Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko uztailaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozesuetan hautatutako pertsonen zerrenda osagarria, irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere (Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez egin zen deialdia), eta, bestetik, uko egiteagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak galtzen dituzten pertsona hautatuen zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 150
  • Hurrenkera-zk.: 3754
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/07/22
  • Argitaratze-data: 2024/08/01

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bat etorrita Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 11.6 oinarrian ezarritakoarekin (zeinaren bidez hautaketa-prozesuetarako zenbait deialdi egin baitziren Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere), eta bat etorrita, halaber, aipatutako hautaketa-prozesu horietan hautatutako pertsonen behin betiko zerrendak argitara ematen dituen Hezkuntzako sailburuaren 2024ko ekainaren 11ko Aginduaren zazpigarren oinarrian ezarritakoarekin, ordezko hautatuen zerrenda osagarri bat egin da. Zerrenda hori erabiliko da, aurrez hautatutako izangaiek izaera hori galdu dutelako 2024ko uztailaren 19ra arte aurkeztutako eta onartutako hautaketa-prozeduratik eratorritako eskubideei uko egiteagatik.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 11.6 oinarrian eta Hezkuntzako sailburuaren 2024ko ekainaren 11ko Aginduaren zazpigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, hau

Lehenengoa. Argitaratzea ordezkoen zerrendan ageri den puntuazio-ordenaren arabera hautatutako pertsonen zerrenda osagarria, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako ohiko lehiaketa-oposizio bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozesuari dagokionez:

Kidegoa: Maisu-maistrak.

Espezialitatea: Lehen Hezkuntza.

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Argitaratzea Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako ohiko lehiaketa-oposizio bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduratik eratorritako eskubideei uko egin dieten pertsona hautatuen zerrenda:

Kidegoa: Maisu-maistrak.

Espezialitatea: Lehen Hezkuntza.

(Ikus .PDF)

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Hezkuntza Sailaren Interneteko helbide honetan argitaratzea:

https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz) «Arlo pertsonala» «Izapideak langileekin» «Administrazio-izapideak» «2022ko EPE. Irakasleak. Egonkortzeko eta ohiko lehiaketa-oposizioa» «Berriak».

Laugarrena. Hogei egun naturaleko epea irekitzea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, agindu honen lehenengo ebazpen-zatian aipatzen den izangai hautatuak Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 12.1 oinarrian adierazitako dokumentuak aurkez ditzan.

Dokumentazioa online aurkeztuko da, https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz) Tramitagune «Administrazio-espedienteak: eskabideak, erreklamazio formalak, errekurtsoak» Gainerako izapideak.

Agindu honen eranskinean, zinpeko aitorpenaren eredua argitaratzen da, bai eta «Hautatuek agiriak aurkeztea» eredua ere, zeina bete eta adierazitako helbidean aurkeztu beharko baita.

Eskatutako dokumentazioa aurkezten ez badu edo azterketatik ondorioztatzen bada deialdiaren 2. oinarrian adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duela, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko ditu, hargatik eragotzi gabe hasierako eskaera faltsutzeagatik izan lezakeen erantzukizuna. Era berean, eskubide guztiak galduko ditu, azterketa medikoan ez-gai gisa kalifikatzen bada.

Bosgarrena. Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 22a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

(Ikus .PDF)