Angularen Arrantza Profesionalerako Lizentzia
Deskribapena
LIZENTZIEN ESLEIPENA
Argitaratuta Euskal Autonomia Erkidegoko 2024-2025 denboraldirako angularen arrantza profesionalerako lizentziak esleitzeko 2024ko azaroaren 19ko EBAZPENA, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena.
ANGULAREN ARRANTZA PROFESIONALERAKO LIZENTZIA
Angula profesionalki arrantzatzeko lizentzia beharrezkoa da espezie hori lehorretik edo itsasontzitik arrantzatu ahal izateko.
2024-2025 kanpainako angularen arrantza-denboraldiak honako aldi hauek hartuko ditu:
a) 2024ko azaroaren 29tik abenduaren 5era (7 egun)
b) 2024ko abenduaren 26tik 2025eko urtarrilaren 3ra (9 egun)
c) 2025eko urtarrilaren 26tik otsailaren 1era (7 egun)
d) 2025eko otsailaren 24tik martxoaren 2ra (7 egun)
Arrantzaren arloan eskumena duen zuzendaritzaren titularraren ebazpenaren bidez, eta eguraldiaren arabera, kanpainaren datak aldatu ahal izango dira 48 ordu lehenago.
Kontsumitu gabeko hilabeteko egunak, lizentziaren titularrak arrantzan egiten ez duen egunak, hurrengo hilabetera igaro ahal izango dira.
Ebazpena, 2024ko irailaren 24koa, Arrantza eta Akuikultura zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan angularen arrantza profesionalerako 2024-2025 denboraldirako lizentzia-eskabideak aurkezteko epea ezartzen duena eta arrantzaren hainbat alderdi arautzen dituena.
Angulatzat hartzen dira 12 cm-tik beherako aingira europarraren ale gazteak.
Debekatuta dago 12 cm edo gehiagoko aingira europarra harrapatzea EAE barruko uretan.
2024-2025 denboraldian, guztira, 550 kilogramoko harrapaketak egingo dira. Arrantzaren alorrean eskumena duen zuzendaritzako titularraren ebazpen bidez berrikusiko da kosteraren bilakaera, Kudeaketa Planaren helburuarekin bat etorriz, hau da, harrapaketak 2004tik 2008ra bitarteko batez besteko harrapaketen % 50 mugatzea.
Arrantza profesional pasiboko lizentziaren titularrentzat 2 kilogramoko kupoa ezartzen da lizentzia bakoitzeko, 2024-2025 denboraldi osorako.
Eskatzaileek beren jarduera gauzatzeko lanpostu finkoak esleitzeko eskatu ahal izango dute; eskaera hori kontuan hartuko da, baldin eta posible bada eta itsas jabari publikoa okupatzeko eskumena duen administrazioak egokitzat jotzen badu.
Angularen Arrantza profesionala
Lizentzia pertsonala eta besterenezina da, eta arro edo eremu jakin bakar baterako emango da; beraz, titularraren jarduera bertan adierazitako eremura mugatuko da.
Lizentziarekin batera, pertsonaren nortasuna egiaztatzen duen edozein agiri eta harrapaketen koadernoa aurkeztu beharko dira. Koaderno hori beti eguneratuta egon beharko da.
Lizentzia denboraldi baterako emango da, eta harrapaketen koadernoarekin batera emango da. Titularrak egindako harrapaketen pisua, erabilitako arrantza-tresnak eta arrantzaren data eta ordutegia idatzi beharko ditu, eta eguneratuta eduki.
Lizentzia profesional aktibo edo profesional pasibo gisa emango da. Itsasoko langileen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian (Itsasoko Gizarte Institutua) alta emanda dagoen eskatzailea da profesional aktiboa, eta bere lanaren ondoriozko diru-sarrerak jasotzen ditu. Profesional pasibotzat hartzen dira pentsioa kobratzen ari diren lizentzia-eskatzaileak.
Arrantza-lizentziaren titularrak egunean egindako harrapaketen pisua, erabilitako arrantza-tresnak eta arrantzaren data eta ordutegia jaso beharko ditu harrapaketen koadernoan. Koadernoa gainean eraman beharko du, lizentziarekin batera, arrantzatzen ari denean.
Nahitaezkoa da harrapaketen koadernoa entregatzea eta Eusko Jaurlaritzak zehaztuko duen lekuan kontrol bat pasatzea, dagokion hilabeteko jardueraren azken egunetik 5 egun balioduneko epean, bai eta hurrengo hilabetean arrantza egiteko debekua ezartzea ere, harrapaketen koadernoa aurkeztu gabe.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Arrantza Egituren Zerbitzua (Bilbo)
Marisol Díez ms-diezmolero@euskadi.eus
Mertxe Iturralde mm-iturralde@euskadi.eus
Telefonoa: 944 03 14 65 / 944 03 14 60
Arrantza Egituren Zerbitzua (Donostia)
Maite Chueca m-chueca@euskadi.eus
Leire Ruiz l-ruizaizpurua@euskadi.eus
Telefonoa: 943 02 25 75
Arrantza Antolamendurako Zerbitzua (Vitoria–Gasteiz)
Telefonoa: 945 01 82 28
Kodea(k)
Angula arrantza profesionalerako lizentzia
- LEHORRETIK angulak arrantzatzeko lizentzia:
- ONTZITIK angulak arrantzatzeko lizentzia:
Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Donostia kalea, 1
01010 - Vitoria-Gasteiz
Arrantza Egituren Zerbitzua
General Concha, 23
48011 - Bilbo
Arrantzaren Antolamendurako Zerbitzua
Easo kalea, 10
20006 - Donostia San Sebastian
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
- Adinez nagusia izatea
- Gizarte Segurantzako itsas langileen araubide berezian (Itsasoko Gizarte Institutuan) alta emateko konpromisoa (salbuespen dira pentsioa jasotzen duten pertsonak, arrantza profesionala egin ahal izango baitute, baldin eta Gizarte Segurantzaren araudi sektorialak baimena ematen badie)
- Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea
- Indarrean dauden arauen araberako izapideak eginda dauzkan hirugarren zerrendako ontzi bat izatea.
- Ontzitik lizentzietarako ere beharrezkoa izango da indarrean dauden arauen araberako izapideak eginda dauzkan hirugarren zerrendako ontzi bat izatea eta ontzia gidatu ahal izateko eskatzen den titulua edukitzea.