Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2022ko urriaren 20koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baitira Prestakuntza-premiak Aztertu eta Hautemateko Aholku Batzordeko titularrak eta ordezkoak, eta beste batzuk izendatzen baitira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 208
- Hurrenkera-zk.: 4679
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/10/20
- Argitaratze-data: 2022/10/31
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuak beste kudeaketa-eredu bat ezartzen du, eta sistema bakarrean integratzen ditu gure lurraldean Enplegurako Lanbide Heziketaren arloan egiten diren jarduera guztiak. Dekretu horren 10. artikuluak prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordea sortzen du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aholkularitza-organo gisa, eta organo autonomo horri atxikia.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez, prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordearen osaera eta funtzionamendua arautzen dira.
Agindu horren 4. artikuluak xedatzen duenez, honako hauek izango dira Prestakuntza-premiak Aztertu eta Hautemateko Aholku Batzordeko kideak: Administrazioaren ordezkari gisa, 10 kide; enpresa-erakunde esanguratsuenen ordezkari gisa, 5 kide; eta erakunde sindikalen ordezkari gisa (erakunde horietako bakoitzak duen ordezkari-kopuruaren araberako proportzioan), 5 kide.
2019ko uztailaren 30eko Aginduaren 5. artikuluaren 1. apartatuan xedatutakoaren arabera, batzorde horretako kideen agintaldia 4 urtekoa izango da, eta, agintaldia amaitzean, berriz hautatu ahal izango dira. Hala ere, artikulu horren 3. apartatuak xedatzen du Prestakuntza-premiak Aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kideen agintaldia amaitu ahal izango dela izendatzeko eskumena duen organoak erabakitako errebokazio edo kargutik kentze bat egon den kasuetan, dela kideen ekimenez, dela izendapena proposatu zuen Administrazioak, enpresa-erakundeak edo erakunde sindikalak aldez aurretik eskatuta eta arrazoituta, edota kideak galdu egin duenean kide izendatzeko arrazoia izan zen izaera, kargua dela-eta batzordekide izendatu diren pertsonen kasuan.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko abenduaren 27ko Aginduaren bidez (2020ko urtarrilaren 31ko EHAA, 21. zk.), Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kideen hasierako izendapenak egin ziren, gai hori arautzen duen aginduan xedatutakoaren arabera.
legegintzaldia hasi zenez, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2021eko otsailaren 24ko Aginduaren bidez, batzorde horretako kide batzuk kargutik kendu ziren, eta beste batzuk izendatu.
2020ko uztailaren 11n, Confederación Sindical Comisiones Obreras de Euskadiren (CCOO) jakinarazpen bat jaso zen, eskatuz aldatzeko Prestakuntza premiak Aztertu eta Hautemateko Aholku Batzordean erakunde sindikal hori ordezkatzen duten ordezkoetako bat.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak kargutik kendu du ordezko kide gisa izendatutako pertsona bat, pertsona horrek erretiroa hartu behar duelako.
Azaldutakoa ikusita, berriz ere egin behar dira kargu-uzteak eta izendapenak.
Horregatik guztiagatik, emandako ahalmenak erabiliz, hau
Lehenengoa. Kargutik kentzea Prestakuntza-premiak Aztertu eta Hautemateko Aholku Batzordeko kide hauek:
Garbiñe Espejo Jairo andrea, Confederación Sindical Comisiones Obreras de Euskadi (CCOO) erakunde sindikaleko ordezko gisa izendatu zena.
Luis M.ª Saratxaga Quintana jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezko gisa izendatu zena.
Bigarrena. Haien ordez, honako pertsona hauek izendatzea Prestakuntza-premiak Aztertu eta Hautemateko Aholku Batzordeko kide izateko harik eta agintaldia betetzeko geratzen den denbora bukatu arte:
Juanjo López Díaz jauna, Confederación Sindical Comisiones Obreras de Euskadi (CCOO) erakunde sindikaleko ordezko gisa.
Rikardo Lamadrid Intxaurraga jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko ordezko gisa.
Hirugarrena. Agintzea agindu hau argitara eman dadila Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Onartzen denetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 20a.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Ikus: AGINDUA, 2025eko otsailaren 18koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez erabat berritzen baitira Prestakuntza-premiak Aztertu eta Hautemateko Aholku Batzordea osatzen duten titularrak eta ordezkoak.
- Ikus: AGINDUA, 2024ko irailaren 25ekoa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baitira Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko titular eta ordezko batzuk, eta beste batzuk izendatzen baitira.
- Ikus: AGINDUA, 2021eko otsailaren 24koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko titularrak eta ordezkoak kargutik kendu eta beste batzuk izendatzen baitira.
- Ikus: AGINDUA, 2019ko abenduaren 27koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko aholku-batzordeko kideak.