IVAPeko zuzendariaren ebazpenak argitaratu dira, Kidego Teknikoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-Antolamenduko eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezi eta salbuespenezkoan behin-behineko kalifikazioen zerrendak argitaratzeko agintzen dutenak, sententzia bete ondoren.
- Beste administrazio batzuetan arkitekto tekniko kategorietako lan-legepeko langile izatera iristeko prozeduretan probak gainditzeagatik merezimenduaren behin-behineko kalifikazioen aurkako erreklamazioak bakarrik aurkeztu ahal izango dira. Erreklamazioak aurkezteko epea: 2025eko urtarrilaren 23tik otsailaren 5era.
- Hautaketa-prozesu horien behin betiko azken kalifikazioak dagokion "albistea" ren bidez iragarriko dira hautaketa-prozesuaren webgunean, eta SMS pertsonalizatuak bidaliz.