Adingabeak atzerrira irteteko jakinarazpena

Deskribapena


Adingabeek atzerrira bakarrik bidaiatzen dutenean, edo guraso-ahalik ez duen helduren batekin egiten dutenean, haien gaineko legezko guraso-ahala duten pertsona guztien baimena eduki beharko dute.

Baimen horren bidez egiaztatzen zaie mugako agenteei adingabeak ez direla lurralde nazionaletik modu irregularrean irteten.

Nori dago zuzenduta


Adingabetuaren aita/ama/tutorea/legezko ordezkari guztiak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kodea(k)

  • Adingabeak atzerrira irteteko jakinarazpena: 1074801

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Adingabea atzerrira irteteko baimenaren jakinarazpena izapidetu ahal izateko, inprimakia bete, sinatu eta Ertzaintzaren komisaria batean entregatu beharko du guraso-ahala duen pertsonak (ek), aurrez aurre edo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez.

Guraso/tutore bakoitzak jakinarazpen bat aurkeztu beharko du, baldin eta familia guraso bakarrekoa ez bada.

Komunikazioa banaka egin behar du tutore/guraso bakoitzak, guraso bakarreko familien kasuan izan ezik.

  1. Jakinarazpena bete
  2. Prestatutako inprimakiak eta dokumentuak erantsi
  3. Jakinarazpena sinatu
  4. Jakinarazpena eta dokumentazioa bidali

Komunikazioa banaka egin behar du tutore/guraso bakoitzak, guraso bakarreko familien kasuan izan ezik.

Jakinarazpena aurrez aurre izapidetzen baduzu, inprimakia betetzeko bi modu dauzkazu:

1 modua:

  1. Inprimakia ordenagailuan bete
  2. Datuak eta dokumentazioa Administrazioaren sistema informatikoan gorde
  3. Inprimakia inprimatu
  4. Inprimakia eskuz sinatu
  5. Ertzain-etxe batean aurkeztu.

2 modua:

  1. Inprimakia hutsik inprimatu
  2. Inprimakia bete eta eskuz sinatu
  3. Inprimakia Ertzain-etxe batean aurkeztu.

Izapidetzeko zein inprimakia betetzeko modua edozein dela ere, dokumentazio hau guztia aurkeztu behar da:

  1. Adingabe(ar)en legezko ordezkari gisa jarduten du(t)en pertson(ar)en NAN edo pasaportea. Familia guraso bakarrekoa ez bada eta, salbuespen gisa, Ertzain-etxera baimen-emaileetako bakar bat joaten bada, pertsona horrek agertu ez den baimen-emailearen NANaren edo pasaportearen bi aldeen fotokopia aurkeztu beharko du. Ertzainak, baimenaren jakinarazpena formalizatu aurretik, egin beharreko kudeaketa guztiak egingo ditu egiaztatzeko agertu ez den baimen-emaileak bere kargura dagoen adingabearen irteeraren berri baduela eta hori baimentzen duela.
  2. Adingabearen NANaren edo pasaportearen bi aldeen fotokopia.
  3. Familia-liburua.

Hitzordua eskatzea Ertzain-etxe batean

Aurretiko hitzorduaren zerbitzua ezarpen-fasean dago; gaur egun Arabako eta Gipuzkoako Ertzain-etxeetarako bakarrik dago eskuragarri.

Eskabide-orria

Beste tramite batzuk