Aurkezpena
Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzatik honako mezu hau ematen dugu: Internet, teknologia berriak eta sare sozialak ez dira ez onak, ez txarrak; eskaintzen dituzten abantailak edo desabantailak tresna horietaz egiten dugun erabileraren araberakoak dira.Horregatik, garrantzitsua da gizarte osoa konprometitzea, hezkuntzan tresna digitalak segurtasunez eta erantzukizunez erabiltzeko.
Adingabeek gure laguntza behar dute, tresna digitalak segurtasunez eta arduraz erabiltzeko garatu behar duten zentzu etikoa eta morala eskuratzeko; baina, horretarako, geuk ere jakituria eta ezagutza behar ditugu.
Aipaturiko guztia kontuan hartuta, web orrialde honetan adingabe, guraso eta irakasleei zuzenduriko baliabideak aurkezten dizkizuegu.