Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2023ko uztailaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baita, batetik, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen zerrenda osagarria, eta, bestetik, uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak indargabetzen dituzten hautatuen zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: boletin
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 176
  • Hurrenkera-zk.: 4259
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/07/26
  • Argitaratze-data: 2023/09/14

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Gisa horretako akats bat atzeman da Hezkuntzako sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduan, zeinaren bidez argitara ematen baita, batetik, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen zerrenda osagarria, eta, bestetik, uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak indargabetzen dituzten hautatuen zerrenda (2023ko abuztuaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 156. zk.), zehazki II. eranskinean, gaztelaniazko argitalpenean, eta, horrenbestez, aipatutako II. eranskina osorik argitaratzen da berriz:

(Ikus .PDF)