Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko urriaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Basauriko (Bizkaia) «Santa María de la Providencia» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko eta ikastetxe hori irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematen duena, udalerri bereko «San José» Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuan sartzen direlako irakaskuntzak, eta azken ikastetxe horren baimena aldatzen duena Haur Hezkuntzako etapa ezartzeagatik.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 213
  • Hurrenkera-zk.: 4987
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/10/22
  • Argitaratze-data: 2024/10/31

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

«Santa María de la Providencia» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den «Congregación de Hijas de la Providencia-Región de España» entitateak eta «San José» Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den «Congregación en España - Provincia religiosa de España - de Clérigos de San Viator» entitateak eskatuta (biak Basaurikoak), espedientea aztertu da. Espediente horren bidez eskatzen da lehenengo ikastetxeari titulartasuna aldatzeko eta irakaskuntzak bigarren ikastetxean integratzeagatik emandako baimena iraungitzeko, bai eta azken ikastetxe horri Haur Hezkuntzako etapa ezartzeagatik emandako baimena aldatzeko ere.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena egin dute.

Hauek aztertu dira: 8/1985 Lege Organikoa (uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duena), 2/2006 Lege Organikoa (maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldatua), 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa; 131/2010 Errege Dekretuak, otsailaren 12koak, aldatua), 215/2004 Dekretua (azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena. Azken Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan), 132/2010 Errege Dekretua (otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasketak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena) eta indarrean dagoen gainerako legeri aplikagarria. Horiek horrela, hau

Lehenengoa. Baimena ematea Basauriko (Bizkaia) «Santa María de la Providencia» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko (ikastetxearen kodeak: 014598 eta 48001208). Orain «Congregación de Hijas de la Santa María de la Providencia-Región de España» erakundeak du ikastetxe hori, eta 2024ko irailaren 1etik aurrera, «Congregación en España - Provincia religiosa de Clérigos de San Viator» erakundeak izango du.

Bigarrena. 2024ko irailaren 1etik aurrera, Basauriko (Bizkaia) «Santa María de la Providencia» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatua irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena iraungitzeko baimena ematea (ikastetxearen kodeak: 014598 eta 48001208), irakaskuntzak udalerri bereko «San José» Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuan integratzeagatik (ikastetxearen kodeak: 014597 eta 48001211).

Hirugarrena. Baimena ematea Basauriko (Bizkaia) «San José» Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena aldatzeko (ikastetxearen kodeak: 014597 eta 48001211), irakaskuntzak integratzeko eta Haur Hezkuntzako etapa ezartzeko. 2024ko irailaren 1etik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Saileko unibertsitatez kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta geratuko da, erregistro-datu hauekin:

Ikastetxearen kodeak: 014597 (EAE) eta 48001211 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua (HLBHIP).

Izen espezifikoa: «San José»

Titularra: «Congregación en España-Provincia religiosa de España-de Clérigos de San Viator».

Helbidea: Nafarroa kalea, 8 (egoitza nagusia) eta Kareaga Goikoa, 109.

Udalerria: Basauri.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

  1. Nafarroa kaleko eraikinean:

    Lehen Hezkuntza: 12 unitate, bakoitza 25 ikaspostutarako edukierarekin.

    Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, bakoitza 30 ikaspostutarako edukierarekin.

    Hezkuntza Berezia: 4 gela ireki.

  2. Kareaga Goikoa kaleko 109. zenbakiko eraikinean:

    Haur Hezkuntza Lehen Zikloa, 3 unitate, banaketa honekin:

    Unitate 1 urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat, 13 ikaspostutarako edukierarekin.

    2 unitate bi eta hiru urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 18 ikaspostutarako edukierarekin.

    Haur Hezkuntza Bigarren zikloa: 6 unitate, bakoitza 25 ikaspostutarako edukierarekin.

    Laugarrena. Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak ezin izango du bere burua identifikatzeko erabili dagokion erregistro-inskripzioan agertzen direnez bestelako izendapenik.

    Bosgarrena. Hirugarren ebazpen-zatian aipatutako ikastetxearen erakunde titularra behartuta dago indarrean dagoen araudia betetzera eskola-postuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari eta aplikagarri den indarreko gainerako legeriari dagokienez. Horrez gain, baimena aldatzeko eskatu behar du bere legezko ordezkariaren bitartez, ikastetxearen erregistro-datuetan aldaketak egin behar direnean. Bestela, emandako baimena baliogabetuko litzateke.

    Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

    Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

    Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 22a.

    Hezkuntzako sailburua,

    MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.