Gobernu Kontseiluak, 2024ko abenduaren 17an egindako bilkuran, erabaki hau onartu du: Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren eta haren organismo autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen 2024ko enplegu publikoaren eskaintza onartzen duena
Enplegu publikoaren eskaintzak karrerako funtzionarioek eta lan-kontratuko langile finkoek bete beharreko plaza hutsen kopurua adierazten du, eta hautaproben deialdia egiteko aldez aurreko ezinbesteko baldintza da. Lan-eskaintza publikoa hiru urteko epean gauzatu behar da.
2024ko abenduaren 17ko Gobernu Kontseiluaren Erabakiak (2024ko abenduaren 31ko EHAAn argitaratua) honako plaza kopuru hau hitzartzen du:
- EAE-KO ADMINISTRAZIO OROKORRA ETA BERE ERAKUNDE AUTONOMOAK
- Funtzionarioak: 420
- EAE-KO HEZKUNTZA ADMINISTRAZIOA
- Funtzionarioak: 931
- Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa: 438
- Maisu-maistren kidegoa: 493
- Garbiketako eta sukaldeko lan-kontratuko langileak: 34
- Hezitzaile lan-kontratudunak: 91
- EAE-KO SEGURTASUN ADMINISTRAZIOA
- Lan -kontratudunak: 23