EAEko Aingira europearraren kudeaketa plana
Helburuak
EAEko Aingira europearraren kudeaketa plana
EAEko aingira europearraren kudeaketa planak neurri zehatzak jaso eta jarraipen eta ikerketarako plan aurreikusten du. Horren guztiaren helburua da aingiraren hilkortasun-tasa murriztea. Horretarako honako neurri hauek planteatzen dira: merkataritza eta aisialdirako arrantza murriztea, aleak bersartzea, habitatak eta ibaikonektibitatea hobetzea eta harraparitzaren eta akuikulturarekin lotutako beste ekintza batzuei aurre egitea. Foru aldundiek abian jarriko dituzte neurri horiek Europak sei hilabeteren buruan balidatzen dituenean.
Plan hori natur sistemei, habitatei eta espeziei eragiten dieten beste plan batzuk osatzera dator, esaterako, Uraren Esparru zuzentaraua, Habitaten zuzentarua eta mehatxatutako planen kudeaketa planak. Dena dela, espeziearen zaurgarritasuna kontuan izanda, oso zaila da aurreikustea noraino bere oneratu daitekeen espeziea planean jasotako neurri guztiak abian jarri eta gero.
Atxikitzen zaion plana
EAEko Aingira europearraren kudeaketa plana
Eremua
Euskadiko Autonomia Erkidegoa
Legegintzaldia
X. Legegintzaldia
Arduraduna
- Erakunde:
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
- Órgano:
- Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza ;
Parte-hartzaileak eta eragileak
Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Era berean elkarlanean aritu dira hiru agente zientifiko-tekniko Azti-Tecnalia, Ekolur eta Euskal Herriko Unibertsitatea eta gaiarekin lotutako beste zenbait gizarte-eragile.