Lehendakaritza

Carlos Garaikoetxea Urriza

Carlos Garaikoetxearen erretratua

 Iruñea, 1938ko ekainaren 2a

Garaikoetxea lehendakaria abokatua eta ekonomia zientzietan lizentziaduna da eta bera arduratu zen hutsetik hasita autogobernuaren erakundeak eraikitzeaz eta Estatuarekin erakunde horiek nola garatu negoziatzeaz. Ez zen lan erreza ezta samurra ere izan. Haren lanak euskal autogobernua eta euskal erakundeak abiarazi zituen eta Euskadiren ekonomia suspertzen lagundu zuen, frankismoak euskal ekonomia lur jota eta bertan behera utzi baitzuen hainbat sektoretan; burdingintzan, esaterako. Horrekin batera, Ongizate Estatuari atxikitako zerbitzu sozialak garatzeari ekin zitzaion.

Garaikoetxea lehendakaria, ondorengoak bezala, samintasunez kexatu da beti Madrileko gobernuek Gernika Estatutuan onartutako autogobernua betetzeko erakutsi duten itxikeria dela eta, Gernikako Estatutua euskal herritarrek demokratikoki berretsi bazuten ere. Estatutua inoiz ez da osorik bete.

Informazio gehiago: Carlos Garaikoetxearen biografia Wikipedian