106. Avril mendiko trintxerak (Bilbao)
6. ETAPA: GERNIKA-LUMO • BILBAO
Bilboren defentsa
Lehen Eusko Jaurlaritza sortu ondoren, 1936ko urrian, Gerra Zibil (1936-1939) betean, Bilboren inguruan defentsa eraikitzeko erabakia hartu zen. Frontea Ondarroa, Eibar, Elgeta, Arrasate eta Otxandioren artean gelditu zela aprobetzatuz, azpiegitura bat egiten hasi ziren, armada frankista gerarazteko eta, ahal bazen, Bilboko eta Ezkerraldeko industriagunera sar ez zedin. Gotorleku-sistema horrek Bilboko Defentsa Hesia izena hartu zuen edo, besterik gabe, Burdin Hesia.
Perimetroko lerro hau Barrika, Larrabetzu, Arrankudiaga, Galdames eta Muskiz artean finkatu bazen ere, bigarren mailako beste lerro batzuk hiriaren mendi ertzean kokatu ziren, Ganguren menditik Erandioarako norabidean Artxandatik jaisten den gailur-lerroaren kasuan bezala.
Sektore horretan, lerroaren zatirik handiena hondeatutako lubakien bidez eta horien gainean eraikitako parapetoez babesten zen. Toki batzuetan hormigoizko kasamatak egin ziren, baina posizio gehiena oso modu oinarrizkoan gotortu zen. Azken Karlistadatik (1872-1876) eraikita zeuden gotorlekuak era aprobetxatu ziren. Nolanahi ere, aski ezaguna denez, defentsa-egitura horiek ezin izan zuten saihestu matxinatu frankistek hiria hartzea.
Avril mendiaren sektorean, Gerra Karlistako gotorleku zaharra dagoen tokian. Gerra Zibileko lubakien sektore bat berreskuratu da barneko defentsa-lerro horretatik, eta bisita daiteke.