Justizia eta Giza Eskubideen Saila

Deskribapena

Aitatasun positiboak, aldaketak dakartenak

Aitatasun positiboak aiten identitatearen eraldaketa dakar, zaintzaile gisa. Horrek aldaketa esanguratsuak ekarriko ditu jarreran, izan ere, aktiboki inplikatuko dira zaintzan, eta, batez ere, umeen zaintzan:

  • Aita horiek ugalketa-zaintza eta -lanetan aktiboki inplikatzen dira; berdintasunean oinarritzen diren rolak eta praktikak betetzen dituzte eta beren bikotekideen ahalduntzea eta garapen egokia ahalbidetzen dute.
  • Aitatasun-praktika horiek gauzatzen dituztenen gaitasun emozionalak eta pedagogikoak garatzen eta zabaltzen dituzte.
  • Paradigma baketsuetan, hots, indarkeria deslegitimatzen duten paradigmetan oinarritzen dira aita izateko modu horiek.
  • Horrelako aitatasunek umeak aitortu eta orientatzen dituzte.
  • Eta neska-mutilen erabateko garapenerako bide ematen duten mugak ezartzen dituzte.

Cartel

Zaintzan inplikatzeko joera handiagoa zehazten duten faktoreak ezagutzea gakoa izan daiteke genero-berdintasunaren aldeko eta maskulinitate erantzunkide, baketsu eta zaintzaileen sustapenaren aldeko politika publikoak sustatzeko.

Proposamena da jardunaldi batzuk antolatzea “Aitatasun positiboak edo eraldatzaileak” gaiaren inguruan, aitek erantzunkidetasunarekin, zaintzarekin eta berdintasunarekin duten harremana lantzeko. Zehazki, aztertu egingo dira horiek dakartzaten abantailak eta gertatzen ari diren aldaketak, baita gizonen artean aldaketari laguntzeko estrategia eta proposamenak ere, jarrera erantzunkideagoak eta onuragarriagoak lortze aldera. Hori guztia gizonak zaintza-lanetan inplikatzeak umeen zaintzan eta bikoteetan dakartzan abantailei aplikatutako ikuspegi zientifikotik.

Jardunaldi horiek Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak Familia Politikarako eta Komunitate Garapenarako Zuzendaritzarekin zuzenduko ditu, Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzaren bidez. Halaber, antolatzaile dira Emakunde, Bilboko, Donostia/San Sebastiáneko eta Gasteizko Udala. Deustuko Unibertsitateak laguntza eman du.

Jardunaldiak egiten ari garen ikerketa aurkezteko sortu ziren: “Euskadiko aitek umeen zaintzan duten inplikazioari eta horrek erantzunkidetasunean eta lanean duen eragina” da ikergaia (Familia Politikako Zuzendaritza ari da ikerketa egiten), eta jardunaldiak esparru egokia izango lirateke; halaber, aukera aproposa da ildo berri izan daitezkeenak aurkezteko eta ildo beretik lanean ari diren beste gizarte-erakunde edo –instituzio batzuekin esperientziak elkartrukatzeko.

Bestalde, Batzorde Antolatzailea Ritxar bacetek koordinatzen du, Elena Echeberriarekin (Eusko Jaurlaritza) eta Leire Gartziarekin (Deustuko Unibertsitatea) batera. Batzorde hori arduratuko da jardunaldian landu beharreko egitura eta edukiak koordinatzeaz eta proposatzeaz, eta Idazkaritza Teknikoa Deustuko Unibertsitatean eta jardunaldien antolakuntzan esku hartzen duten erakundeetako arduradunek osatzen dute.

Azken aldaketako data:  2016/03/07