Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Segurtasuna > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
- Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzak izaera juridikoko jarduerak koordinatu behar ditu Segurtasun Sailaren kudeaketaren eremuan; sailaren gainontzeko organoen laguntza-organoa da, zerbitzu erkideetako langileak eta zerbitzu erkideak kudeatzen ditu eta sailaren eskumeneko hauteskunde prozesuen garapena kudeatzeko ardura du.
- Segurtasun Sailaren izaera juridikoko jardueren eremuan, egiteko hauek dagozkio:
- Saileko arauen programa ezartzea, eta izaera orokorreko xedapenen proiektuak eta aurreproiektuak egin eta izapidetzea, saileko gainerako organoen lankidetzarekin.
- Sailaren gaiak Jaurlaritzaren Kontseilura eta eskuordetutako batzordeetara bidaltzeko prozesua izapidetzea; horrez gain, aldizkari ofizialetara bidaltzea haietan argitaratu behar diren xedapenak eta administrazio-egintzak.
- Sailburuak edo sailburuordeek ebatzi beharreko administrazio-prozedurak izapidetzea, bestelako organoei esleitzen ez bazaizkie.
- Izaera orokorreko xedapenei eta sailak sinatu beharreko hitzarmen eta akordioei buruzko txostenak egitea; aholkularitza juridikoa ematea (eskatzen bazaio), eta saileko aholkularitza juridikoaren gainerako eskudantziak betetzea.
- Saileko organoek emandako administrazio egintzak kaltegarri deklaratzea auzibidean aurkaratuak izan baino lehen; egintza deusezen ofiziozko berrikuspena izapidetzea, eta ondare erantzukizunagatiko administrazio prozedurak izapidetzea.
- Sailak epaitegietan eta auzitegietan dituen prozesuetan, dagozkion jarduera juridikoak koordinatzea auzibide-arloan eskumena duen zuzendaritzarekin, eta baita, sailaren kudeaketa eremuan, Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Juridikoa antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legeak aholkularitza juridikoei esleitzen dizkien eskumenak koordinatzea ere.
- Ertzaintzako langileen legelari-laguntza, eta jurisdikzio zibil eta penalaren aurrean ertzainak defendatu eta ordezkatzeko legelariak gaitzeari buruzko apirilaren 25eko 250/1995 Dekretuan aurreikusitako gainerako egitekoak.
- Segurtasun Saileko langileen eta zerbitzuen kudeaketaren eremuan, egiteko hauek dagozkio:
- Sailari atxikitako giza baliabideak zuzendu eta administratzea, bere eskumenen eremuan, Ertzaintzako eta Segurtasun Administrazioaren laguntza-zerbitzuetako langileak izan ezik.
- Lanpostuen zerrendak proposatzea bere eskumenen eremuan, eta baita egitura, langile eta organigramei buruzko sailaren informazio bateratua aurkeztea ere.
- Sailari atxikitako giza baliabideen esparruan, jarduera bateragarritasunari buruzko espedienteak ebaztea, Ertzaintzako eta Segurtasun Administrazioaren laguntza zerbitzuetako langileena izan ezik.
- Funtzionarioen prestakuntza eta hobekuntza planak eta programak kudeatzea, IVAPen eskumenak alde batera utzi gabe, eta funtzionario horien hizkuntza normalizazioaren prozesua aztertu, planifikatu eta horren jarraipena egitea, saileko Euskara Unitateak zehaztutako esparruan.
- Sailari atxikitako giza baliabideen esparruan, saileko segurtasun eta osasun unitatearen jarduerak zuzentzea, prebentzio zerbitzuari dagozkion eskumenei kalterik egin gabe. Funtzio horretatik salbuetsita geratzen dira Ertzaintzako eta Segurtasun Administrazioaren laguntza zerbitzuetako langileak, Giza Baliabideen Zuzendaritzari atxikita baitaude.
- Sail guztienak diren egitekoak kudeatzea, honako hauekin lotuta: antolaketaren inguruko gaiak; baliabide bibliografikoak erregistratu, artxibatu eta antolatzeko sistemak; saileko bulegoen barne-araubidea, eta atxikitako ondarearen eta haren ekipamenduaren administrazioa eta kontserbazioa. Horrez gain, sailaren barruan koordinatzea Europar Batasunaren arau eta politikak egin eta aplikatzeko lanetan esku hartzearekin lotuta dagoen guztia.
- Eusko Jaurlaritzak gardentasunaren, kalitatearen, etengabeko hobekuntzaren, modernizazioaren, administrazio elektronikoaren, administrazioak Interneten izan behar duen presentziaren, eta I+G eta Berrikuntzaren arloetan garatutako proiektu orokorretan parte hartzea, eta proiektu horiek sailean sustatzea.
- Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea erabiltzeko eskaerak ebaztea, eta baita izaera pertsonaleko datuen babesaren arloko aholkularitza juridikoari dagozkion guztiak ere.
- Herritarrei informazio orokorra helarazteko eginkizunak koordinatzea eta herritarrei arreta eta informazioa emateko saileko zerbitzuen eta Zuzenean zerbitzuaren arteko artikulazioa ziurtatzea.
- Informazioaren argitarapen aktiboaren, informazio publikoa jasotzeko eskaerei emandako erantzunen eta sailaren datu publikoen zabalkundearen koordinazioa eta jarraipena egitea, gardentasun politikarekin bat etorriz.
- Sailaren jardun arloaren eremuan, herritarren eskubideekin eta betebeharrekin zerikusia duten iradokizunen, kexen eta erreklamazioen koordinazioa eta jarraipena egitea.
- Segurtasun Saileko interes orokorreko informazio dokumentaleko zerbitzua kudeatzea.
- Jaurlaritzako Lehenengo lehendakariordeari laguntza eta aholkularitza tekniko juridikoa ematea lehendakariaren irailaren 7ko 20/2020 Dekretuaren 1.3 artikuluak esleitzen dizkion eskumenak egikaritzeko.
- Hauteskunde-prozesuen kudeaketaren eremuan, egiteko hauek dagozkio:
- Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-prozesuaren garapena planifikatu, kudeatu eta koordinatzea, hauteskunde-legeak Segurtasun Sailari emandako eskudantzien barruan, sailburuari dagozkionak izan ezik.
- Hauteskunde-prozesu horien modernizazioa bultzatzea, eta euskal herritarren ordezkaritza politikoan eragina duten beste batzuen jarraipena egitea.
- Alderdi politikoen jardunerako urteko dirulaguntzen zenbatekoen banaketa eta kudeaketa proposatzea, hala badagokio, indarrean dagoen legeriaren arabera.
- Erreferendumak eta kontsultak egiteko behar diren jarduerak planifikatu eta kudeatzea.
- Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzari dagokio Segurtasun Sailaren estatistika jarduera koordinatzea. Hartara, Segurtasun Saileko Organo Estatistiko Espezifikoa atxikitzen zaio. Era berean, saila ordezkatzea dagokio arlo horretan eskumena duten kidego organoetan.
Saileko zuzendaritza guztiek igorri beharko diote Organo horri eskatzen dien informazioa, estatistika prestatzeko.
Saileko zuzendaritza guztientzako eginkizun orokorrak
Saileko zuzendaritza bakoitzaren arduraduna zuzendari bat izango da eta, oro har, hauxe dagokio:
- Nork bere jardun-arloan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko planak eta programak gauzatzea.
- Nork bere jardun-arloan, dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
- Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan sistemak zehaztea.
- Bere jardun-arloko jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea.
- Prozedura batean, bere jardun-arloa eta beste batzuena artikulatzeko behar diren harremanak izatea.
- Indarrean dagoen legerian aurreikusten diren kasuetan, errekurtsoak ebatziko dituzte.
- Bere jardun arloan, Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Planaren helburuak zehaztea, baita helburuok lortzeko ekintzak eta ekimenak betearaztea eta ebaluatzea ere. Horretarako, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politiken kudeaketa integrala garatuko dute zuzendaritza bakoitzeko zerbitzuburuekin lankidetzan. Hori guztiori, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren Kabinete Zuzendaritzari esleitutako koordinazio eginkizunen babespean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin lankidetzan.
- Bere jardun arloan, indarreko Hizkuntza Normalkuntzako Planaren helburuak zehaztea, baita helburuok lortzeko ekintzak eta ekimenak betearaztea eta ebaluatzea ere. Horretarako, euskararen erabilera bultzatzeko politiken kudeaketa integrala garatuko dute Zuzendaritza bakoitzeko zerbitzuburuekin lankidetzan. Hori guztiori, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzari esleitutako koordinazio eginkizunen babespean eta Hizkuntza Politikako Sailburuordetzarekin lankidetzan.
- Hizkuntza-irizpideak aztertzea eta proposatzea dirulaguntzen deialdietan, sailari dagozkion euskararen erabilera sustatzeko neurrien esparruan, eta horien betetze mailaren jarraipena egitea zuzendaritzaren jardun-eremuetan; besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako ekitaldi publikoak.
Kontratazio publikoak Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko apirilaren 26ko Erabakian onetsitako jarraibideekin eta printzipioekin bat etorri behar du. Erabaki horren bidez, EAEko administrazio publikoak sektore publikoaren kontratu legediaren bidez egiten duen kontratazio publikoan euskararen erabilera eta ezagutza txertatzeko printzipio nagusiak ezartzen dituzten jarraibideak onesten dira. - Gastu- eta kontratazio-arloan Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendariei dagozkien eskumenez gain, zuzendariei dagokie, baita ere, indarrean dagoen funts aurrerakinen araubidean ezarritakoarekin bat, haien jardun-eremuan beharrezkoak diren gastuak baimentzea eta onestea.
- Esandakoez gain, indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkien gainontzeko egitekoak eta Jaurlaritzako zuzendariei oro har dagozkienak ere bete behar dituzte.
KARGUAK
Goiatz Aizpuru Lizarralde
(2021/07/03 - 2024/06/26) Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria

Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak