Aldebiko harremanak
Akordio honeek, era berean, nazioarteko –eta, zehazki, Europako– bazkide estrategikoen sarea sortzearen aldeko erronkaren barruan sartzen da. Hala, eragina izateko gaitasuna areagotuko da, eta, horrekin batera, Euskadiko interesak hobeto defendatuko dira kanpoan.
Eremu geografiko estrategiko horiek aukeratzean, Eusko Jaurlaritzaren asmoa da Euskadiko sektore anitzetako interes asko barne hartzen dituzten eremuak aukeratzea. Jaurlaritzak kanpoan abiaraziko ditu datozen urteotan ekimen gehienak.
Kanpo Harremanetarako Estrategiak eta Basque Country Estrategiak aukerako esparru geografiko lehentasunezkotzat hartzen dituzte Bavaria eta Flandria, besteak beste.
Baviera
Elkar Ulertzeko Memoranduma: Eusko Jaurlaritzak eta Bavariako Gobernuak Elkar Ulertzeko Memorandum sinatu zuten 2021ko ekainaren 23an (2014ko uztailaren 2koa eguneratu duena), hartueman bilateralak sakondu eta interes orokorreko arlo ezberdinetan lankidetzan aritzeko asmoz.
Akordioak lankidetza-esparrua ezarri du, eta hortik sortuko dira sektoreko aldebiko harremanak. Bi eskualdeen asmoa da aldebiko harremanetan sakontzea, interes orokorreko hainbat arlotan lankidetzan aritzeko. Zehazki, honako hauetan oinarrituko da lankidetza hasiera batean: ikerkuntza, garapen eta berrikuntza; industria-politika eta horren barruko sektore adierazgarrienak, hala nola automobilgintza, manufaktura eta makina-erreminta; ingurumena eta energia; lanbide-heziketa, eta barne-segurtasuna eta poliziaren lankidetza.
- Euskal Autonomia Erkidegoak eta Bavierako Estatu Libreak elkar ulertzeko memoranduma (PDF, 585 KB)
- Euskal Autonomia Erkidegoak eta Bavierako Estatu Libreak elkar ulertzeko memoranduma (Alemaniera) (PDF, 591 KB)
Flandria
Elkar Ulertzeko Memoranduma: Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk eta Flandriako ministro-presidente Jan Jambonek elkar ulertzeko memorandum bat sinatu zuten Gasteizen, 2021eko azaroaren 15ean, dauden alde biko harremanak sendotu eta areagotzeko eta lankidetza-arlo berriak ezartzeko.
Memorandumak sendotu egin nahi ditu lehendik zeuden kontaktuak eta harremanak, 2015eko ekainaren 1ean Iñigo Urkullu lehendakariak eta Geert Bourgeois Flandriako ministro-presidenteak Bruselan (Belgika) sinatutako Intentzio Adierazpenean jasota zeudenak; harreman instituzionalak eta sektorialak (ingurumena, sormen- eta kultura-industriak, etab.). Eta, aldi berean, lankidetza-bide berriak irekitzea digitalizazioan, datu estatistikoen tratamenduan, genero-berdintasunean, ekonomia urdin jasangarrian eta abarretan, eta bi lurraldeen arteko lankidetza sustatzea, eskualdeek Europar Batasunaren etorkizunean parte har dezaten bultzatzeko.
- Elkar aditze memoranduma Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Flandriako Erkidego eta Eskualdearen artean (PDF, 532 KB)
- Elkar aditze memoranduma Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Flandriako Erkidego eta Eskualdearen artean (Neerlanderera) (PDF, 567 KB)
Gales
Elkar Ulertzeko Memoranduma: Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Mark Drakeford Galeseko Gobernuko Ministro Nagusiak izenpetu zuten Cardiff-en (Erresuma Batuan) 2021ko uztailaren 12an Elkar Ulertzeko Memoranduma (2018ko uztailaren 12koa ) berbideratzea, bi aldetako harremanak indartzeko eta areagotzeko baliagarria delakoan.
Hitzarmenak bultzatzen du orain arteko harremak sendotzea eta zabaltzea, praktika onak trukatzea, lankidetzarako aukera berriak aztertzea eta proiektu berriak garatzea hainbat alorretan: mugikortasunean eta garraioan; ingurumenean eta aldaketa klimatikoan; teknologian, berrikuntzan eta lehiakortasunean; itsas energian; nekazaritzako elikagaien industrian; hezkuntzan eta prestakuntzan; estrategian eta zerga politikan; osasunean eta negozioetarako aukeretan, besteak beste.
- Eusko Jaurlaritzak eta Galesko Gobernuak elkar ulertzeko memoranduma (PDF, 2 MB)
- Eusko Jaurlaritzaren eta Galesko Gobernuaren arteko akordioa (PDF, 297 KB)
- Eusko Jaurlaritzaren eta Galesko Gobernuaren arteko akordioa (Ingelera) (PDF, 307 KB)
- Eusko Jaurlaritzaren eta Galesko Gobernuaren arteko akordioa (Galesa) (PDF, 322 KB)
Korsika
Lankidetza Instituzionalerako Memoranduma: Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk eta Korsikako presidente Gilles Simeonik Memorandum bat sinatu zuten 2021eko apirilaren 13an, lankidetzarako kanal egonkor eta formal bat ezartzeko eta aldebiko harremanen garapena bultzatzeko.
Memorandumak alderdien hainbat jarduera-eremu jasotzen ditu, hala nola euskararen eta korsikeraren hizkuntza-normalizazioa, atzerrian bizi den diasporarekiko edo kolektibitatearekiko harreman-politikak eta Europako gaien esparruko lankidetza, estatuz azpiko erakundeek Europar Batasuneko gobernantza- eta erabaki-prozesuetan duten eginkizuna aldarrikatzeko.
- Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Korsikako Kolektibitatearen arteko lankidetza instituzionalaren memoranduma (PDF, 67 KB)
- Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Korsikako Kolektibitatearen arteko lankidetza instituzionalaren memoranduma (Frantsesa) (PDF, 74 KB)
- Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Korsikako Kolektibitatearen arteko lankidetza instituzionalaren memoranduma (Corsera) (PDF, 63 KB)
Azken aldaketako data: