Aurkeztu zaizkie sektoreari Elikagaien Segurtasunari buruz 2019an garatu diren Ikerketa Proiektuen emaitzak

Jornada_transferencia_1.jpg

2020.eko uztailak 02

• Eusko Jaurlaritzak, Elikak eta Neikerrek antolatutako Transferentzia Jardunaldietan, non 100dik gora adituk parte hartu duten.

• Euskadik Elikagaien Segurtasunari buruzko Ikerketarako Plan Operatibo bat dauka, zeinaren bidez 2017az geroztik 5 milioi euro inguru bideratu diren 53 proiektu finantzatzeko.

Jardunaldiaren ponentziak

Emisioaren bideoa

Elikagaien Segurtasuneko Emaitzak Transferitzeko Jardunaldiak" izeneko ekitaldiaren zazpigarren edizioa egin da, Eusko Jaurlaritzak ELIKA Elikagaien Segurtasunareko Fundazioarekin eta NEIKER Nekazaritza Ikerketarako Zentroarekin batera antolatuta, elikagaien bitartez transmititu daitezkeen arrisku nagusiei buruz 2019an egin diren ikerketa proiektuen emaitzak transferitzeko, eta 110 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte, bide telematikoz, Covid 19aren krisia dela-eta ezarri diren segurtasun arauak errespetatzeko.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Peli Manterola eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendari Juan Jose Aurrekoetxea arduratu dira topaketari hasiera emateaz. Bere interbentzioan, Manterolak gogoratu du Euskadik Elikagaien Segurtasuneko Ikerketa Plan Operatibo bat duela eta horri esker ikerketa indartu ahal izan dela eta inplikatutako agente guztien elkarlana –administrazioak zein ikerketa zentroak eta nekazaritzako elikagaien sektorea bera– erraztu dela. Planaren 4 urteko indarraldian (2017-2020), Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak 5 milioi euro inguru erabili ditu Elikagaien Segurtasun Iraunkorreko 53 proiektu finantzatzeko.

Aurkeztutako proiektuek landutako gaien artean, hauek nabarmentzen dira: antibiotikoekiko erresistentziak, patatetako akrilamida, haragi produktuetako sulfitoak, elikadura osagarrien arriskuak/onurak, ontzi iraunkorren fabrikazioa, landareetako mikotoxinak eta glifosatoak, elikadura osasuna gaztetan, eta teknika genomikoen erabilera infekzioen kontrolerako. Proiektu horiek aukeratu dira 2019an guztira 1,2 milioi eurorekin finantzatu diren 15 proiektuetatik.

Era berean, bi hitzaldi eman dira; hitzaldi bat “Elikagaien Segurtasuneko Erronkak Iraunkortasun eredu berrietan” izenekoa izan da, eta AZTI ikerketa zentroko Jaime Zufiak eman du, eta beste hitzaldia “Autokontrola eta Elikagaien Segurtasuna. 2020-21 aldirako helburuak” izenekoa, Arabako Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariorde Juan Carlos Fernandezen eskutik.

Nekazaritzako elikagaien balio kateko agenteei, zentro teknologikoetako eta unibertsitateetako ikertzaileei eta administrazioetako teknikariei zuzentzen dira jardunaldi hauek, eta topaleku ezin hobea dira informazioa partekatzeko, etorkizuneko elkarlan posibleak zehazteko eta, batez ere, elikagaien segurtasunaren alorrean zentro teknologikoek eta unibertsitateek zein elikagaien kateko agenteek eta erakundeek detektatutako premiei erantzuna emateko zentro teknologikoak eta unibertsitateak beraiek egiten ari diren lana ezagutzeko.

Neiker nekazaritzako ikerketa zentroko zuzendari nagusi Leire Barañanok eman die bukaera jardunaldiei.