Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko otsailaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez honako agindu hau aldatzen baita: Agindua, 2024ko ekainaren 11koa, zeinaren bidez argitara ematen baitira hautatutako pertsonen behin betiko zerrendak, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere, hautaketa-prozesuetan (Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deituak).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 35
- Hurrenkera-zk.: 815
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/02/11
- Argitaratze-data: 2025/02/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntzako sailburuaren 2025eko otsailaren 6ko Aginduaren bidez, partzialki baietsi da Jon Kortabarria Mantzizidor jaunak goian adierazitako Hezkuntzako sailburuaren 2024ko ekainaren 11ko Aginduaren (2024ko ekainaren 20ko EHAA) aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa, eta, horrenbestez, Jon Kortabarria Mantzizidor jaunari eskubidea aitortzen zaio ohiko lehiaketa-oposizioan hautatua izateko, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Biologia eta Geologia espezialitatean, txanda librean, 2. hizkuntza-eskakizuna, 7,3333ko puntuazio orokorrarekin.
Era berean, aipatutako hautaketa-prozesua arautzen duten deialdiaren oinarriak ikusita, beharrezkoa da kidego eta espezialitate bakoitzeko izangaiak ordenatzea lortutako puntuazio orokorraren arabera. Horrela, lortu nahi duten kidegoaren espezialitatean guztira deitutako plaza-kopuruaren berdina edo txikiagoa den ordena-zenbakia duten hautagaiak hautatuko dira.
Beraz, hautatutako izangaien zerrenden antolamenduan eginiko aldaketa honen ondorioz, beharrezkoa da zerrendan sartzea hasieran hautatua izan ez zen, baina, errekurtsoaren baiespen partzialaren ondorioz, puntuazio orokorra zuzendu zaion eta espezialitate horretan hautatutako azken izangaiak lortutakoa baino puntuazio handiagoa lortu duen pertsona. Era berean, zerrendetan lehendik zegoen pertsona baten posizioa atzeratu behar da.
Ondorioz, honako hau
Lehenengoa. Aldatzea Hezkuntzako sailburuaren 2024ko ekainaren 11ko Agindua, zeinaren bidez argitara eman baitziren hautatutako pertsonen behin betiko zerrendak, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere, hautaketa-prozesuetan (Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deituak), II. eranskinean sartzeko ohiko lehiaketa-oposizioan parte hartu zuten pertsona hauek, non hautatuak izan baitira, errekurtsoak baietsi ostean:
Jon Kortabarria Mantzizidor jauna izangai hautatu gisa sartzea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Biologia eta Geologia espezialitatean, txanda librean, 2. hizkuntza-eskakizuna, 7,3333ko puntuazio orokorrarekin.
Bigarrena. Hamar egun naturaleko epea irekitzea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hautatutako Jon Kortabarria Mantzizidor izangaiak Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 12.1 oinarrian adierazitako dokumentuak aurkez ditzan.
Dokumentazioa online aurkeztuko da, https://hezigunea.euskadi.eus/(«Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz) Tramitagune «Administrazio-espedienteak: eskabideak, erreklamazio formalak, errekurtsoak» Gainerako izapideak
Agindu honen eranskinean, zinpeko adierazpenaren eredua argitaratzen da, bai eta «Hautatuek agiriak entregatzeko» eredua ere. Eredu hori ere, bete eta adierazitako helbidean aurkeztu beharko da.
Eskatutako dokumentazioa aurkezten ez badu, edo dokumentazioaren azterketatik ondorioztatzen bada deialdiaren 2. oinarrian adierazitako betekizunen bat betetzen ez duela, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko ditu, hargatik eragotzi gabe hasierako eskabidea faltsutzeagatik izan dezakeen erantzukizuna. Era berean, eskubide guztiak galduko ditu, mediku-azterketan ez-gai gisa kalifikatzen bada.
Hirugarrena. Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 11.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: AGINDUA, 2025eko otsailaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baita Jon Kortabarria Mantzizidor jauna Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez iragarritako hautaketa-prozesuetan.
- Aldatzen du: AGINDUA, 2024ko ekainaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira hautatutako pertsonen behin betiko zerrendak, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere, hautaketa-prozesuetan (Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deituak).
- Ikus: AGINDUA, 2022ko abenduaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez hautaketa-prozesuetarako zenbait deialdi egiten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere.