Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko azaroaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, karrerako funtzionario izendatzen dira 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatuak izan diren izangaiak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 227
- Hurrenkera-zk.: 5329
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/11/21
- Argitaratze-data: 2023/11/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Deskribapenak
- HERRI ADMINISTRAZIO
- IZENDAPENA
- LANGILEAK
- IRAKASKUNTZA INTEGRATUEN PRAKTIKA ETA JARDUERETAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
- FUNTZIONARIO PUBLIKOAK
- BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
- OPOSIZIO ETA LEHIAKETAK
- MAISUEN KIDEGOA
- HIZKUNTZ-ESKOLA OFIZIALETAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
- LANBIDE-HEZIKETAKO IRAKASLE BEREZIEN KIDEGOA
- MATERIA TEKNIKO ETA PROFESIONALEN IRAKASLEEN KIDEGOA
- LAN-ESKAINTZA PUBLIKOA
- MUSIKAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
- FUNTZIO PUBLIKOA
Testu legala
Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Aginduaren bidez, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratu ziren. 2023ko ekainaren 21eko Agindu hori sailburu beraren 2023ko uztailaren 3ko Aginduak aldatu zuen.
Era berean, Hezkuntzako sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren bidez, aipatutako egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen zerrenda osagarria argitaratu zen, bai eta karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak galdu zituzten pertsonen zerrenda ere, uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik. Eta sailburu beraren 2023ko urriaren 30eko Aginduaren bidez, bigarren zerrenda osagarri bat argitaratu zen.
Hezkuntzako sailburuaren irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Agindu horien 9. oinarrian zehaztutakoarekin bat etorriz, hautatutakoak karrerako funtzionario izendatuko dira deialdi horietan ezarritako parte hartzeko baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen dituztela egiaztatu ondoren eta azterketa medikoa gainditu ondoren. Hala ere, ezinbesteko arrazoiengatik azterketa mediko horretan ebaluatu ezin izan direnen kasuan, izendapena atzeratu egingo da, azterketa gainditu arte.
Horrenbestez, honako hau
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musika eta Arte Eszenikoetako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoetako eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko karrerako funtzionario izendatzea Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonak. I. eranskinean daude zerrendatuta pertsona horiek.
Hala ere, esleitutako erregistro pertsonalaren zenbakiaren (EPZ) ondoren (1. HE) edo (2. HE) adierazita agertzen diren pertsonen kasuan, karrerako funtzionario izendatzeko, 3 edo 5 urteko epean egiaztatu beharko dute adierazitako hizkuntza-eskakizuna, kasuaren arabera, lanpostuaz jabetzen direnetik, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren 2.1.f oinarriaren 2. paragrafotik 6.era aurreikusitako kasuren batean egoteagatik.
Bigarrena. Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten Kidegoko karrerako funtzionario izendatzea Hezkuntzako sailburuaren 2022ko azaroaren 30eko Aginduaren bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonak. II. eranskinean daude zerrendatuta pertsona horiek.
Hala ere, esleitutako erregistro pertsonalaren zenbakiaren (EPZ) ondoren (HE1) adierazita agertzen diren pertsonen kasuan, karrerako funtzionario izendatzeko, lanpostuaz jabetu eta 3 urteko epean adierazitako hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko dute, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko azaroaren 30eko Aginduaren 2.1.f oinarriaren 2. paragrafoan aurreikusitako kasuan egoteagatik.
Hirugarrena. Ezinbesteko arrazoiengatik aipatutako aginduen 8.3 eta 8.4 oinarrietan aurreikusitako azterketa medikoan ebaluatu ezin izan diren pertsonak karrerako funtzionario izendatzea atzeratzea, eta izendapena azterketa horretan gaitzat jotzearen baldintzapean uztea. III. eranskinean daude zerrendatuta pertsona horiek.
Laugarrena. I. eta II. eranskinetan adierazitako pertsonentzat agindu honen arabera egindako izendapenek 2023ko abenduaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak; pertsona horiek egun horretan hartu beharko dute jabetza, ezinbesteko egoeretan izan ezik.
Bosgarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 21a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (15)
- Aldatutakoa: AGINDUA, 2024ko urriaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez karrerako funtzionario izendatzen baita 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko salbuespenezko prozesuan, administrazio-errekurtsoak baiestearen ondorioz, hautatutako izangai berria.
- Ikus: AGINDUA, 2024ko urriaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, honako agindu honen huts-zuzenketa egiten duena: Agindua, 2024ko urriaren 3koa, 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaiak karrerako funtzionario izendatzen dituena, administrazio-errekurtsoak baiestearen ondorioz.
- Ikus: AGINDUA, 2024ko urriaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez karrerako funtzionario izendatzen baitira izendapena atzeratu zitzaien izangai hautatuak, 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan.
- Aldatutakoa: AGINDUA, 2024ko urriaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez, 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaiak karrerako funtzionario izendatzen dituena, administrazio-errekurtsoak baiestearen ondorioz.
- Ikus: AGINDUA, 2024ko uztailaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez karrerako funtzionario izendatzen baitira izendapena atzeratu zitzaien izangai hautatuak, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan.
- Ikus: AGINDUA, 2024ko ekainaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez karrerako funtzionario izendatzen baitira izendapena atzeratu zitzaien izangai hautatuak, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan.
- Ikus: AGINDUA, 2024ko otsailaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez karrerako funtzionario izendatzen baitira izangai hautatuak, izendapena atzeratu zitzaienak, eta hautatutako beste izangai bat; betiere, 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez, deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan, zeinaren bidez ezartzen baita zer irizpide jarraitu behar den atzerapen berarekin jarraitzen duten gainerako pertsonak karrerako funtzionario izendatzeko, osasun-azterketan ebaluatu ahal izateko zain.
- Aldatutakoa: AGINDUA, 2023ko abenduaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2023ko azaroaren 21eko Agindua, eta karrerako funtzionario izendatzen baitira iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangai berriak. 2023ko azaroaren 21eko Aginduaren bidez karrerako funtzionario izendatu ziren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaiak.
- Ikus: AGINDUA, 2023ko urriaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira, batetik, 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez egindako deialdiko iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarria, eta, bestetik, uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak indargabetzen dituzten bigarren hautatuen zerrenda; eta, halaber, 2023ko uztailaren 26ko Agindua aldatu, zeinak argitara eman baitzuen hautatutako pertsonen eta aipatutako prozesuan karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak galdu dituzten pertsonen lehen zerrenda osagarria.
- Ikus: HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2023ko uztailaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baita, batetik, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen zerrenda osagarria, eta, bestetik, uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak indargabetzen dituzten hautatuen zerrenda.
- Ikus: AGINDUA, 2023ko uztailaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baita, batetik, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen zerrenda osagarria, eta, bestetik, uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak indargabetzen dituzten hautatuen zerrenda.
- Ikus: AGINDUA, 2023ko uztailaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2023ko ekainaren 21eko Agindua, zeinaren bidez argitara ematen baitira sailburu beraren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak.
- Ikus: AGINDUA, 2023ko ekainaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko azaroaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten kidegoko iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten duena.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko irailaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musikako eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Maisu-maistren eta desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten duena.