Euskal Autonomia Erkidegoan, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea onartu zen.
Arauak lurralde-eremu horretan dauden lurzoru kutsatuei eta eraldatuei aplikatu beharreko araubide juridikoa ezartzen du, ingurumena eta pertsonen osasuna zaintze aldera, eta betebehar espezifikoak ezartzen ditu lurzorua kutsa dezaketen jarduera eta instalazioetarako, bai eta lurzoruaren kalitatea ikertzeko eta berreskuratzeko jarduerak egiteko erakundeak egiaztatzeko araubidea ere.
3. artikuluko 6. paragrafoarekin bat etorriz, "Ebaluazioko balio adierazleak" definizioan honako hau adierazten da:
"Era berean, lurpeko uren erreferentzia-balioei dagokienez, horiek ezarri eta aldatu ahal izango ditu eskumena duen administrazio hidraulikoak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 12ko 2006/118/EE Zuzentarauak, lurpeko urak kutsaduratik eta narriaduratik babesteari buruzkoak, xedatutakoaren arabera.
2023ko abuztuaren 31n, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 665/2023 Errege Dekretua, uztailaren 18koa , honako hauek aldatzen dituena: Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartua; Uraren Administrazio Publikoaren Erregelamendua, uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren bidez onartua; eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, lurzorua kutsa dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpideak eta estandarrak ezartzen dituena.
Lehenengo artikuluak, bere 213 atalean, behin behineko xedapen zortzigarren bat gehitzen du Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua. Hurrengo edukia du:
«Disposición transitoria octava. Expedientes de contaminación puntual de las aguas subterráneas.
Los expedientes relativos a contaminación puntual de las aguas subterráneas que estén en curso y que tengan establecidos objetivos de descontaminación o requerimientos de actuación específicos, se regirán por ellos hasta la finalización del expediente, sin perjuicio de que la administración hidráulica establezca nuevos requerimientos que no fueran contradictorios con aquéllos».
Azken xedapenetatik hirugarrenaren arabera, araua 2023ko irailaren 20an jarri da indarrean, argitaratu eta hogei egunera.
Hala, lurpeko uren ebaluaziorako balio adierazleei dagokienez, honako hauek hartu beharko dira kontuan:
- 2023ko irailaren 20a baino lehen hasitako lurzoruaren kalitatearen arloko prozeduretan, 4/2015 Legean, dekretu autonomikoan eta errege-dekretu honetan aurreikusitakoaren aurreko erreferentzia-arauetan aurreikusitako balioak aplikatuko dira.
- 2023ko irailaren 20tik aurrera hasitako lurzoruaren kalitatearen arloko prozeduretan, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuan aurreikusitako balioak aplikatuko dira.
Azkenik, ohar honi kalterik egin gabe, organo honek URA URAREN EUSKAL AGENTZIAREKIN lan egiten du lurpeko uren arloko araudi berria aztertzen eta haren irismena zehazten, gaur egungo araudi autonomikoa aldatu behar den edo horrekin lotutako beste edozein tresna juridiko onartu behar den zehazteko.