Altzairugintzako zepak
Altzairua arku elektrikoko labean (AEL) fabrikatzean sortzen den jatorri industrialeko materiala, altzairua urtzean, fintzean zein lantzean sortua, eta, hark baino pisu espezifiko txikiagoa duelarik, hartatik bereizi egiten dena.
Historikoki, gure lurraldeko altzairu-fabriken kontzentrazio handia dela eta (Estatuarekin eta Europako gainerako herrialdeekin alderatuta), altzairugintzako zepak hondakin-korronte oso esanguratsua izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan.
Gaur egungo garapen teknologikoak eta zepak balorizatzeko jardueren esparruan egin diren ingurumen-arriskuen ebaluazio-prozesuetan lortutako emaitza positiboek argi eta garbi frogatu dute agregakin siderurgikoak erabil daitezkeela eraikuntzaren sektorean eta zementuaren fabrikazioan, hala, horiek ordezten dituzten lehengaien erauzketatik eta horiek prozesatzetik eta zabortegian deuseztatzetik eratorritako ingurumen-inpaktuak murriztuz.
- 64/2019 DEKRETUA, apirilaren 9koa, arku elektrikoko labeetako altzairugintzako zepa beltzak balorizatzeko jardueretarako araubide juridiko aplikagarriari buruzkoa.
- Arku elektrikoko labeetako altzairugintzako zepak balorizatzeko jardueretarako eta ondoren agregakin siderurgiko gisa erabiltzeko dekretua aplikatzeko gida
- 64/2019 DEKRETUA , apirilaren 9koa, arku elektrikoko labeetako altzairugintzako zepa beltzak balorizatzeko jardueretarako araubide juridiko aplikagarriari buruzkoa
Azken aldaketako data: