Egoitza elektronikoa

Espetxeetako Laguntzaileen Kidegoaren lan-poltsa (C1 azpitaldea).

Argitalpen-data: 

0000049/2024 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea eta interesdun izan daitezkeenak epatzea.

Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak eskatu du pertsona batek Administrazio Publikoen Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpenaren aurka aurkeztutako 0000049/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari (prozedura laburtua) buruzko administrazio-espedientea bidal dakiola. Errekurtso hori Administrazioaren isiltasunaren ondoriozko ustezko ezespenaren aurkakoa da.

Ebazpen horren bidez, Administrazioko zigor-arloko betearazpeneko laguntzaileen kidegoko (c1 azpitaldea) lan-poltsaren hautaketa-prozesuko prestakuntza teoriko-praktikoaren bigarren edizioko behin betiko emaitzak argitaratu ziren, eta hautagai jakin batzuk hautaketa-prozesutik kanpo uztea ebatzi zen.