Egoitza elektronikoa

Kidego Teknikoa. Erizaintzako Eskala. Enplegua finkatzeko salbuespezko prozesua. 595/2024 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea eta interesdun izan daitezkeenak epatzea.

Argitalpen-data: 

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazio-Auzietako Salaren 2. Atalak eskatu du 595/2024 prozedura arrunteko administrazio-espedientea bidaltzeko. Administrazio-espediente hori pertsona batek Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko urtarrilaren 30ko Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da. Ebazpen horren bidez, Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskalako enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan eskainitako lanpostuen eta azken kalifikazioen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindu zen.

EBAZPENA (PDF, 184 KB) (leiho berri batean irekitzen da), Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 595/2024 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.