Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Gorka Iturriaga Kiroleko indarkeriaren aurkako euskal batzordearen buru izan da

Argitalpen-data: 


      Irekia.jpeg

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Gorka Iturriaga Kiroleko indarkeriaren aurkako euskal batzordearen buru izan da gaur. Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Batzordea euskal kiroleko pertsonek eta erakundeek osatzen dute (Eusko Jaurlaritza, aldundiak, federazioak, kirol klubak, arbitroak, unibertsitatea, kirolariak, etab.). Hauek dira Batzordearen helburu nagusiak: euskal kirolean dagoen indarkeriaren egoerari buruzko informazioa ematea, kirol jardun egokia bultzatzea, indarkeriazko jarrera eta jokabideak prebenitzea eta kirol jardunari lotutako balioen hezkuntza bultzatzea.

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)