Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko uztailaren 12koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaikideak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 142
  • Hurrenkera-zk.: 3322
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/12
  • Argitaratze-data: 2022/07/22

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez deialdia egin zen enplegua finkatzeko prozesu berezietarako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesu hauetarako: Laguntzako Langileen Talde Profesionala, Administrari Laguntzaileen Kidegoko Administrari Laguntzaileen Eskala, Administrarien Kidegoko Administrarien Eskala eta Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskala.

Hautaketa-prozesu horiek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduan jasotakoaren arabera egingo dira, haren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Oinarri orokorrek 18. apartatuan ezartzen dutenez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren agindu baten bidez izendatuko dira enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaikideak, eta agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrez gain, hau xedatzen du: kidego eta eskala bakoitzean, enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaiak pertsona berberek osatuko dituzte.

Horrenbestez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 6.1.i) artikuluan xedatzen denaren arabera, hau

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 12a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

  1. Laguntzako Langileen Talde Profesionalean enplegua finkatzeko prozesu bereziko eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko epaimahaia.

    (Ikus .PDF)

  2. Administrari Laguntzaileen Kidegoko Administrari Laguntzaileen Eskalan eta Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaia.

    (Ikus .PDF)

  3. Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskalan enplegua finkatzeko prozesu bereziko eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko epaimahaia.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (4)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.