Arautegia

Inprimatu

Agindua, 2025eko otsailaren 21ekoa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzen duena 2025-2028 aldirako

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
  • Aldizkari ofiziala: ---
  • Aldizkari-zk.: ---
  • Hurrenkera-zk.: ---
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: ---
  • Argitaratze-data: ---

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Instituzional

Testu legala

AGINDUA, 2025EKO OTSAILAREN 21EKOA, ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKADEMOGRAFIKOAREN SAILBURUARENA, ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKADEMOGRAFIKOAREN SAILAREN DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOAONARTZEN DUENA 2025-2028 ALDIRAKO

Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 6. artikuluanezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak garatu beharrekodirulaguntzen jarduerak aldez aurretik planifikatu behar dira, eta, horretarako, dagokionDirulaguntzen Plan Estrategikoa (DPE) onartuko da.

Plan horrek lortu nahi diren helburuak eta ondorioak jaso behar ditu, bai eta horiek lortzekoepea eta aurreikus daitezkeen kostuak ere, baita finantzaketa-iturriak eta helburuen jarraipenaeta ebaluazioa ahalbidetuko duten ekintzak eta adierazleak ere, betiere aurrekontuegonkortasunarenhelburuak betetzearen mende.

Eta, hala, Dirulaguntzen Plan Estrategikoa dirulaguntzen politikaren plangintza-tresna da, hauda, pertsona publiko edo pribatuen alde funts publikoak erabiltzea dakarrena, trukeanzuzeneko kontraprestaziorik izan gabe; baina, betiere, helburu edo portaera jakin batbetetzearen, jarduera edo proiektu jakin bat egitearen edo betebehar material eta formal jakinbatzuk betetzearen baldintzapean, eta betiere gizarte-onurako edo -intereseko jarduera batsustatzearen edo helburu publiko bat lortzea sustatzearen esparruan.

Era berean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren dirulaguntzetan jarraitubeharreko publizitate- eta gardentasun-printzipioak kontuan hartuta, plana egoitzaelektronikoan argitaratuko da.

Aipatutako Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legeanxedatutakoaren arabera, Plan hau Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoarensailburuaren agindu bidez onartzen da.

Plana egiteko, datozen aurrekontu-ekitaldietarako erabilgarri dauden baliabideenzenbatespena egin da, erreferentziatzat hartuta 8/2024 Legea, abenduaren 20koa, EuskalAutonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena; hala ere, kontuanhartu behar da plangintza-ekintzaren izaera programatiko hutsak eragotzi egiten duelaeskubide eta betebehar zehatzak sortzea.

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren 2025-2028 aldirako DirulaguntzenPlan Estrategikoa osatzen dute, denbora-eremu horretarako aurreikusitako dirulaguntzaprogramezgain, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan berariaz esleitutakodirulaguntza izendunei buruzko eranskin batek. Dirulaguntza horietan, hain zuzen ere,helburua eta gehieneko zenbatekoa ez ezik, onuradunak ere mugatuta daude. Era berean,hurrengo hiru aurrekontu-ekitaldietako aurrekontuak onartu ahala, horietan esleitutakodirulaguntza izendunak sartuko dira Plan honen eranskinetan.

Horregatik guztiagatik, eta Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailaren egituraorganikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 320/2024 Dekretuan ezarritakoeskumenei jarraikiz, honako hau

 

EBAZTEN DUT

Lehenengoa.- Onartzea Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren 2025-2028 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa.

Bigarrena.- Agindu hau argitara eman dadila agintzea, dagozkion bitarteko ofizialen bidez eta,betiere, euskadi.eus webgunean Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaridagokion gunean argitaratuta.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 21a.

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua

NEREA MELGOSA VEGA

ERANSKINA

AGINDUA, 2025EKO OTSAILAREN 21EKOA, ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKADEMOGRAFIKOAREN SAILBURUARENA, ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKADEMOGRAFIKOAREN SAILAREN DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOAONARTZEN DUENA 2025-2028 ALDIRAKO  (2025-2028-DPE.pdf (PDF, 84 KB))

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik