Egoitza elektronikoa

Argitaratu da Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko (IVAP) zuzendariaren Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak emandako 371/2024 zenbakiko epaia betearazteko dena.

Argitalpen-data: 

Argitaratu da IVAPeko zuzendariaren EBAZPENA, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak emandako 371/2024 zenbakiko epaia (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da), betearazteko agindua ematen duena. Honako hauek dira sententziaren eraginpean dauden eskalak:

  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Industriako Eskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Larrialdietako eta Meteorologiako Eskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ingurumeneko Eskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala
  • Kidego Teknikoko Industriako Eskala
  • Kidego Teknikoko Ingurumeneko Eskala
  • Kidego Teknikoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala