Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko martxoaren 3koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko bokal titular bat eta beste bat izendatzen den.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 49
- Hurrenkera-zk.: 1274
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/03/03
- Argitaratze-data: 2023/03/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak
Testu legala
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko kide-kopurua eta karguak aldatzen dituen martxoaren 22ko 134/1994 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoaren arabera, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari dagokio erakunde horretako kideak izendatzea, agindu bidez.
Aipatu xedapenean ezarritakoa betetzeko, eta indarrean diren legezko xedapenek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuta, honako hau
José Luis España Guzmán Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko bokal titularraren kargutik kentzea.
Sara Jauregui Lloréns Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko bokal titular izendatzea.
Aurreko lerroaldean aipatutako pertsonak Ekonomia eta Ogasun Sailarekiko adskripzioa galtzen badu, automatikoki utziko dio Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko kide izateari.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 3a.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2025eko otsailaren 24koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegiko kide titular baten kargu-uzteari buruzkoa.
- Ikus: AGINDUA, 2013ko urtarrilaren 28koa, Ogasun eta Finantzatzeko sailburuarena, Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiko kide titularrak kargutik kendu eta kide titular izateko beste batzuk izendatzeko dena.