Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2025. urteko ediziorako proiektuak aurkeztea

Deskribapena


Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoei eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei egiten zaien deialdiaren arauak ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2025. urteko ediziorako proiektuak aurkez ditzaten.

Hona auzolandegitzat zer hartzen den:

hainbat jatorritako gazteek beren borondatez eta eskuzabaltasunez konpromisoa hartzen dute gizarte proiekzioko egitasmo bat eta jarduera osagarriak garatzeko, denbora-tarte jakin batean, eta egitasmo horren bitartez, besteak beste, elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea eta kulturartekotasuna sustatzen dira.

Erakunde onuradunak:

  • «Auzolandegiak» programarekin elkarlanean jarduteko interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek beren gizarte proiekzioko lan-egitasmoa aurkeztu ahal izango dute. Legez eratutako erakundeak izango dira eta dagokien Erregistroan eman beharko dute izena.

  • Erakunde publikoek zein pribatuek, irabazi-asmorik gabekoek, administrazio-zehapena edo zehapen penala dutenek sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo berdintasun-arloko araudia ez betetzeagatik, hala nola emakumeen eta gizonen berdintasunekoa, ezin izango dute Agindu honetan araututako deialdian parte hartu dagokion zehapenak ezartzen duen aldian. Era berean, ezin izango dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten enpresek, ezta 50 langile baino gehiagoko enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute neurriak ezarri dituztela sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legerian ezarritakoaren arabera.

Proiektuen tipologia:

  • Erakunde publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek edozein tipologia edo modalitatetako proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte, boluntarioek auzolandegietan egin beharreko lan-arloari dagokionez (ingurumena, arkeologia, berreraikitzea, gizarte-lana, antzerkia, artea, ondarea berreskuratzea...).

  • Erakunde interesatuek kontuan hartu beharko dute auzolandegien xedea dela hainbat jatorri eta kulturatako gazteen arteko elkarbizitza eta kultura-trukea bultzatzea, auzolandegia hartuko duen komunitatearen onerako izango den boluntario-lanaren bidez, hau da, ondasun edo zerbitzu publiko izango den gizarte proiekzioko lan baten bidez.

Hauek dira proiektuetan kontuan hartuko diren baldintzak:

  • Auzolandegiak, ahal dela, uztailean eta abuztuan egingo dira. Alabaina, aurreko eta ondoko hiletara ere luzatzea aztertuko du Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzak, erakunde interesatuek aurkezten dituzten proiektuen eskaintza ikusita. Aldi horren barruan, nahi duten denbora-tarte zehatza aukeratu ahal izango dute erakunde interesatuek auzolandegiak egiteko.

  • Ahal dela, auzolandegiak hamabost eguneko bi txandatan egingo dira; hala ere, hamabost eguneko txanda bakarra egin ahal izango da.

  • Proiektuak planteatzen direnean, bermatu beharko da boluntarioek eskaintzen diren txanda guztietan izango dutela lana.

  • Auzolandegietako txanda bakoitza 20 bat gazterentzat antolatuko da.

  • Proiektuak erakundearen onarpena duela egiaztatzeko, erakunde publiko edo pribatuaren organo eskudunak agiri bat aurkeztu beharko du, non proiektua burutzeko eta Agindu hau betetzeko konpromisoa agertuko duen.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa > Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa > Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

  • E-mail: gazteria-auzolandegiak@euskadi.eus
  • Tel.: 945 019 501 - 945 019 536

Kodea(k)

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Proiektuaren deskribapena Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzak emandako ereduari jarraitu behar zaio eta bertan eskatutako atal guztiak bete behar dira.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

«Auzolandegiak» programarako proiektuak onartzeko ebazpena, Hautaketa Batzordeak egindako proposamena ikusita, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuordeak emango du, proiektuak aurkezteko epea amaitzen denetik hilabeteko epean. 

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk