Atzerritartasun txostenak
557/2011 Errege Dekretuan hala xedaturik, zenbait kasutan beharrezkoa da, edo izan daiteke, jarraian zerrendatzen diren txostenetako bat aurkeztea Atzerritartasun alorreko izapideetan. EAEn Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo Zuzendaritzari dagokio txosten horiek egitea:
- ERROTZE-TXOSTENA. Errotze sozialeko arrazoi berezien ondoriozko egoitza-baimena eskatzekotan, errotze-txostena aurkeztu behar da Atzerritartasun Bulegoan. Ez da aurkeztu beharko, ordea, eskatzailea ezkondua badago edo izatezko bikote erregistratua osatzen badu egoitza-baimena duen atzerritar batekin edo lehen mailako eta zuzeneko ahaidetasun-loturarik badu harekin, gorantz nahiz beherantz.
- ETXEBIZITZAREN EGOKITASUN-TXOSTENA. Atzerritartasun Bulegoan derrigor aurkeztu beharrekoa kasu hauetan: familia-berrelkarketarako egoitza-baimena eskatzeko; familia-berrelkarketarako baimena berritzeko etxebizitzaz aldatu ondoren eta Estatutik kanpo jaiotako adin-gutxiko bat erregularizatzeko.
- GIZARTERATZEKO AHALEGIN-TXOSTENA. Ez da derrigor aurkeztekoa. Egoitza- edo egoitza- eta lan-baimena berritzerakoan, interesdunak eskatu egin dezake txostena berritze-baldintzetakoren bat betetzen ez badu, osorik edo partzialki. Haren bidez, betekizunetako gabezia(k) konpentsatze ditzake, egoki deritzen dokumentuak aurkeztuz horretarako.
- Ahoku Sarea: Atzerritartasunaren arloko Arreta Juridikorako Euskal Sarera sarbidea
Azken aldaketako data: