Egoitza elektronikoa

Administrazioko Goi-mailako Kidegoa. Administrarien Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia eta salbuespezko prozesua. 415/2024 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea eta interesdun izan daitezkeenak epatzea.

Argitalpen-data: 

Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko Epaitegiak eskatu du 415/2024 prozedura laburtuko administrazio-espedientea bidaltzeko. Administrazio-espediente hori pertsona batek Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko uztailaren 10eko Ebazpenen aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da. Ebazpen horren bidez, Administrazioko Goi-mailako Kidegoko Administrarien Eskalako enplegua finkatzeko prozesu berezian eta salbuespenezko prozesuan eskainitako lanpostuen eta azken kalifikazioen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindu zen.

EBAZPENA (PDF, 184 KB) (leiho berri batean irekitzen da), Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 415/2024 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.