Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Aurkezpena

Turismo Zuzendaritzaren lehentasunezko helburu bat da turismoaren izaera estrategikoa onartzea eta industria moduan bultzada sendoa ematea. Horretarako, aldi berean beste industria batzuk ere garatzea lortu nahi du, herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko, Euskadiri ospea emanez eta munduan Euskadiren irudia gehiago ezagutaraziz.

Zuzendaritzak Euskadi sendotu nahi du esperientzia anitzeko jomuga gisa, baita gaualdiak areagotu eta urtarokotasuna saihestu ere. Horretarako, lehendik badiren segmentuak sendotu egin behar dira, eta interes bereziko berriak sustatu, gure turisten lanbide-arloko eta aisialdiko motibazioak egoki uztartze aldera.

Beste helburu bat Euskadiren turismo-kudeaketa iraunkorra eta orekatua izatea da, lurraldeei eta sektoreei dagokienez. Horretarako, ezinbestekoa da enpresa-sarea indartzea berrikuntzaren eta lehiakortasunaren bidez, enpresetan eta turismo-jomugetan kalitatea eskainiz, giza kapitala prestatuz eta jakintza kudeatuz.

Euskadik Sarean jomuga turistiko gisa duen presentzia areagotu nahi du Zuzendaritzak. Garrantzi handia ematen ari zaio teknologia berriak txertatzeari euskal turismoaren nazioartekotzean eta prestakuntzan. Ekimen publikoen eta pribatuen lankidetzarekin, produktuei, segmentuei eta merkatuei bideratutako sustapen- eta merkaturatze-politika baterantz aurrera egitea ere lortu nahi du.

Turismoak enplegua eta aberastasuna eragiten du; izan ere, EAEko ekonomiaren BPGari % 5,3ko ekarpena egiten diola kontuan izanik, etorkizuneko eta etorkizuna duen sektorea dela esan beharrik ez dago.

Eusko Jaurlaritza
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
Turismoko Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Lurralde Ordezkaritzak

Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Gral. Concha, 23
48010 Bilbo

Eusko Jaurlaritza
Gipuzkuako Lurralde Ordezkaritza
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián

Eusko Jaurlaritza
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz

 

 

 

Jarri gurekin harremanetan

Azken eguneratzea: 2020/06/24