Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko urriaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan jardungo duten Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen kidegoko Epaimahaien osaera (agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko hautaketa-prozesua deitzen da).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 200
- Hurrenkera-zk.: 4759
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/10/02
- Argitaratze-data: 2023/10/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozesuak deitzen dira. Agindu horren 5.1 oinarriak xedatzen du hautaketa-organoek egingo dutela hautaketa-prozesuetan parte hartzen dutenen hautaketa. Organo horiek Hezkuntzako sailburuaren agindu bidez izendatuko dira, aipatutako Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 5.2.2 eta 5.4 oinarriei jarraikiz.
Aipatutako 5.2.2 oinarriaren arabera, epaimahaiei dagokionez, Hezkuntzako sailburuak libreki izendatuko du epaimahaiburua. Beste lau epaimahaikideak izendatzeko, berriz, zozketa egingo da. Salbuespen gisa, titularren kopuru txikiagatik zozketa egiterik ez dagoen espezialitateetan, Hezkuntzako sailburuak titular funtzionarioak izendatuko ditu zuzenean. Era berean, salbuespen gisa, beste hezkuntza-administrazio batzuei eskatu ahal izango zaie espezialitateko edo, hala badagokio, dagokion kidegoko funtzionarioak proposa ditzatela epaimahai horietan parte hartzeko, edo horiek beste espezialitate bateko funtzionarioekin osatu ahal izango dira.
Aurreko paragrafoan adierazitako salbuespenezko aurreikuspena aplikatuta, eta kontuan hartuta Euskal Autonomia Erkidegoan ez dagoela deitutako Musika eta Arte Eszenikoen Kidegoko espezialitateetako karrerako funtzionariorik, honako hau
Lehenengoa. Agindu honen eranskinean argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko oposizio-lehiaketaren bidez sartzeko Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran parte hartu behar duten Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen kidegoko epaimahaien osaera.
Bigarrena. Agindu honen eranskinetan azaltzen diren hautaketa-organoetako kideek, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusten diren gorabeheraren batean sartuta badaude edo deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan kidego eta espezialitate berean sartzeko hautaprobetarako izangaiak prestatzeko lanetan aritu badira, ez dute prozeduran parte hartuko, eta Langileak Kudeatzeko zuzendariari hala jakinaraziko diote, frogagiriekin.
Hamar egun naturaleko epea izango da abstenitzea eskatzeko, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.
Halaber, izangaiek hautaketa-organoetako kideak errekusatu ditzakete, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako baldintzak ematen badira.
Hirugarrena. Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, dagokion salan, bi hilabeteko epean, aipatutako egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 2a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Zuzendutakoa: AGINDUA, 2023ko urriaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, honako agindu honen hutsak zuzentzekoa: Agindua, 2023ko urriaren 2koa, zeinaren bidez argitaratzen baita 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan jardungo duten Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen kidegoko epaimahaien osaera (abenduaren 19ko agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko oposizio-lehiaketaren bidez sartzeko hautaketa-prozedura deitzen da).
- Ikus: AGINDUA, 2022ko abenduaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez hautaketa-prozesuetarako zenbait deialdi egiten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere.