Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030

Araubide Juridikoaren Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Araubide Juridikoaren Zuzendaritzari, ekretu honen 6. artikuluan oro har ematen zaizkion egitekoez gain, egiteko hauek dagozkio:

  1. Lehendakaritzaren eskumen-eremuan, Gobernu Kontseiluak erabaki beharreko gaiak prestatu eta koordinatzea, bai eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharrekoak ere.
  2. Legebiltzarreko agerraldiak lantzen laguntzea Jaurlaritzaren Lehendakaritzako organoei, bai eta Lehendakaritzak Arartekoarekin, Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekin nahiz beste erakunde publiko batzuekin dituen harremanak koordinatu eta bideratzea ere, organo eskudunen bidez.
  3. Lehendakaritzaren lege-aholkularitza eta araugintza, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. artikuluan eta Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoari buruzko apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuaren 42. artikuluan ezarritakoaren arabera.
  4. Saileko organoei aholku ematea sektore publikoko kontratuei buruzko legeei buruz, lege horietan bertan araututako edozein prozeduratan zuzen aplikatzeari buruz eta kontratuak gauzatzeari buruz, beste organo batzuei esleitutako eskumenei kalterik egin gabe.
  5. Lehendakaritzarentzat interesgarriak diren legeen, jurisprudentziaren eta doktrinaren jarraipena egitea.
  6. Berdintasunerako Unitatearen jarduerak zuzentzea eta Lehendakaritzako organoekiko lankidetzan aritu, koordinatu eta bultzatzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Eusko Jaurlaritzak onartutako berdintasun-planean aurreikusitako neurriak betearaztea sustatzeko.
  7. Euskadiren kanpoko ordezkariekiko lankidetzan aritzea ordezkaritza horiek ondo funtzionatzeko behar diren ekintzetan, betiere Zuzendaritzako gaietan. Euskadiren kanpoko ordezkariekiko lankidetzan aritzea, funtzionamendu normalerako behar diren ekintzak gauzatzeko, Zuzendaritzaren berezko gaietan.

6. artikulua.- Zuzendaritzak.

Lehendakaritzaren egitura osatzen duten zuzendaritzetako bakoitzari dagokio, dekretu honen hurrengo kapituluetan zehaztutako arlo espezifikoei kalterik egin gabe, egiteko orokor hauek betetzea:

  1. Kontratazio-organo gisa jardutea esleituta dituzten jardun-arloei dagozkien gaietan, indarreko legeen arabera kontratuak txikitzat jotzen badira.
  2. Indarrean dauden legeetan txikitzat tipifikatutako kontratuen gastu-baimenak ematea zuzendaritzen jardun-arloei dagozkien espedienteetan.
  3. Zuzendaritzen eskumen-arloan, Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planean ezarritako helburuak zehaztea eta helburuok ezartzeko eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
  4. Zuzendaritzen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea, bai eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak sustatu, gauzatu eta ebaluatzea ere; eta, horretarako, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko politiken kudeaketa integratua egin, Araubide Juridikoaren Zuzendaritzako Berdintasunerako Unitatearen koordinaziopean eta Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundearekiko lankidetzan.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Navarra, 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Nieves Martínez de Antoñana Blanco
(2020/09/10 - 2024/06/26) Araubide Juridikoaren zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK