Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arrantzaleen Kofradiak

Arrantzaleen kofradiak Zuzenbide publikoko korporazioak dira, nortasun juridikoa dutenak, eta -beren xedeak betetzeko- jarduteko gaitasuna dutenak. Kofradiak legez eratzen dira, arrantza sektoreak parte hartzeko eta elkarlanean aritzeko modua eduki dezan herri administrazioekiko harremanetan, zertarako eta arrantzaren, itsaski bilketaren eta akuikulturaren interes orokorra defendatzeko eta arrantzako produktuen antolamendu eta merkaturatze egokia defendatzeko.

Egoitza portua kofradiaren lurralde eremuan duten ontzien jabeek eta haien menpean dauden lan-kontratupeko langileek osatuko dituzte arrantzaleen kofradiak, baldin eta jarduera profesionaltzat badute arrantza. Horrez gain, jardun profesionalaren azken bost urteetan kofradietako kideak izan diren eta erabateko elbarritasun egoeran edo jubilaturik dauden pertsonak kofradietako kide izan daitezke, bazkide laguntzaile gisa, hitza bai baina botorik ez dutela.

Arrantza arloko eskumena duen Sailak erregistro bat ezarriko du, eta bertan hauek guztiak inskribatuko dira: kofradien eta federazioen estatutuak; artezkaritza organoen eraketa eta titulartasunarekin eta kofradien aldaketa, bat-egite, desegite edo ezabatzearekin zerikusia duten erabakiak, eta, interes orokorrak defendatzeko, haien artean edo beste erakunde batzuekin formalizatzen dituzten akordio edo hitzarmenak.Erregistroan inskribatzea bete beharreko eskakizuna da aurreko lerroaldean aipaturikoek existitzeko modua eta baliozkotasun juridikoa izan dezaten.

Araudia

  • 16/1998 Legea, ekainaren 25ekoa, arrantzaleen kofradiei buruzkoa.
  • 115/2005 Dekretua, maiatzaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Arrantzaleen Kofradien eta Kofradien Federazioen Erregistroei eta komumikazioen araudiari buruzkoa.

Azken aldaketako data: