Arautegia
InprimatuHUTS ZUZENKETA, agindu honena: Agindua, 2024ko urriaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Basauriko (Bizkaia) «Santa María de la Providencia» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko eta ikastetxe hori irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematen duena, udalerri bereko «San José» Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuan sartzen direlako irakaskuntzak, eta azken ikastetxe horren baimena aldatzen duena Haur Hezkuntzako etapa ezartzeagatik.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 248
- Hurrenkera-zk.: 5892
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/10/22
- Argitaratze-data: 2024/12/23
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.
Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2024ko urriaren 22ko Aginduan Basauriko (Bizkaia) «Santa María de la Providencia» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko eta ikastetxe hori irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematen duena, udalerri bereko «San José» Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuan sartzen direlako irakaskuntzak, eta azken ikastetxe horren baimena aldatzen duena Haur Hezkuntzako etapa ezartzeagatik, zeina 2024ko urriaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 213. zenbakian argitaratu baitzen.
2024/4987 (3/2) orrialdean, hirugarren ebazpen-zatian,
hau dio:
Helbidea: Nafarroa kalea, 8 (egoitza nagusia) eta Kareaga Goikoa, 109.
baina hau esan behar du:
Helbidea: Nafarroa kalea, 18 (egoitza nagusia) eta Kareaga Goikoa, 109.
orrialde berean, hirugarren ebazpen-zatiko a) apartatuan,
hau dio:
Nafarroa kaleko eraikinean:
baina hau esan behar du:
Nafarroa kaleko 18. zenbakian dagoen eraikinean:
Euskarazko argitalpenean, laburpenean, 2024/213 Laburpena (4/2) orrialdean, eta Aginduaren idazpuruan, 2024/4987 (3/1) orrialdean,
hau dio:
AGINDUA, 2024ko urriaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Basauriko (Bizkaia) Santa María de la Providencia Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko eta ikastetxe hori irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematen duena, udalerri bereko San José Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuan sartzen direlako irakaskuntzak, eta azken ikastetxe horren baimena aldatzen duena Haur Hezkuntzako etapa ezartzeagatik
baina hau esan behar du:
AGINDUA, 2024ko urriaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Basauriko (Bizkaia) Santa María de la Providencia Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko eta ikastetxe hori irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena iraugintzen duena, udalerri bereko San José Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuan sartzen direlako irakaskuntzak, eta azken ikastetxe horren baimena aldatzen duena Haur Hezkuntzako etapa ezartzeagatik