EHAAn argitaratu dira IVAPeko zuzendariaren ebazpenak, enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan eta prozesu berezietan hautatutako pertsonen eta esleitu beharreko lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen dutenak, eskala eta kategoria hauetan:
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Hizkuntza Normalizazioko Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Itzulpengintzako Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Laborategiko Eskala
- Kidego Teknikoko Estatistikako Eskala
- Kidego Teknikoko Hizkuntza Normalizazioko Eskala
- Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Obren eta Instalazioen Delineazioko Eskala
- Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako gizarte-langilea
- Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako psikologoa
- Ibaiondo heziketa-zentroko Gizarte-langilea
- Ibaiondo heziketa-zentroko psikologoa
- Ibaiondo heziketa-zentroko koordinatzailea
- Laborategiko teknikari fakultatiboa
- EJko administrazioko korporazio-sarea kudeatu eta mantentzeko arduraduna.
- Itzultzaile-interpretea
Ebazpenek hautatutako pertsonei karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko edo kontratuak formalizatzeko behar diren agiriak aurkezteko 20 egun balioduneko epea ematen die, 2024ko azaroaren 22tik abenduaren 20ra. Dokumentuak Funtzio Publikoko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira. Aurkeztu beharreko dokumentazio zehatzari buruzko informazioa Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» atalean dago, «lanpostuak jabetzeko urratsak» sarbidean.
Epe berean, hautatutako pertsona guztiek karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko edo kontratuak sinatzeko ezinbestekoa den informazioa bete beharko dute, Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» atalean, «lanpostuak jabetzeko urratsak» sarbidean.