Egoitza elektronikoa

Teknikarien Kidegoko Erizaintzako Eskala. Enplegua finkatzeko salbuespezko prozesua eta enplegua finkatzeko prozesu berezia. 12/2025 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea eta interesdun izan daitezkeenak epatzea.

Argitalpen-data: 

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazio-Auzietako Salaren 2. Atalak eskatu du 12/2025 prozedura arrunteko administrazio-espedientea bidaltzeko. Administrazio-espediente hori pertsona batek Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko ekainaren 3ko Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindua ematen da, zehazki, Teknikarien Kidegoko Erizaintzako Eskalari dagokiona.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen duen pertsonak txanda irekian parte hartzen du, desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako sarbide-modalitatean.

EBAZPENA (PDF, 194 KB) (leiho berri batean irekitzen da), Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 12/2025 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.