Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Informazio orokorra

Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko Artxibo Nagusiak (EAE-SPAN), Herri Administrazioan eskumena duen sailari atxikiak, bi eginkizun ditu:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko Artxibo Sistemaren buru gisa jardutea.
  • Sektore publiko osoko bulegoko artxiboek (Eusko Jaurlaritzako sailak, erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, sozietate publikoak, fundazioak eta partzuergoak) bidalitako dokumentazioa jasotzea eta kudeatzea, artxibo horietan egoteko epea amaitu ondoren.
    Era berean, Estatuko Administrazioak edo Foru-administrazioek Euskal Autonomia Erkidegoari eskumenak eskualdatzeagatik bidalitako dokumentazioa jaso eta kudeatzen du ere bai.

Kokalekua

Lakua II eraikina, beheko solairua, "Q" aldea

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Kokapena

Ordutegia

  • Urritik maiatza arte: astelehenetik ostiralera: 8 h – 15 h
  • Ekainetik iraila arte: astelehenetik ostiralera arte: 8 h -14 h

Gehiago jakin nahi izanez gero, bidali mezu elektronikoa.

Harremanetarako telefonoak: 945 019 052 y 945 018 564

Azken aldaketako data: