Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko azaroaren 19koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta haren organismo autonomoetako hainbat eskalatako karrerako funtzionario izendatzen baitira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 18ko Aginduaren bidez deitutako enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 232
  • Hurrenkera-zk.: 5448
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/11/19
  • Argitaratze-data: 2024/11/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 18ko Aginduaren bidez onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautu behar dituzten oinarri orokorrak.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 18ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen enplegua finkatzeko prozesu berezietarako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetarako; besteak beste, eskala hauetan:

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Telekomunikazioetako Eskala.

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Meatzeetako Eskala.

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Itsasontzietako Eskala.

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Kartografiako Eskala.

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Kiroletako Eskala.

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Prentsa eta Argitalpenetako Eskala.

Kidego Teknikoko Azpiegituretako Eskala.

Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Kudeaketa-informatikako Eskala.

Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Hazien Eskala.

Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-ikuskaritzako Eskala.

Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Arrantzako Eskala.

IVAPeko zuzendariaren 2024ko irailaren 26ko Ebazpenaren bidez, prozesu horietan hautatutako pertsonen behin betiko zerrenda argitaratu zen, eta, era berean, hogei eguneko epea eman zen prozesu horietan eskatutako baldintzak eta balioetsitako merezimenduak betetzen direla egiaztatzeko agiriak aurkezteko.

Hautatuak izan diren eta agindu honen eranskinetan agertzen diren guztiei, eskatutako agiriak ezarritako epean aurkeztu dituztenez, karrerako funtzionario izendatuak izatea dagokie.

Era berean, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 71.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, funtzionario sartu berriei esleitutako destinoak zer sistemaren bidez betetzeko zeuden erreserbatuta, sistema horren bidez lortu dituztela joko da ondorio guztietarako.

Horrenbestez, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorren 16. apartatuan ezarritakoarekin (oinarri orokor horiek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez onartu ziren), eta Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 18.2.r) artikuluan zehaztutako ahalmenak erabiliz, honako hau

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta haren organismo autonomoetako honako eskala hauetako karrerako funtzionario izendatzea Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 18ko Aginduaren bidez deitutako enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonak (agindu honen eranskinetan zehazten da pertsona horiek nor diren):

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Izendatutako pertsonek 2024ko abenduaren 5ean jabetu beharko dute esleitutako lanpostuez.

Ezarritako egunean ezinbesteko kasuetan izan ezik lanpostuaz jabetzen ez denak galdu egingo ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionario izateko eskubide guztiak, deialditik eratorriak.

Hirugarrena. Sartu berri diren karrerako funtzionarioak behin betiko atxikita geratuko dira esleitu zaien lanpostura, eta esleitutako lanpostua zer sistemaren bidez betetzeko zegoen erreserbatuta, sistema horren bidez lortu dutela joko da ondorio guztietarako.

Laugarrena. Karrerako funtzionario izendatzeari eta lanpostuaz jabetzeari buruzko datuek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamendutik eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikotik eratorritako babesa izango dute. Datuen babesari buruzko informazioa agindu honen XX. eranskinean dago.

Agindu honek amaiera ematen dio administraziobideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; betiere, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 19a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MAR虯 UBARRECHENA CID.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)