Azken eguneratzea: 2024/01/22
Nekazaritza-produkzioan berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzak (HANDITU INNOVA 2024 programa).
Nekazaritza-produkzioan berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzak. Laguntzak inbertsio-programa bati egokituko zaizkio. Programa hori urtekoa edo urte anitzekoa izan daiteke, aurkeztutako proiektuak gauzatzeko aldiaren eta ordainketak egiten diren unearen arabera.
HANDITU INNOVA laguntzen helburua da:
a) Nekazaritza-ustiategien ekoizpen-ratioen lehiakortasuna eta eraginkortasuna hobetzea, eta berrikuntza teknologikoa bultzatzea, euskal produkzio-sektorearen elementu eragile gisa.
b) EAEn finkatutako nekazaritza-ustiategietako ingurumen-inpaktua arintzen, energia-eraginkortasuna areagotzen, ura aurrezten eta arazten eta hondakinak eta azpiproduktuak aprobetxatzen laguntzea.
Komunikaziorako oinarrizko formulario bat gaitu da, dagokion deialdia argitaratu aurretik. Aurretiazko jakinarazpena onartzeko, inbertsioen egoera egiaztatzen duen akta egin beharko da.
- Aurreko komunikazioak TRAMITAZIO ELEKTRONIKOAren bidez aurkez daitezke
- Eskaeraren ondorengo izapideak NIRE KARPETAren bidez egingo dira.
Aurretiazko jakinarazpena ordezkari baten bidez egiten bada, ordezkaritza egiaztatu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Hala ere, kontuan hartu behar da bai eskaeraren azken epea, bai deialdiaren gainerako xehetasunak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eskaera ofizialaren datuak barne, bai eskaera egiteko modua, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuaren aginduan ezarritakoak izango direla. Agindu horren bidez, 2024ko ekitaldirako HANDITU INNOVA laguntzen deialdia egingo da.
Harremanetarako informazioa:
Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Mari Carmen González
Telefonoa: 945 01 97 10
E-maila: carmengonzalez@euskadi.eus