Autogobernu Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Autogobernu Zuzendaritzak honako eskumen hauek izango ditu, dekretu honen 5. artikuluan oro har esleitzen zaizkion egitekoez gainera:

  1. Sailburuari laguntzea estatuarekiko eta beste lurralde-erakunde batzuekiko harreman-politika zuzentzen eta sailen artean koordinatzen autogobernuaren eta estatutu-garapenaren arloan, horretarako dauden organo mistoetan parte hartuz, bai eta horiek gauzatzen ere.
  2. Sailburuari aholku ematea, behar bezala zuzendu, koordinatu eta gauzatu dezan autonomia-erkidegoaren eskumenei dagozkien zerbitzu-transferentziak artikulatzeko politika, estatuari zein lurralde historikoei dagokienez. Autogobernu Zuzendaritzak Araubide Juridikoaren Sailburuordetzarekin lankidetzan jardungo du, eta Ogasun eta Finantza Sailarekin koordinatuko da transferitzeko eskumen, eginkizun eta zerbitzuen balorazio ekonomikoari dagokionez.
  3. Elkarlanean landu, gauzatu eta bultzatzea Jaurlaritzaren eta Estatuaren, beste autonomia-erkidego batzuen edo foru- eta toki-erakundeen arteko aldebiko edo alde anitzeko erakunde-harremanen politikak.
  4. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremua erabat garatu ahal izateko mekanismoak, ereduak eta tresnak aztertzea, bai eta autogobernuan sakontzea eta hura bermatzea ahalbidetuko dutenak ere.
  5. Estatutuaren garapena bultzatu eta aztertzea, ordenamenduaren eskumen-azterketa juridikoa eginez, eta autogobernuaren eta hura artikulatzeko bideen garapena eta nolakotasuna hobetzeari buruzko azterlanak eta proposamenak egitea.
  6. Idazkaritza-lanak egitea Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean eta Autonomia Erkidegoko Erakunde Erkideen eta Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko Harremanetarako Legearen lehenengo xedapen iragankorrean aurreikusitako transferentzien batzorde mistoetan. Era berean, estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko aldebiko batzordeetan parte hartzea, horietan parte hartzeko izendatzen badute.
  7. Estatuko instituzioei, foru-instituzioei eta toki-instituzioei buruz sortzen diren eskumen-gaiak aztertzea eta Jaurlaritzari aholku ematea; bereziki, Gorte Nagusietan edo lurralde historikoetan izapidetutako ekimenen jarraipena eta azterketa egitea, bai eta estatuaren araudiarena ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen banaketa konstituzional eta estatutarioaren ikuspegitik.

5. artikulua.– Zuzendariak.

Zuzendariek, zuzenean eta hierarkiaz dagokien sailburuordearen mende –dekretu honetan zehaztutakoak izan ezik, horiek sailburuaren mende baitaude–, eskumen hauek izango dituzte, oro har:

  1. Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskumenak baliatzea.
  2. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  3. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
  4. Espedienteen erregistroak eta artxiboak eta dagokion zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat eginik, eta hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  5. Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan.
  6. Azterketa eta, hala behar bada, txosten teknikoa eta juridikoa egitea xedapen arauemaileen proiektuei buruz, Gobernu Kontseiluaren erabaki-proposamenei buruz edo sailaren ekimenez sinatzekoak diren hitzarmenei buruz.
  7. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen legerian agindutako kasuetan.
  8. Zerbitzu Zuzendaritzari helaraztea zuzendaritza bakoitzaren berezko arloetako estatistika-datuei buruz beharrezkoa den informazioa.
  9. Sailari dagozkion egitekoak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten izan beharreko presentzia-modeloari dagokionez, betiere bere zuzendaritzari esleitutako arloetan.
  10. Beren eskumenaren eremuan zehapen-ahalmena erabiltzea, aplikatu beharreko legeriari jarraikiz, arintzat eta astuntzat jotako faltei dagokienez.
  11. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki ematen dizkien gainerako egitekoak, eta, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei dagozkienak.
  12. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea bere Zuzendaritzako arduradunekin batera, euskararen kudeaketa integratua eginez.
  13. Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta haien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-arloetan; besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak sartzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntzak emateko deialdietan.
  14. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategiako helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, bere Zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.
  15. Zuzendaritzaren informazioaren argitaratze aktiboaren eta datu publikoak zabaltzearen jarraipena egitea, bai eta informazio publikoa eskuratzeko eskaerei buruzko txostenen jarraipena ere, gardentasun-politikarekin bat etorriz, eta, halaber, zuzendaritzaren datu publikoak berrerabiltzeko eskaerei erantzutea.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Begoña Pérez de Eulate González
(2024/06/27 - ) Autogobernu zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak