Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazio-Auzietako Salaren 2. Atalak eskatu du 596/2024 prozedura arrunteko administrazio-espedientea bidaltzeko. Administrazio-espediente hori pertsona batek Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko urriaren 17ko Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da. Ebazpen horren bidez, Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskalako enplegua finkatzeko prozesu berezian eskainitako lanpostuen eta azken kalifikazioen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindu zen.
EBAZPENA (PDF, 185 KB) , Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 596/2024 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.