Egoitza elektronikoa

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Kidego Teknikoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-Antolamenduko eskalan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan eta prozesu berezian azken kalifikazioen behin betiko zerrendak eta eskainitako lanpostuen argitalpena egin da.

Argitalpen-data: 

Kidego Teknikoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-Antolamenduko eskalan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan eta prozesu berezian azken kalifikazioen behin betiko zerrendak eta eskainitako lanpostuak argitaratzeko agintzen duten IVAPeko zuzendariaren ebazpenak argitaratu dira.

Horrekin batera lanpostuak aukeratzera deitutakoen zerrendak eta izapide hori egiteko epea iragarri dira. Epe hori 2025eko otsailaren 25etik martxoaren 10era luzatuko da.

Lanpostuak hautatzeko prozesu hori errazteko, «Hautaketa-prozesuen informazio orokorra» atalean "LANPOSTUAK AUKERATZEKO ESKAERA” (leiho berri batean irekitzen da) eta “BI DEIALDIETAKO LANPOSTUAK BATERA AUKERATZEKO ESKAERA” (leiho berri batean irekitzen da) dokumentua argitaratu da. Dokumentu horretan zehatz-mehatz deskribatzen da jarraitu beharreko prozesua.