Lehendakaritza

Patxi López

Patxi Lópezen erretratua

 Barakaldo, 1959ko urriaren 4a

Francisco Javier López Álvarez Portugaleten jaio zen, 1959ko urriaren 4an. Euskal Sozialismoaren pertsonaia historiko baten semea da, Eduardo López Albizu “Lalo”rena, hain zuzen —Bizkaiko PSE-EEren (PSOE) presidente izan zen—. Euskal Sozialisten Gazteen kide bihurtu zen, 1975ean, eta bi urteren buruan Euskal Sozialisten kide.

1985ean Euskal Sozialisten Gazteen idazkari nagusi izendatu zuten, eta kargu horretan aritu zen 1988ra arte, urte hartan Euskal Sozialisten Batzorde Betearazleko kide bihurtu baitzen.

1988-1990 artean, Diputatuen Kongresurako Bizkaiko diputatu hautatu zuten, eta legealdi horretako kide hautetsirik gazteenetakoa izan zen. Euskadiko Batzorde Betearazlearen Antolakuntzako idazkari kargua hartu zuen 1991n. Kargu hori utzi eta Bizkaiko Sozialisten Idazkaritza Instituzionalaren ardura hartu zuen, eta ardura hori 1995etik 1997ra arte izan zuen. Urte horretan bertan, urrian, Bizkaiko PSE-EEko (PSOE) idazkari nagusi aukeratu zuten, eta 2000. urtean berriro aukeratu zuten kargu horretarako. Eusko Legebiltzarrean legebiltzarkide da 1991tik.

2000ko abenduan, Bizkaiko PSE-EEko (PSOE) idazkari nagusi hautatu zuten berriro. PSOEren Batzorde Federaleko kide izan zen, eta 2002ko martxoaren 23an Euskal Sozialisten idazkari nagusi aukeratu zuten Donostian egin zen ezohiko biltzarrean. Maiatzean, “Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak” Legebiltzarkide-taldeko presidente izendatu zuten.

2005eko urriaren 29an Bilbon egin zen PSE-EEren (PSOE) ohiko biltzarrean berriz aukeratu zuten Euskal Sozialisten idazkari nagusi, eta kargu horretan aritu da gaur egun arte.

Y con fecha 6 de mayo de 2009 es nombrado Lehendakari y forma nuevo Gobierno para dar paso a la IX Legislatura, hasta el 14 de diciembre de 2012009ko maiatzaren 6an lehendakari izendatu zuten, eta Gobernu berria osatu zuen IX. Legealdirako, 2012ko abenduaren 14ra arte.

Informazio gehiago: Patxi Lópezen biografia Wikipedian