Arautegia
InprimatuHUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez karrerako funtzionario izendatzen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuetan hautatutako izangaiak. Agindu horren bidez, hautaketa-prozesuetarako zenbait deialdi egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 34
- Hurrenkera-zk.: 787
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/01/30
- Argitaratze-data: 2025/02/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria
Horrelako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2025eko urtarrilaren 30eko Aginduan (2025eko otsailaren 11ko EHAA, 28. zk.), zeinaren bidez karrerako funtzionario izendatzen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuetan hautatutako izangaiak. Agindu horren bidez, hautaketa-prozesuetarako zenbait deialdi egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
eranskinean, 2025/656 (44/3) orrialdean,
honako hau dio:
(Ikus .PDF)
honako hau esan behar du:
(Ikus .PDF)
eranskinean, 2025/656 (44/24) orrialdean,
honako hau dio:
(Ikus .PDF)
honako hau esan behar du:
(Ikus .PDF)