Auzibide Zuzendaritza
- Titularra:
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua > Araubide Juridikoaren Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
15. artikulua.– Auzibide Zuzendaritza.
Auzibide Zuzendaritzak, dekretu honen 5. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, honako eskumen hauek ere izango ditu:
- Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren eta Instituzionalaren ordezkaritzako eta defentsako beharrezko aurre-ekintzak egitea, eta ekintza horiek gidatu eta koordinatzea.
- Judizio-ekintzak hasteari buruz aholkuak ematea, txostenak egitea eta jardunak koordinatzea.
- Administrazioaren jarduna zuzentzeko neurriak proposatzea, ahalik eta errekurtso edo erreklamazio gutxien jar daitezen.
- Epaiak betearaztearen ondoriozko administrazio-ekintzak koordinatzea.
- Epaiek ordenamendu juridikoaren eta, oro har, judizio-prozeduren ondorioen gain izan dezaketen eragina aztertzea.
- Oro har, judizioetan defentsa eta ordezkapenaren arloan dagozkion gainerako berariazko jarduketak egitea, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearekin eta hura garatzeko araudiarekin bat etorriz.
Zuzendariek, zuzenean eta hierarkiaz dagokien sailburuordearen mende –dekretu honetan zehaztutakoak izan ezik, horiek sailburuaren mende baitaude–, eskumen hauek izango dituzte, oro har:
- Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskumenak baliatzea.
- Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
- Zuzendaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
- Espedienteen erregistroak eta artxiboak eta dagokion zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat eginik, eta hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
- Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan.
- Azterketa eta, hala behar bada, txosten teknikoa eta juridikoa egitea xedapen arauemaileen proiektuei buruz, Gobernu Kontseiluaren erabaki-proposamenei buruz edo sailaren ekimenez sinatzekoak diren hitzarmenei buruz.
- Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen legerian agindutako kasuetan.
- Zerbitzu Zuzendaritzari helaraztea zuzendaritza bakoitzaren berezko arloetako estatistika-datuei buruz beharrezkoa den informazioa.
- Sailari dagozkion egitekoak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten izan beharreko presentzia-modeloari dagokionez, betiere bere zuzendaritzari esleitutako arloetan.
- Beren eskumenaren eremuan zehapen-ahalmena erabiltzea, aplikatu beharreko legeriari jarraikiz, arintzat eta astuntzat jotako faltei dagokienez.
- Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki ematen dizkien gainerako egitekoak, eta, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei dagozkienak.
- Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea bere Zuzendaritzako arduradunekin batera, euskararen kudeaketa integratua eginez.
- Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta haien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-arloetan; besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak sartzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntzak emateko deialdietan.
- Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategiako helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, bere Zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.
- Zuzendaritzaren informazioaren argitaratze aktiboaren eta datu publikoak zabaltzearen jarraipena egitea, bai eta informazio publikoa eskuratzeko eskaerei buruzko txostenen jarraipena ere, gardentasun-politikarekin bat etorriz, eta, halaber, zuzendaritzaren datu publikoak berrerabiltzeko eskaerei erantzutea.
KARGUAK