Egoitza elektronikoa

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako hainbat kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan eta prozesu berezietan azken kalifikazioen behin betiko zerrendak eta eskainitako lanpostuen argitalpena egin da.

Argitalpen-data: 

Enplegua finkatzeko hainbat salbuespenezko prozesuetan eta prozesu berezietan azken kalifikazioen behin betiko zerrendak eta eskainitako lanpostuak argitaratzeko agintzen duten IVAPeko zuzendariaren ebazpenak argitaratu dira. Honako hauek dira aipatutako eskalak:

  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Industriako Eskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Larrialdietako eta Meteorologiako Eskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ingurumeneko Eskala
  • Kidego Teknikoko Industriako Eskala
  • Kidego Teknikoko Ingurumeneko Eskala

Horrekin batera aipatutako deialdi guztietan lanpostuak aukeratzera deitutakoen zerrendak eta izapide hori egiteko epea iragarri dira. Epe hori 2024ko azaroaren 21etik abenduaren 4ra luzatuko da.

Lanpostuak hautatzeko prozesu hori errazteko, «Hautaketa-prozesuen informazio orokorra» atalean «LANPOSTUAK AUKERATZEKO ESKAERA (leiho berri batean irekitzen da)” eta “BI DEIALDIETAKO LANPOSTUAK BATERA AUKERATZEKO ESKAERA (leiho berri batean irekitzen da)” dokumentua argitaratu da. Dokumentu horretan zehatz-mehatz deskribatzen da jarraitu beharreko prozesua.