Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko azaroaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten kidegoko iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 235
  • Hurrenkera-zk.: 5345
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/30
  • Argitaratze-data: 2022/12/12

Testu legala

Hezkuntza Sailak, bere eskumenen esparruan eta gobernu hau gidatzen duen «Euskadi, Auzolana» printzipioari leial izanik, kalitatezko enplegu publikoa sustatu nahi du eta euskal hezkuntza-sistemako irakasleei egonkortasun handiagoa eman, egonkortasun horrek gure gazteen eta, oro har, gure herritarren prestakuntza eta hezkuntza hobetzen lagunduko duelakoan.

Ildo honetan, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legeak seigarren xedapen gehigarrian ezartzen ditu iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdietan jarraitu beharreko irizpideak. Hala, ezartzen du administrazio publikoek, salbuespen gisa eta urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 61.6 eta 7. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera, lehiaketa-sistemaren bidez deituko dituztela, 2.1 artikuluan ezarritako baldintzak beteta, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen aldi baterako etenik gabe okupatuta egondako plazak. Aurreikuspen horri lege beraren zortzigarren xedapen gehigarrian jasotakoa gehitu behar zaio, eta, horrez gain, seigarren xedapen gehigarrian jasotako egonkortze-prozesuek beren deialdietan sartuko dituzte izaera estrukturaleko lanpostu hutsak, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen izaera horretako harremana duten langileek aldi baterako betetzen dituztenak.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egin zen honako kidego hauetan: Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoan, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoan, Maisu-maistren Kidegoan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan. Hala ere, prozesu bera deitzeke geratu zen Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten Kidego berrirako, zeina Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren arabera sortu baitzen, irakaskuntza ematen duen irakasleen espezialitateak berrantolatzearen ondorioz. Errege Dekretu horrek aldatu egin du Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren bidez onartuak, aipatzen dituen irakasleen kidegoetan sartu, kidego horietara iritsi eta espezialitate berriak eskuratzeari buruzko Erregelamendua, zeinak zuzenean eragiten baitio prozesu horri.

Adierazitako berrantolaketaren ondorioz, Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten kidego berri horretan Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoari atxikita zeuden espezialitateak sartu dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2022ko maiatzaren 24ko eta 2022ko uztailaren 19ko Erabakien bidez onartu zen (aurrekoaren hutsen zuzenketa), eta 2022ko maiatzaren 30eko EHAAn (103. zk.) eta 2022ko abuztuaren 9ko EHAAn (152. zk.) argitaratu zen. Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten Kidegoko 181 plaza onartu ziren. Era berean, eta 2019ko bigarren lan-eskaintza publikoari dagokionez (Gobernu Kontseiluaren 2019ko abenduaren 17ko Erabakiaren bidez onartu zen, eta 2019ko abenduaren 30eko EHAAn argitaratu zen, 247. zenbakian), kidego berri horretan integratutako espezialitate bateko 2 plaza geratu ziren bete gabe.

Beraz, aipatutako erregelamendu bidezko garapena egin ondoren, eta aipatutako Enplegu Eskaintza Publikoak betez, baita LPOEren 70. artikuluan jasotako agindua eta abenduaren 28ko 20/2021 Legearen aurreikuspenak betetzeko ere, Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten kidegoko lanpostuak iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten da, seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan aurreikusitako baldintzak betetzen baitituzte. Prozesu horrek Hezkuntzako kontseilariaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez beste irakasleen kidego batzuetarako hasitakoa osatzen du.

Deialdi hau apirilaren 12ko 270/2022 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera arautzen da. Dekretu horren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasleen kidegoetan sartu, kidego horretara iristeko eta espezialitate berriak eskuratzeari buruzko onartzen duen Erregelamendua eta aipatutako legearen hamazazpigarren xedapen iragankorrean jasotako sartzeko behin-behineko erregimena arautzen duena, aldatzen da, eta salbuespenezko deialdi mota horri buruzko xedapen iragankor bat gehitzen da. Era berean, Erregelamendu hori urriaren 4ko 800/2022 Errege Dekretu horren bidez aldatu zen, irakasle sortu berrien kidegoari eragiten dioten gaietan, kidego berri horretan sartzeko baldintza espezifikoak aurreikusten baitira, eta merezimenduen baremoari buruzko I. eranskinean ere aldaketa bat sartzen da.

Sartzeko eta iristeko nahiz espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendu horrek ezartzen duenez, hautaketa-prozedurek bereziki zainduko dute gainditu beharreko proben eta bete beharreko lanpostuen arteko lotura, horretarako beharrezkoak diren proba praktikoak aurreikusita. Aipatutako erregelamenduaren IV. kapituluak langileen hautaketa objektibatzeko arauak jasotzen ditu, eta bertan ezartzen da administrazio publikoek deialdi publiko bidez eta lehiaketa, oposizio edo oposizio-lehiaketa askearen bidez hautatu behar dituztela langileak. Nolanahi ere, Konstituzioan jasotako berdintasun-, merezimendu-, gaitasun- eta publizitate-printzipioak bermatu behar dira.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legeak ezartzen du hautaketa-sistemaren aukeraketa (merezimendu-lehiaketa). Hitzaurrean, besteak beste, alderdi hau azpimarratzen du: karrerako funtzionario edo lan-kontratudun langile finko izateko, beharrezkoa da berdintasunaren, merezimenduaren eta gaitasunaren printzipio konstituzionalak bermatuko dituen hautaketa-prozesua gainditzea. Aurrerago, legeak dio prozesuek lehia, berdintasun, merezimendu, gaitasun eta publizitate printzipioak betetzen direla bermatuko dutela.

Salbuespenezko izaerak aukera ematen dio legeari hautaketa-prozesua merezimendu-lehiaketa gisa eratzeko, behin bakarrik, eta deialdia egin duen hezkuntza-administrazioa merezimenduen baremoa errespetatzera behartzen du, 270/2022 Errege Dekretuak gehitutako bosgarren xedapen iragankorrean ondorioztatzen denez.

Beraz, salbuespenezko deialdi honetan, espezialitate bakoitzeko hautaketa-epaimahaiak prozesuan onartutako pertsonek egiaztatutako merezimenduen balorazioan oinarritu behar du. Merezimendu horiek tasatuta eta gehitutako bosgarren xedapen iragankorrean zehaztuta daude, eta merezimenduen baremoan sailkatzen dira hiru blokeetan: aldez aurreko irakaskuntza-esperientzia, prestakuntza akademikoa eta beste merezimendu batzuk (barne hartzen dira eskatutako kidegoko espezialitate berean oposizio-fasea gainditu izana irakaskuntzako funtzio publikoko kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedura baten bidez, baita izangaien etengabeko prestakuntza ere).

Azaldutako guztiagatik, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 37. artikuluan xedatutakoa betez, eta sail honi esleitutako eskumenak baliatuz, honako hau

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten kidegoan iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesua deitzea.

Bigarrena. Aipatutako salbuespenezko prozesua arautuko duten oinarriak onartzea.

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, dagokion salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 30a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

OINARRIAK

AURKIBIDEA

  1. kapitulua. Oinarri orokorrak.

    1. Xedea, plazak eta aplikatu beharreko araudia.

  2. kapitulua. Parte hartzeko baldintzak.

    1. Parte hartzeko baldintza orokorrak eta espezifikoak.

  3. kapitulua. Parte hartzeko eskabidea eta dokumentazioa.

    1. Parte hartzeko eskabidea, tasak, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak, aurkezteko lekua eta epea.

  4. kapitulua. Onartutako eta baztertutako izangaiak.

    1. Izangaiak onartzea.

  5. kapitulua. Hautaketa-organoak.

    1. Hautaketa-organoak: Epaimahaiak eta Hautaketa Batzordeak.

  6. kapitulua. Merezimenduen balorazioa.

    1. Puntuazioaren esleipena eta argitalpena.

  7. kapitulua. Hautaketa-prozesua gainditzea.

    1. Izangaiak antolatzea eta hautaketa-prozesua gainditzea.

    2. Hautatutako pertsonek egin beharrekoak.

  8. kapitulua. Karrerako funtzionarioak.

    1. Karrerako funtzionario izendatzea eta destinoak esleitzea.

  9. kapitulua. Datu pertsonalen tratamendua.

    1. Datu pertsonalen tratamendua.

  1. Xedea, plazak eta aplikatu beharreko araudia.

  1. Oinarri hauen xedea jarraitu beharreko prozedura ezartzea da Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten kidegoan, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuaren bidez, sartzeko. Plazak enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrian aipatutakoak dira.

  2. Hautaketa-prozesua merezimendu-lehiaketa sistemaren bidez garatuko da, hau da, parte-hartzaileen merezimenduak baloratuko dira (agindu honen I. eranskinean daude jasota). Prozesuaren kalifikazioa, beraz, aipatutako I. eranskinean aurreikusitako baremoaren arabera emandako puntuen baturak zehaztuko du.

  3. Txanda irekiko 183 plazarako deialdia egiten da, A taldekoak, A2 azpitaldekoak. Espezialitatearen eta irakasle-lanpostuen hizkuntza-eskakizunaren araberako banaketa honako hau da:

    (Ikus .PDF)

  4. Aplikatu beharreko araudia.

    2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa (LOE).

    5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.

    39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

    40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

    20/2021 Legea, abenduaren 28koa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa.

    3/2022 Lege Organikoa, martxoaren 31koa, Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Integratzekoa.

    276/2007 Errege Dekretua, otsailaren 23koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak aipatzen dituen irakaskuntza-kidegoetan sartzeko, kidego horietara iritsi eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onartzen duena, eta lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sartzeko araubide iragankorra arautzen duena (apirilaren 12ko 270/2022 eta urriaren 4ko 800/2022 Errege Dekretuek aldatua).

    240/2007 Errege Dekretua, otsailaren 16koa, Europar Batasuneko estatu kideetako eta Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa osatzen duten beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu, modu askean zirkulatu eta egoitza izateari buruzkoa.

    581/2017 Errege Dekretua, ekainaren 9koa, Espainiako ordenamendu juridikoan Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko azaroaren 20ko 2013/55/EB Zuzentaraua txertatzen duena; zuzentarau horrek 2005/36/EE Zuzentaraua lanbide-kualifikazioak aitortzeari buruzkoa eta 1024/2012 Erregelamendua (EB) Barne Merkatuaren Informazio Sistemaren bidez (IMI Erregelamendua) administrazioko lankidetza emateari buruzkoa aldatzen ditu.

    889/2022 Errege Dekretua, urriaren 18koa, atzerriko hezkuntza-sistemetako unibertsitate-irakaskuntzak homologatzeko, baliokidetzat jotzeko eta baliozkotzeko baldintzak eta prozedurak ezartzen dituena eta aurreko antolamendu akademikoetako unibertsitate-titulu ofizialek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duten baliokidetza-maila ezartzeko prozedura arautzen duena.

    2/1993 Legea, otsailaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzkoa.

    263/1998 Dekretua, urriaren 6koa, EGA Euskararen Gaitasun Agiriaren eta irakasle-postuetarako hizkuntza-eskakizunen baliokideak finkatu, eguneratu eta berresten dituena.

    297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliozkotu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena.

    190/2011 Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Lanbide Heziketako irakasle-lanpostuetarako hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak zehazteko irizpideak ezartzen dituena.

    47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

    73/2012 Dekretua, maiatzaren 15ekoa, Atzerriko hizkuntzen titulu eta ziurtagiriei buruzkoa Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan irakasgaiak edo irakats-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunaren betekizunak ezartzen dituena.

    Agindua, 2022ko ekainaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, maiatzaren 15eko 73/2012 Dekretuaren eranskina bigarrenez eguneratzeko. Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan irakasgaiak edo irakats-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunak ezarri, eta titulu eta ziurtagiriak aitortzen ditu dekretu horrek.

    Oro har, aplika daitezkeen gainerako xedapenak eta deialdi honetan ebatzitakoa.

  1. Parte hartzeko betekizun orokorrak eta berariazko betekizunak.

  1. Betekizun orokorrak.

    Betekizun orokor hauek bete beharko dituzte hautaketa-prozeduretan onartu ditzaten nahi dutenek:

    1. Europar Batasuneko estatuetako bateko nazionala izatea, edo Europar Batasunak sinatutako eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen aplikazio-eremuan egotea, eta ondorioz langileen zirkulazio librea aplikatzekoa den estatu batekoa.

      Horrez gain, parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estatuetako nazionalen ezkontideek, ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek, bai eta Europar Batasunak sinatutako eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen zirkulazio librea aplika dakiekeen estatuetako nazionalen ezkontideek, ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta dagokion itunean hala ezarrita badago, edozein nazionalitatetakoak izan arren, baldin eta ezkontideak legez bananduta ez badaude eta ondorengoak hogeita bat urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izan arren, gurasoen ardurapean bizi badira.

    2. Hamasei urte izatea eta erretiroa hartzeko oro har zehaztutako adinera oraindik ez iristea.

    3. Aukeratzen diren kidego eta espezialitatearen funtzioetan aritzearekin bateraezina den gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea.

    4. Zigor-espedientearen bidez edozein administrazio publikoren zerbitzutik kendu ez izana, eta funtzio publikoetan aritzeko ezgaituta ez egotea.

    5. Aukeratu nahi den kidegoko karrerako funtzionario edo praktiketako funtzionario ez izatea edo karrerako funtzionario izendatua izateko zain ez egotea.

    6. Irakasle-lanpostuen 2. hizkuntza-eskakizuna (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C-1 mailarekin parekagarria) edo irakasleen lanpostuen 1. hizkuntza-eskakizuna (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B-2 mailarekin parekagarria) egiaztatzea, kasuan kasu, 1.3 eta 2.4 oinarrien arabera.

      Dena den, abuztuaren 30eko 190/2011 Dekretuaren lehen xedapen iragankorraren arabera, bitarteko irakasleek eta aldi baterako kontratatuek, baldin eta, aipatutako dekretua indarrean sartu aurretik (2011ko irailaren 21a), dekretu horren aplikazio-eremuan sartutako Lanbide Heziketako irakaskuntzei dagozkien irakasle-postuak bete badituzte, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko karrerako funtzionario izan ahal izango dira 1. hizkuntza-eskakizuneko plazetan, nahiz eta eskakizun hori bete ez; eta hiru urteko epea izango dute, karrerako funtzionario lanpostuaz jabetzen direnetik, eskakizun hori egiaztatzeko.

    7. Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzea, Espainiako nazionalitatea ez duten eta hizkuntza ofiziala gaztelania ez duten pertsonen kasuan, 2.5 oinarrian ezarritakoaren arabera.

    8. Epai irmoaren bidez zigorrik jaso ez izana sexu-askatasunaren eta osotasunaren kontrako delituren batengatik sexu-erasoa eta abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, adingabeak galbidean jartzea eta gizakien trafikoa sartzen dira delitu horietan.

  2. Berariazko betekizunak.

    1. Betekizun orokor horiez gain, hautaketa-prozeduran onartuak izateko, izangaiek honako hauek bete beharko dituzte:

    1. Unibertsitate diplomadun titulua, Arkitekto teknikoa, Ingeniari teknikoa edo Gradua, lizentziaduna, ingeniaria eta arkitektoa izatea, edo irakaskuntzarako baliokidetzat jotako Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren beste titulu batzuk izatea, edo titulu horiek lortzeko behar diren ikasketa guztiak gaindituta izatea eta titulua emateko eskubideak ordainduta izatea.

      Irakaskuntzarako baliokidetzat joko da lanbide-arloko edo lanbide-arloetako goi-mailako teknikariaren titulazioa, baldin eta titulazio horretarako lehiatzen den espezialitateak irakasteko eskumena badu. Ondorio akademiko eta profesionaletarako goi-mailako teknikariaren baliokidetzat jotako tituluak ere baliokideak izango dira irakaskuntzaren ondorioetarako.

    2. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluan adierazitako prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa edo goi-mailako teknikarien gaitasun pedagogiko eta didaktikorako ezarritakoa edo baliokidea jaso izana, 2.2.2 oinarrian aurreikusitakoaren arabera.

      2. Prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa.

      Prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren betekizuna betetzeko, beharrezkoa da honako titulazio, ziurtagiri edo lanbide-esperientzia hauetakoren bat izatea:

    1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta hizkuntza-eskola ofizialetako araututako irakasle gisa jarduteko gai egiten duen unibertsitate-masterraren titulu ofiziala.

    2. Ondorengo zerrendako edozein titulu edo ziurtagiri, 2009ko urriaren 1a baino lehenagotik aterata:

      Espezializazio Didaktikoaren titulu profesionala, Trebakuntza Pedagogikoko Ziurtagiria edo Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria.

      Maisu-maistra titulua, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle-titulua, Lehen Hezkuntzako maisu-maistra titulua, Pedagogiako Lizentziatura edo Psikopedagogiako lizentziatura eta prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa jasotzen duen lizentziatura edo titulu baliokideren bat.

    3. 2008-2009 ikasturtea bukatu aurretik lanean jardun duela ikastetxe publikoetan edo behar den baimena duten irakaskuntza arautuko ikastetxe pribatuetan bi ikasturte osotan edo, bestela, 12 hilabetez jarraian edo etenekin, betiere derrigorrezko bigarren hezkuntzako edo batxilergoko, lanbide heziketako edo hizkuntza eskola ofizialetako irakaskuntzetan aritu badira, azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuan aurreikusten den arabera.

    4. Titulazio ez-unibertsitariorekin 2.2.1.) oinarria, Master titulu ofizialaren ikasketak egitea ez dutenak uzten, prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren baldintza betetzen dela ulertuko da, goian aipatutako egoeraren bat emateaz gain, honako hauetako bat ematen denean:

      Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak 100.2 artikuluan adierazitakoaren baliokidea den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa duela egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala, irailaren 23ko EDU/2645/2011 Aginduan aurreikusitakoaren arabera.

      2014ko irailaren 1a baino lehen lanean jardun duela ikastetxe publikoetan edo behar den baimena duten irakaskuntza arautuko ikastetxe pribatuetan bi ikasturte osotan edo, bestela, 12 hilabetez jarraian edo etenekin, dagokion mailetan eta irakaskuntzetan.

      3. Titulazioak atzerrian lortu badira, baldintza hauetako bat egiaztatu beharko da:

    1. Titulazioaren homologazioa, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuarekin bat etorriko dena. Errege Dekretu horrek titulazio eta ikasketa-maila ofizialarekin homologatzeko eta haren baliokidetzat jotzeko zein ikasketak baliozkotzeko baldintzak eta prozedura ezartzen ditu, atzerrian egindako goi-mailako ikasketei dagokienez, bai eta kualifikazioen espainiar esparruaren baitako mailen baliokide direnak zehazteko prozedura ere, arkitekto, ingeniari, lizentziadun, arkitekto teknikoa, ingeniari teknikoa zein diplomadun goi-mailako titulu ofizialei dagokienez.

    2. Lanbidean sartzeko eta jarduteko lanbide-kualifikazioa aitortzea, azaroaren 8ko 1837/2008 Errege Dekretuaren arabera.

  3. Baldintzak betetzea.

    Deialdiaren 2.1 eta 2.2 oinarrietan zerrendatutako betekizun guztiak, eta 2.1.f) oinarriaren 2. paragrafoan xedatutakoa alde batera utzita, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharko dira, eta karrerako funtzionario gisa lanpostuaz jabetu arte eutsi beharko zaie.

  4. Irakasle-lanpostuen hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea.

    1. Deialdiren 2.1.f) oinarrian jasotako baldintza betetzeko, honako titulazio edo ziurtagiri hauetakoren bat izan beharko da, kasuaren arabera:

    Irakasle-lanpostuen 2. hizkuntza-eskakizuna (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C-1 mailarekin pareka daiteke) egiaztatzeko:

    1. Irakasle lanpostuei ezarri zaien 2. hizkuntza-eskakizuna.

    2. Euskararen Gaitasun Agiria (EGA).

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko edo beste erkidegoaren bateko hizkuntza-eskola ofizialetako euskararen Gaitasun Ziurtagiria edo 5. mailaren ziurtagiria (urtarrilaren 24ko 47/1992 Errege Dekretua) edo euskararen gaitasun-mailaren (C1) ziurtagiria (otsailaren 24ko 46/2009 Dekretua).

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko edo beste erkidegoaren bateko hizkuntza-eskola ofizialetako euskararen maila aurreratuko (C1) ziurtagiria (maiatzaren 21eko 80/2019 Dekretua).

    5. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) emandako 3. hizkuntza-eskakizuna.

    6. HABEren 3. mailako eta C1 mailako ziurtagiria (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea).

    7. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko 3. hizkuntza-eskakizuna.

    8. Ertzaintzako 2. hizkuntza-eskakizuna.

    9. Euskaltzaindiako D ziurtagiria.

    10. Apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren 2. eta 5. artikuluetan zehaztutako betekizunak betetzen duen unibertsitate-titulazioa (apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena).

    11. Euskararen ezagutza egiaztatzen duten beste titulu edo ziurtagiri batzuk, azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuaren arabera Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 eta C2 mailekin parekatutakoak (297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena).

      Irakasle-lanpostuen 1. hizkuntza-eskakizuna (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 mailarekin pareka daiteke) egiaztatzeko:

    1. Irakasle lanpostuei ezarri zaien 1. hizkuntza-eskakizuna.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko eta beste erkidegoaren bateko hizkuntza-eskola ofizialetako euskararen 4. maila (urtarrilaren 24ko 47/1992 Errege Dekretua) edo maila aurreratuaren ziurtagiria (otsailaren 24ko 46/2009 Dekretua).

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko eta beste erkidegoaren bateko hizkuntza-eskola ofizialetako euskararen Tarteko mailako B2 ziurtagiria (maiatzaren 21eko 80/2019 Dekretua).

    4. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) emandako 2. hizkuntza-eskakizuna.

    5. HABEren 2. mailako eta B2 mailako ziurtagiria (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea).

    6. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko 2. hizkuntza-eskakizuna.

    7. Ertzaintzako 1. hizkuntza-eskakizuna.

    8. HLEA (Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria).

    9. Apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren 3. artikuluan zehaztutako betekizunak betetzen dituen batxiler-titulua edo goi-mailako teknikari-titulua (apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena).

    10. Euskararen ezagutza egiaztatzen duten beste titulu edo ziurtagiri batzuk, azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuaren arabera Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 mailarekin parekatutakoak (297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena).

      2. Daukan hizkuntza-eskakizuna alegatzea.

      Prozesuan parte hartzeko bete behar den eskabidean, daukan irakaskuntzako hizkuntza-eskakizuna alegatu behar da, edo, hala badagokio, egiaztatzeko aldi baterako salbuespen-egoeran legokeen hizkuntza-eskakizuna, 2.1.f) oinarrian aurreikusitakoaren arabera.

      Hizkuntza-eskakizunaren egiaztapena egingo da hautatutakoen zerrenda argitaratu ondoren eta hizkuntza-eskakizunaren egiaztapena entregatu ondoren, beharrezkoa den kasuetan, 8. oinarrian ezarritakoaren arabera.

  5. Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzea.

    Espainiako nazionalitatea ez duenak eta bere hizkuntza ofiziala espainiarra ez bada, hizkuntza horren ezagutza egokia duela egiaztatu beharko du, titulu edo ziurtagiri hauetakoren bat edukita:

    Espainieraren Goi Mailako Diploma edo espainieraren C2 mailako diploma, urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuak ezarria eta otsailaren 22ko 264/2008 Errege Dekretuak aldatua.

    Atzerritarrentzako espainierako gaitasun-ziurtagiria edo maila aurreratuaren ziurtagiria, hizkuntza-eskola ofizialek emandakoak.

    Filologia hispanikoan edo erromanikoan lizentziadun titulua edo gradu-titulu baliokidea.

    Kidegora sartzeko alegatutako titulua, Espainiako estatuan edo, bestela, hizkuntza ofiziala espainiera duen estaturen batean igorri eta egindakoa.

    Egiaztapen horretatik salbuetsita daude Espainiako nazionalitatea ez duten baina hizkuntza ofiziala espainola duen herrialderen batekoak diren pertsonak, baita proba hau aurreko deialdiren batean gainditu izana egiaztatzen dutenak ere.

  1. Parte hartzeko eskabidea, tasak, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak, tokia eta aurkezteko epea.

  1. Parte hartzeko eskabideari buruzko argibideak.

    1. Parte hartu nahi dutenek eskabide bat aurkeztu beharko dute parte hartu nahi duten espezialitate bakoitzeko. Interneteko helbide hauetan eskuragarri dagoen eskabidea bete beharko da: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/ «EPE2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» «Onartzeko eskabidea» eta https://hezigunea.euskadi.eus/ «EPE2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» «Onartzeko eskabidea».

    Eskabidea betetzean, hartu izanaren adierazpena sortuko da (Erakunde laguntzailearentzako alea), esleitutako eskabide-zenbakia eta tasa 3.2.a) oinarrian aurreikusitako moduan ordaintzeko beharrezko diren datuak barne hartuta. Halaber, izangaiak frogagiria ere eskuratuko du (Interesdunarentzako alea).

    Eskabidea bete ondoren, Hezigunearen atarian (https://hezigunea.euskadi.eus/) argitaratuko da hautaketa-prozesuan zehar izangai bakoitzaren espedientearen inguruko informazio guztia, erabiltzailea (NANa) eta pasahitza sartuz.

    Hezkuntza Sailak emandako pasahitza baduten izangaiek hori erabili beharko dute aipatutako informazioaren berri jasotzeko (pasahitz hori lehendik izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako irakasleen ordezpenetarako izangaien zerrendan daudenek eta beste prozesuren batean parte hartu dutenek). Pasahitza ahaztu edo galdu badute, beste bat lortu ahal izango dute aipatutako Hezigunearen atarian, «Pasahitza ahaztu du» izeneko atalean.

    Izangaiek ez badute pasahitzik, sistemak bat esleituko die prozesuaren informazioa eskuratu ahal izan dezaten; pasahitz hori SMS baten bidez jasoko dute, eskabidean adierazitako telefono mugikorrean, eskabidea betetzen bukatzen dutenean. Izangaiaren NANa izango da erabiltzailea.

    2. «Adingabeen babesa» izeneko atala bete beharko du izangaiak eskabidean, 2.1.h) oinarrian aurreikusitako betekizuna betetzen dela egiaztatzeko. Atal hori betetzen duenean, izangaiak adieraziko du ea baimena ematen dion Hezkuntza Sailari, hautatua izanez gero, 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikuluan adierazitako ziurtagiria eskuratzeko izangaiaren izenean. Baimenik ematen ez badio eta lanbiderako hautatua bada, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, delitu horiengatik zigorrik jaso ez duela egiaztatzen duena, 8. oinarrian adierazitakoaren arabera.

    Hala ere, baimen hori aurretiaz eman dutenek ez dute aipatutako atala ikusiko eskabidean. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako irakasleen ordezpenetarako izangaien zerrendan daudenek eta Euskal Autonomia Erkidegoko karrerako funtzionario direnek aurretiaz eman ahal izan dute baimen hori.

  2. Tasak.

    Irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen testu bateginaren 36. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, deialdi honetan parte hartu ahal izateko, izangai bakoitzak izena emateko tasa ordaindu beharko du eskabide bakoitzeko, 19,58 eurokoa dena.

    Eskabideak aurkezteko epearen barruan ordaindu beharko dira tasak, eta bi moduetako bat aukeratu ahal izango da horretarako:

    1. Jarraian aipatzen diren bankuetako edozein sukurtsaletan zuzenean ordaintzea, erakunde laguntzailearentzako frogagiria aurkeztuz: Laboral Kutxa, Kutxabank (BBK-Bilbao Bizkaia Kutxa, Caja Vital Kutxa eta Gipuzkoa Donostia Kutxa), BBVA, Santander, Sabadell-Guipuzcoano, Bankia, La Caixa, Bankoa edo Nafarroako Rural kutxa. Inprimakiek barra-kodea dutenez, kutxazain automatikoaren bidez egin daiteke ordainketa, irakurketa optikoarekin edo datuak eskuz atzemanez.

    2. Online ordainketa: Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidearen bidez, sistemak berak erakusten dituen jarraibideei jarraituz, eskaera betetzean. Ordainketa mota horren bitartez, ez da alferreko joan-etorririk egin behar eta ez da ilaran itxaron behar. Gainera, eguneko 24 orduetan erabil daiteke.

      Ez da beharrezkoa izango tasa ordaindu izanaren frogagiririk ematea. Azterketa egiteko Parte-hartzeko eskubideak ordaindu ezean edo epez kanpo ordainduz gero, izangaia prozesutik baztertuko da. Ordaindutako zenbatekoa ez badator bat ordaindu behar zenarekin, hamar egun balioduneko epean zuzendu ahal izango da, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

      Banku-erakundean tasak ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea behar den denboran eta eran, oinarri honetan adierazitako moduan, betetzeko izapidea.

      3 Parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak.

      1. Parte hartzeko eskabidea aurkezteko ezarritako epe berean, eskabidea aurkeztu ondoren, agindu honen I. eranskinean aurreikusitako merezimenduak egiaztatzen dituzten agirien kopia aurkeztu beharko da. Kontuan hartu beharko da ofizioz zenbatzen ez diren merezimenduak eta, ofizioz zenbatzeko modukoak izan arren, Hezkuntza Sailaren Langileen Erregistroan jasota ez daudenak egiaztatzeko agiriak bakarrik aurkeztu beharko direla. Horretarako, izangaiek egiaztapena egin beharko dute. Aipatutako I. eranskinean, ofizioz zenbatzen diren merezimenduak zehazten dira dagozkien epigrafeetan.

      Egiaztapen hori egiteko, izangai bakoitzak bere espediente pertsonalean dagoen informazioa kontsultatu beharko du, https://hezigunea.euskadi.eus/ helbidean (sartu «Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza») Eremu pertsonala Nire datu laboralak, honako atal hauetan:

      Zerbitzu-orria.

      Tituluak, gaikuntzak eta ziurtagiriak (atal honetan espediente akademikoaren batez besteko nota ere agertu ahal izango da).

      Ikastaroei dagokienez, helbide honetan bertan kontsultatu beharko da: https://hezigunea.euskadi.eus/(sartu «erabiltzailea (NAN/AIZ )» eta «pasahitza») Eremu pertsonala Nire prestakuntza Nire ikastaro guztiak ikusi.

      2012tik deitutako hautaketa-prozeduretan oposizio-fasea gainditzeari buruzko merezimenduari dagokionez, informazio hori Langileen Erregistroan jasota ez badago ere, ez da ziurtagiririk aurkeztu beharko hautaketa-prozedura horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailak deitu baditu.

      Hezigunearen atariko informazioa eskuratzeko (https://hezigunea.euskadi.eus/), erabili beharko den pasahitza pertsonak beste prozesu batzuetan (ordezkapenetarako izangaien zerrendak, etab.) parte hartzeagatik daukana izango da, edo, bestela, pasahitzik ez dutenentzat, sistemak eskabidea betetzean sortu duena, 3.1.1 oinarrian adierazitakoaren arabera.

      2. 3.3.1 oinarrian adierazitako merezimenduen egiaztagiriak aurkezteko (ofizioz zenbatzen ez direnak eta ofizioz zenbatzen diren arren Langileen Erregistroan jasota ez daudenak), «Merezimenduak alegatzeko eta aurkezteko orria. EPE2022» bete eta entregatu beharko da, egiaztagiriekin batera, deialdiren 3.4 oinarrian adierazten diren lekuetan. Frogagiri horretan, dokumentazioa zer atal zehatzi buruz entregatuko diren adierazi beharko da, bai eta zer egiaztagiri aurkezten diren ere.

      3. Irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren espediente akademikoaren batez besteko nota baloratu ahal izateko, titulua atzerrian lortu duten izangaiek, merezimenduak aurkezteko epea agortu ondoren, beste hogei egun natural izango dituzte titulua eman zuen herrialdeko Hezkuntza Administrazioak karrera osoan lortutako kalifikazioen batez besteko notaren ziurtagiria eman dezan. Horrez gain, Espainiako kalifikazioekiko baliokideak zehazteko, atzerriko sistema akademiko horretan lor daitezkeen kalifikazio gorenak zein diren ere adierazi beharko du.

      4. Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako bateko itzulpen ofizial eta guzti aurkeztu beharko dira gaztelania edo euskara ez den hizkuntzaren batean emandako dokumentu guztiak. Itzulpenak zinpeko itzultzaileak egina beharko du, edo bestela, dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.

      5. Nolanahi ere, Administrazioak parte hartzen duten izangaiei beharrezko argibideak eskatu ahal izango dizkie zalantzak edo erreklamazioak eragin dituzten agiriei buruz. Era berean, aurkeztutako agirien jatorrizko dokumentuak erkatzeko eskatu ahal izango zaio izangaiari. Jatorrizko dokumentuaren eta haren kopiaren artean zuzendu ezin den edozein desberdintasun egonez gero, alegatutako merezimendua ez da baliozkoa izango, horrek ekar dezakeen erantzukizunari kalterik egin gabe.

      Izangaiek beren-beregi hartzen dute beren gain aurkeztutako dokumentuen egiatasunaren gaineko erantzukizuna. Dokumenturen bat faltsua bada edo manipulatuta badago, izangaiak galdu egingo du deialdi honetan parte hartzeko eskubidea, bestelako erantzukizunak alde batera utzi gabe.

      1. Merezimenduen egiaztagiriak aurkezteko lekua.

        Merezimenduen egiaztagiriak («Merezimenduak alegatzeko eta aurkezteko orria. EPE2022» frogagiriarekin batera), Hezkuntza Sailaren Interneteko helbide hauen bidez entregatu beharko da:

        https://hezigunea.euskadi.eus/ («erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «pasahitza» sartuz) «Eremu pertsonala» «Izapideak langileen sailarekin» «Administrazio-izapideak» «EPE2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» «Merezimenduak entregatzea».

        edo bestela,

        https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-lnagileak/ «EPE2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» «Merezimenduak entregatzea».

        edo, hala badagokio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bide orokorren bidez.

        Dokumentazioa adierazitako helbideen bidez entregatuko da, pdf formatuan eta entrega hori egiteko aurreikusitako aplikazio informatikoan zehaztuko diren jarraibideen arabera; entrega amaitu eta erregistratu beharko da, jasota gera dadin.

      2. Eskabideak eta merezimenduak justifikatzeko dokumentuak aurkezteko epea.

        Deitutako prozeduran parte hartu nahi dutenek hogei egun balioduneko epea izango dute, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, 3.1 oinarrian adierazten den parte-hartzeko eskabidea betetzeko.

        Epe berean, eskabidea aurkeztu ondoren, merezimenduak egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte, 3.3.1. oinarrian aurreikusitako kasuetan.

  1. Izangaiak onartzea.

  1. Onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda.

    Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, Langileak Kudeatzeko zuzendariak ebazpena emango du gehienez ere hilabeteko epean, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartutzat emateko, eta zerrenda hori non azalduko den adierazteko.

    Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpena eta behin-behineko zerrenda interesdunei jakinarazteko, Interneteko helbide hauetan argitaratuko dira: https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz) «Arlo pertsonala» «Langileekiko izapideak» «Administrazio-izapideak» «EPE2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» edo https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/ («EPE2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua»).

    Zerrendan, izangai bakoitzak zein kidego eta espezialitatetan parte hartzen duen adieraziko da, bai eta, kanporatuz gero, baztertzeko arrazoia ere.

    Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena adierazitako lekuan argitaratuta, interesdunei behar bezala jakinarazi zaiela ondorioztatuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  2. Erreklamazioak.

    Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendaren aurka, erreklamazioa aurkeztu ahal izango da, hamar egun balioduneko epean, zerrenda argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita; gainera, hala badagokio, zuzendu ahal izango da zerrendatik baztertzea eragin duen akatsa. Halaber, beren datu pertsonalak jasotzean akatsak atzeman dituztenek epe horretan bertan hori adierazi ahal izango dute.

    Erreklamazioak Langileak Kudeatzeko zuzendariari bidaliko zaizkio, eta 4.1 oinarrian adierazitako ebazpenean esaten diren lekuetan aurkeztuko dira.

    Baldin eta interesdunak ez badu adierazitako epe horretan zuzentzen zerrendatik baztertzea eragin zuen akatsa, bere eskabidean atzera egin duela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluak xedatutakoaren arabera.

  3. Lehentasun-hurrenkera zehaztea, espezialitate baterako baino gehiagorako eskabideak aurkezten badira.

    Salbuespenezko hautaketa-prozesu honetarako eskabide bat baino gehiago egin bada espezialitate desberdinetarako, izangaiak espezialitate batean baino ezingo dira hautatu. Horretarako, espezialitate batean baino gehiagotan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendetan daudenek lehentasun-ordena adierazi beharko dute eskatutako espezialitateen artean. Lehentasun-hurrenkera izangai bakoitzak aukeratu beharko du, «Kontsulta pertsonalizatuak» atalaren bidez. Atal horretara https://hezigunea.euskadi.eus/(«Erabiltzailea (NAN/AIZ )» eta «Pasahitza» sartuz) «Arlo pertsonala» «Izapideak langileekin» «Administrazio-izapideak» «EPE 2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua», onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak aurkezteko ezarritako epe berean.

    Kautelaz, espezialitate batean baino gehiagotan baztertuta daudenek ere lehentasun-hurrenkera adierazi beharko dute, baldin eta baztertuaren aurkako erreklamazioa aurkezten badute.

    Eskatutako espezialitateen artean lehentasun-hurrenkera zehaztu ezean, eta espezialitate batean baino gehiagotan hautatuak izateko aukera izanez gero, puntuaziorik handiena lortu duten espezialitatean soilik hautatuak izango dira, eta puntuazio bera lortuz gero, eskabidea lehenengoz aurkeztu duten espezialitatean, aurkezpen-data eta -ordua kontuan hartuta.

  4. Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda.

    Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpen baten bidez onartu edo ezetsiko dira aurkeztutako erreklamazioak. Ebazpen horretan, onartutzat joko da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda.

    Bai ebazpena bai behin betiko zerrenda behin-behineko zerrendarako adierazitako leku berberan argitaratuko dira.

    Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

    Onartutako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi deialdi honetan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela aitortzen zaienik. Beraz, onartutako pertsonek prozedura honetan parte hartzetik eratorritako eskubideak izateko, 8. oinarrian jasotako agiriak aurkeztu beharko dira eta, ondorioz, eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatu beharko da, baita mediku-azterketa gainditu ere.

  1. Hautaketa-organoak: Epaimahaiak eta Hautaketa Batzordeak.

  1. Hautaketa-organoek hautatuko dituzte prozedura honetan parte hartzen dutenak.

    Hautaketa-organoetan parte hartzea nahitaezkoa da, hargatik eragotzi gabe 5.5 oinarrian abstenitzeko edo errefusatzeko arrazoiei buruz eta 5.2.2 oinarrian salbuespen-kasuei buruz ezarritakoa.

    Iruzurrezko jarduerak egiten badira organoetako kide ez izateko, edo kideak justifikaziorik gabe bilkuretara joaten ez badira, eraketa-bilkurara barne, epaimahaiburu edo batzordeburu deitu baditu, eta prozesuan zehar beren betebeharrak betetzen ez badituzte, dagokion erantzukizuna eskatuko zaie.

    Organo horien jarduteko prozedurak Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean xedatutakoa beteko du une oro.

  2. Epaimahaiak.

    1. Epaimahaien kopurua.

    Behar adina epaimahai izendatu ahal izango dira, espezialitate bakoitzean dagoen eskatzaile kopuruaren arabera.

    2. Osaera eta izendapena.

    Epaimahaiak bost kidek osatuko dituzte: epaimahaiburu bat eta lau epaimahaikide. Bostek izan beharko dute irakasleen funtzionarioen kidegoetako jarduneko karrerako funtzionario edo hezkuntzako ikuskari. Izangaiek zein kidegotara iritsi nahi duten, kidego horren sailkapen-maila bera edo handiagoa duten kidegoetakoak izango dira kideak, eta gehienak Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten kidegokoa izango dira.

    Osaeran, espezialitate-printzipioa betetzen dela zainduko da; printzipio horren arabera, Kideen gehiengoak hautaketa-prozesuaren xede den espezialitatearen titularra izan beharko du. Halaber, arrazoi oinarrituek eta objektiboek eragozten ez badute, trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua bermatuko da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.1.b) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

    Hezkuntzako sailburuak askatasunez izendatuko du hautaketa-epaimahaien epaimahaiburua. Epaimahaikideak zozketa bidez aukeratuko dira, oinarri honen aurreko bi paragrafoetan aipatzen diren karrerako funtzionarioen artean. Hala ere, titularren kopuruak zozketa egitea eragozten duen espezialitateetan, Hezkuntzako sailburuak zuzenean izendatuko ditu espezialitate horien titularrak diren karrerako funtzionarioak, espezialitate horietako epaimahaietako bokal gisa.

    Epaimahai bakoitzerako ordezko kide kopuru bera izendatuko da, irizpide berberei jarraituz.

    Zozketa Lakua-2 eraikinean egingo da (sarbidea Donostia kaleko 1. zenbakitik, Vitoria-Gasteiz), eta egin aurretik iragarriko da data, Interneteko honako helbidean: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/ «EPE2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua».

    Hezkuntzako sailburuak agindu bidez izendatuko ditu epaimahaiak. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bi hilabeteko epean gehienez ere, izangai onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda argitaratzen denetik aurrera zenbatzen hasita.

    Epaimahaietan parte hartzetik salbuetsita egongo dira, eta, beraz, zozketa-ekitaldian ez dira kontuan hartuko, hautaketa-prozeduran zehar honako kasu hauetan dauden karrerako funtzionarioak:

    1. Kidegoan zerbitzu aktiboaz bestelako administrazio-egoera.

    2. Funtzionario irakasleei irekitako Administrazio Orokorreko lanpostua aritzea.

    3. Zuzendari, ikasketa-buru eta idazkari karguetan aritzea 2022-2023 ikasturtean.

    4. Ikasturte osorako ordaindu gabeko baimena, 2022-2023 ikasturtean.

    5. Partzialki ordaindutako baimena 2022-2023 ikasturtean.

    6. Lanaldia murrizteko baimena 2022-2023 ikasturtean.

    7. Ordezkaritza sindikaleko eginkizunak betetzeagatiko lizentzia, lanera erabat liberatzea dakarrena, 2022-2023 ikasturtean.

    8. Seme-alaben jaiotzagatiko, adopzioagatiko edo harreragatiko, edo edoskitze-aldia metatzeagatiko lizentzia.

    9. Haurdunaldiko arriskuagatiko lizentzia.

    10. Aldi baterako ezintasun lizentzia, iraupen luzekoa. Dagokion medikuak emandako aldian behingo gaixotasunagatiko aldi baterako ezintasun-egoerari dagokionez, horrek ez du epaimahaikide izateko betebeharretik salbuesten. Zirkunstantzia horrek eragindako funtzionarioa epaimahaiko titular edo ordezko gisa izendatua izan bada eta hautaketa-prozesua hasi baino lehen alta lortzen badu, hautaketa-prozesuan sartu beharko du.

      Zozketan aipatutako egoeraren batean dauden pertsonak izendatu edo aukeratu badira, horiek Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari eskatuko diote salbuestea, hautaketa-organoen izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bost egun balioduneko epean.

      Ez dira epaimahaietan parte hartzetik salbuetsita egongo Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez deitutako salbuespenezko egonkortze-prozesuan parte hartzen duten karrerako funtzionarioak, karrerako funtzionario gisa dagozkionaz bestelako irakasle-kidego bateko espezialitatean.

      Epaimahaikideen joan-etorriek eragin ditzaketen kalteak eta eragozpenak minimizatze aldera, zozketa lurralde-mailan egingo da, espezialitate bakoitzeko epaimahaien egoitza egongo den lurralde historikoaren arabera. Baldin eta adierazi den lurralde-irizpidea betez ezin badira epaimahai guztietako epaimahaikide guztiak izendatu, zozketa egingo da, eta gainerako bi lurralde historikoetako karrerako funtzionarioak sartuko dira zozketa horretan. Karrerako funtzionario gutxi dauden espezialitateetako epaimahaietan ere salbuetsi ahal izango da lurralde-irizpide hori.

      Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenaren bidez erabakiko da zein lurralde historikotan kokatuko diren espezialitate bakoitzeko epaimahaien egoitzak, eta zozketa egin baino lehen argitaratuko da ebazpen hori.

      Salbuespen gisa, eta justifikatutako arrazoiengatik, hezkuntza-arloko beste administrazio batzuei eskatu ahal izango zaie espezialitateko edo, hala badagokio, kidegoko funtzionarioak proposa ditzatela epaimahaietako kide izateko. Salbuespen gisa ere, eta justifikatutako arrazoiengatik, beste espezialitate batzuetako funtzionarioekin osatu ahal izango dira epaimahaiak eta, horrelakoetan, aholkulari espezialistak izendatu ahal izango dira, 5.6 oinarrian aurreikusitakoaren arabera.

      Epaimahaiak izendatzeko orduan autonomia-erkidego honetako bi hizkuntza ofizialetako hizkuntza-konpetentzia bermatu beharko da.

  3. Hautaketa-batzordeak.

    Aurkeztutako eskaera-kopurua dela-eta espezialitate baterako edo batzuetarako epaimahai bat baino gehiago eratu behar badira, hautaketa-batzordeak eratuko dira dagozkien espezialitateetarako.

    Batzorde horiek espezialitateko epaimahaiburuek osatuko dituzte, gutxienez bost, eta, horrela lortzen ez bada, epaimahai horietako kideek osatuko dituzte, osatu arte, honela:

  1. Lau epaimahai badaude:

    Epaimahaiburua: 1. Epaimahaiaren epaimahaiburua.

    Kideak: 2., 3., eta 4. epaimahaietako Epaimahaiburuak eta 1. epaimahaiko idazkaria.

  2. Hiru epaimahai badaude:

    Epaimahaiburua: 1. Epaimahaiaren epaimahaiburua.

    Kideak: 2. eta 3. epaimahaietako epaimahaiburuak eta 1. eta 2. epaimahaietako idazkariak.

  3. Bi epaimahai badaude:

    Epaimahaiburua: 1. Epaimahaiaren epaimahaiburua.

    Kideak: 2. epaimahaiko epaimahaiburua, 1. eta 2. epaimahaietako idazkariak eta 1. epaimahaiko 1. kidea.

    Batzorde horietako buru gisa jardungo du espezialitateko beheragoko epaimahaiko epaimahaiburuak, 10 epaimahai edo gehiago eratzen diren espezialitateetan izan ezik; kasu horretan, Hezkuntzako sailburuak izendatuko du burua, Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoko jarduneko karrerako funtzionarioen artean.

    Epaimahai bakar bat izendatzen den espezialitateetan, epaimahai horrek hautaketa-batzorde gisa jardungo du ondorio guztietarako.

  1. Borondatezko parte-hartzea.

    Euren borondatez epaimahai bateko kide izan nahi dutenek idazkia aurkeztu beharko diote Langileak Kudeatzeko zuzendariari, 3.5 oinarriaren arabera eskabideak aurkezteko ezarrita dagoen epe berean. Aipatutako organoak ebatziko ditu eskabideak, kide horiek bete behar dituzten baldintzak eta epaimahaien egoitzak kontuan hartuta.

    Borondatezko parte-hartze honetatik salbuesten dira 2022-2023 ikasturtean zuzendari, ikasketaburu edo idazkari karguak betetzen dituzten funtzionarioak.

  2. Hautaketa-organoetako kideak abstenitzea eta errekusatzea.

    Hautaketa-organoetako kideek ezin izango dute parte hartu, eta egiaztagirien bitartez jakinaraziko diote Langileak Kudeatzeko zuzendariari, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusten diren inguruabarren batean badaude, edo deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan kidego eta espezialitate bereko hautaketa-probetarako izangaiak prestatu badituzte.

    Aurreko paragrafoan aurreikusitako inguruabarretan ez daudela agertzeko, berariazko adierazpena eskatuko diete hautaketa-organoetako buruek hautaketa-organoetako kideei.

    Era berean, aurreko arrazoietako bat gertatzen denean, interesdunek hautaketa-organoetako kideak errekusatu ahal izango dituzte, aipatutako legearen 24. artikuluan ezarritakoaren arabera.

    Langileak Kudeatzeko zuzendariak dagokion baiespen- edo ezespen-ebazpena emango du.

  3. Hautaketa-organoak eratzea.

    Epaimahaiburuek deialdia egin ondoren, hautaketa-organoak eratuko dira, izendatutako kide guztiak (titularrak zein ordezkoak) bertan daudela, ahal bada behintzat. Hala ere, eratutzat joko dira burua eta idazkaria (edo haien ordezkoak) eta gutxienez kideen erdiak bertan badira.

    Eratze-saioa aurrez aurre zein telematikoki egin ahal izango da, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 17. artikuluan xedatutakoaren arabera. Ekitaldi horretan bertan izendatuko da idazkaria.

    Hautaketa-organoak eratu ostean, ahalik eta lasterren bidali beharko dizkiete, guztiek, eratze-aktak (kide guztien sinadurekin) Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari. Honako kide hauek egon beharko dute organoaren jarduera baliozkoa izateko: burua eta idazkaria (edo haien ordezkoak) eta gutxienez kideen erdiak.

    Epaimahaikideen artean kidegoan antzinatasun txikiena duen pertsona arituko da idazkari, hautaketa-organoak bestelakorik erabaki ezean.

    Hautaketa-organoek aukera izango dute haien lanean aholkulari espezialistak edo laguntzaileak sartzea proposatzeko. Langileak Kudeatzeko zuzendariak izendatuko ditu. Lehenengoen eginkizuna izango da epaimahaiko kideei aholkularitza ematea beren espezialitateko merezimenduak ebaluatzeko. Laguntzaileek, aldiz, organoek esleituko dizkieten laguntza-zeregin teknikoak egingo dituzte. Batzuek zein besteek dagozkien eskumenetako eginkizunak baino ez dituzte egingo. Aholkulari eta laguntzaileek esleitu zaien eginkizunerako behar den lanbide-gaitasuna izan beharko dute.

  4. Hautaketa-organoen eginkizunak.

    1. Epaimahaiei dagokie:

    1. Hautaketa-prozesua garatzea, deialdi honetan xedatutakoaren arabera.

    2. Baztertzeko proposamena, zeina Langileak Kudeatzeko zuzendariari bidaliko baitiote, baldin eta jakiten badute izangairen batek ez dituela deialdi honetan eskatutako baldintza guztiak. Baztertzearen aurretik, entzunaldia emango zaio, eta, era berean, berak hautaketa-probetan onartzeko eskaeran egindako zehaztugabetasunak edo faltsutasunak jakinaraziko zaizkio, bidezkoak diren ondorioetarako. Kasu horretan, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak dagokion ebazpena eman arte, hautaketa-prozesuan parte hartzen jarraitu ahal izango du, baldintzapean (ad cautelam). Baztertzeko ebazpenaren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

    3. Izangaien merezimenduen balorazioa.

    4. Hautaketa-batzordeei esleitutako eginkizunak, halakorik ez dagoenean.

      2. Hautaketa batzordeei dagokie:

    1. Epaimahaiak koordinatzea.

    2. Epaimahaien jarduteko irizpideak zehaztea eta irizpide horiek homogeneizatzea.

    3. Izangaiak ordenatzea eta prozesua gainditu dutenen adierazpena egitea.

    4. Prozesua gainditu duten izangaien zerrendak egin eta onartzea, eta zerrenda horiek deialdia egin duen organoari helaraztea.

  5. Beste organo batzuen lankidetza: koordinatzaileak.

    Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak Hezkuntzako Ikuskarien artean izendatutako koordinatzaileen laguntza izan dezakete hautaketa-organoek, aipatutako hautaketa-organoen koordinazioko eta administrazio-laguntzako eginkizunak betetzeko. Eginkizun horiek betetzean, prozesua behar bezala garatzen dela zainduko dute, eta, zeregin horietarako, epaimahaiekin lankidetzan jardungo dute, prozesuaren administrazio- eta antolaketa-kudeaketarekin lotutako orientabideak emanez, eta abar, garatzeko tresnak emanez, prozesuan sor daitezkeen zailtasunak edo gorabeherak konpontzen lagunduz, eta epaimahaien funtzionamenduan, jarduketetan eta erabakietan irizpide-homogeneotasuna bultzatuz.

  6. Kalte-ordainak eta dietak.

    Agindu honen bidez deitu diren prozeduretan parte hartuko duten hautaketa-organo, koordinatzaile, aholkulari espezialistek eta laguntzaileek eskubidea izango dute zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan zehaztutako kalte-ordainak jasotzeko.

    VI KAPITULUA

    MEREZIMENDUEN BALORAZIOA

  1. Puntuazioaren esleipena eta argitalpena.

  1. Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako administrazio-unitateek esleituko diete izangai bakoitzari I. eranskineko I. eta II. ataletako eta III.1 azpiataletako merezimenduengatik dagokion puntuazioa, epaimahaiak eskuordetuta.

  2. Eskabideak aurkezteko epea amaitu arte burututako merezimenduak baino ez dira barematuko.

  3. Lehiaketan izangai bakoitzak gehienez ere 15 puntu lor ditzake bere merezimenduak baloratzeagatik.

  4. Lehiaketan lortutako puntuazioen publizitatea.

    1. Deialdiaren I. eranskineko I. eta II. ataletako eta III.1 azpiataletako merezimenduak (Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako unitateek baloratuak)

    Espezialitate guztietako izangaiek aipatutako ataletan lortutako puntuazioen behin-behineko zerrenda hemen argitaratuko da:

    https://hezigunea.euskadi.eus («Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuta) Langileen arloa Langileekin egindako izapideak Administrazio-izapideak «EPE 2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» Adierazi kidegoa eta espezialitatea «Emaitzak» «Lehiaketa-aldia Partziala».

    Argitaratzeko data, espezialitate guztietarako bateratua izango dena, aldez aurretik iragarriko da Hezkuntza Sailaren web-orri hauetan: https://hezigunea.euskadi.eus/ eta https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/. Halaber, SMS-ak bidaliko dira izangai bakoitzaren mugikorrera (eskabidean adierazia), informazioa emateko, eta argitalpen horren berri emango da.

    Behin-behineko zerrendaren aurka, erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute izangaiek, hamar egun balioduneko epean, zerrenda argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita. Erreklamazio horiek Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariari zuzenduko zaizkio, eta Interneteko helbide honetan aurkeztu beharko dira: https://hezigunea.euskadi.eus/ (sartu «Erabiltzailea (DNI/AIZ)» eta «Pasahitza») Langileen arloa Langileekin egindako izapideak Administrazio-izapideak "EPE 2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua" «Merezimenduak (LKZ): Erreklamazioak eta zuzenketak entregatzea».

    Puntuazioen behin betiko zerrenda, erreklamazioak aztertu ondoren, behin-behineko zerrenda argitaratu den moduan argitaratuko da.

    Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako unitateek esleitutako behin betiko puntuazioak epaimahaiei helaraziko zaizkie.

    2. I. eranskineko III.2 azpiataleko merezimenduak (Epaimahaiek baloratuak)

    Espezialitate bakoitzeko izangaiek aipatutako atalean lortutako puntuazioen behin-behineko zerrendak dagokion epaimahaiak argitaratuko ditu, iragarki-taula honetan:

    https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartu behar dira) «Langileen arloa» «Langileekin egindako izapideak» «Administrazio-izapideak» «EPE 2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» adierazi kidegoa eta espezialitatea «Epaimahaiak» «Iragarki-taula».

    Behin-behineko zerrenden aurka, erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute izangaiek, hamar egun balioduneko epean, zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Erreklamazio horiek dagokion espezialitateko epaimahaiko buruari zuzenduko zaizkio, eta aipatutako Interneteko helbide honetan aurkeztu beharko dira: https://hezigunea.euskadi.eus (sartu «Erabiltzailea» eta «Pasahitza») «Langileen arloa» «Langileekin egindako izapideak» «Administrazio-izapideak» «EPE 2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» adierazi kidegoa eta espezialitatea «Epaimahaiak» «Erreklamazioak».

    Puntuazioen behin betiko zerrendak, erreklamazioak berrikusi ondoren, behin-behineko zerrendak argitaratzen diren leku beretan argitaratuko dira.

    Behin-behineko eta behin betiko zerrendak epaimahai bakoitzak argitaratuko ditu, baremazio-lanak eta erreklamazioak berrikusteko lanak amaitu ondoren, kasuaren arabera. Argitaratzeko data barematu beharreko parte-hartzaile kopuruaren araberakoa izango da, eta, beraz, espezialitate bakoitzaren baremoa une desberdinetan argitaratu ahal izango da. Behin-behineko zerrenda eta behin betiko zerrenda argitaratzen diren unean, dagokion epaimahaiak SMS-ak bidaliko ditu izangai bakoitzaren mugikorrera (eskabidean adierazia), informazio-ondorioetarako, eta argitalpen horren berri emango du.

    3. Behin betiko puntuazioen aurka ezin izango da errekurtsorik jarri, eta interesdunek, hala badagokio, gora jotzeko errekurtsoa jarri beharko dute 7. oinarrian aurreikusitako azken ebazpenaren aurka.

  1. Izangaiak ordenatzea eta hautaketa-prozesua gainditzea.

  1. Izangaiak ordenatzea.

    1. Hautaketa-batzorde edo epaimahaiek, kasuaren arabera, espezialitate bakoitzeko izangaiak ordenatuko dituzte, merezimenduen balorazioaren bidez lortutako guztizko puntuazioaren arabera.

    2. Puntuazioen guztizkoan berdinketarik gertatuz gero, hurrenez hurren honela ebatziko da:

  1. a Guztizko puntuazio handiena baremoaren atal bakoitzean, bertan agertzen diren hurrenkeraren arabera (1, 2 eta 3).

  2. a Bigarren mailako azpiatal bakoitzean puntuazio handiagoa, baremoan duten hurrenkeraren arabera (1.1, 1.2, 1.3, 1.4, 2.1, 2.2, 2.3, 2.4, 2.5, 3.1 eta 3.2).

  3. a Puntuazio handiagoa hirugarren mailako azpiatal bakoitzean, baremoan duten hurrenkeraren arabera (2.2.1, 2.2.2, 2.2.3, 2.3.1 eta 2.3.2).

    Kasu horietan, atal bakoitzean kontuan hartzen den puntuazioak ezin izango du gainditu baremoan atal bakoitzerako ezarritako gehieneko puntuazioa, ez eta, azpiatalen kasuan, azpiatalari dagokiona ere, azpiatalik badu, edo, halakorik ezean, sartuta dauden atalari dagokiona ere. Irizpide horiek aplikatzean azpiataletako batek edo batzuek dagokion atalari emandako mailarik handiena lortzen badu, ez dira kontuan hartuko gainerako azpiataletako puntuazioak.

  4. a Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren ikastetxe publikoetako lehen enplegu-harremanaren data, lortu nahi den espezialitatean.

  5. a Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko ikastetxe publikoetako lehen enplegu-harremanaren data, Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten kidegoko beste espezialitate batzuetan.

  6. a berdinketak jarraituz gero, lehenengo abizenaren ordena alfabetikoa izango da, G letratik hasita, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2021eko urriaren 14ko Ebazpenaren arabera. Ebazpen horren bidez, argitara ematen da 2022-2023 ikasturtean ordezkapenak egiteko izangaien kudeaketa-prozesuan ordena alfabetikoa zehaztuko duen letraren zozketaren emaitza, bai eta ikasturte horretan zehar egin daitekeen beste edozein hautaketa-prozesutan ere (2021eko urriaren 28ko EHAA, 215. zk.).

    Emakumeen ordezkaritza % 40tik beherakoa den espezialitateetan, ordena alfabetikoaren ordez, emakumeen lehentasuna erabiliko da berdinketa hausteko irizpide gisa, salbu eta lanposturako beste hautagaiak neurri hori ez aplikatzea justifikatzen duten ezaugarriak baditu, sexuagatiko diskriminatzaileak izan gabe; kasurako, laneratzeko eta lanbide-sustapenerako zailtasun bereziak dituzten beste kolektibo batzuetako kide izatea. Hala ere berdinketak jarraitzen badu, lehen aipatutako ordena alfabetikoa hartuko da kontuan.

  1. Hautaketa-prozesua gainditzea.

    1. Hautatuak izango dira, salbuespenezko deialdi honetan merezimendu-lehiaketa bidez lortu nahi duten espezialitaterako lortutako puntuazioaren arabera ordenatu ondoren, eta alegatutako hizkuntza-eskakizuna kontuan hartuta, lortu nahi duten espezialitatean deitutako plazen kopuru osoaren berdina edo txikiagoa den hurrenkera-zenbakia duten izangaiak, betiere 4.3 oinarriaren aurreikuspena kontuan hartuta.

    Hautatutakoen kopuruak ezin izango du gainditu merezimendu-lehiaketa honetarako deitutako plazen kopurua, espezialitate bakoitzean. Eta ezingo dira hautatu merezimendu-lehiaketaren baremoan 0 puntu dituzten parte-hartzaileak.

    2. Aipatutako jarduerak egin ondoren, hautaketa-organoek edo epaimahaiek, kasuaren arabera, hautatutako izangaien behin-behineko zerrendak egingo dituzte, espezialitateen arabera sailkatuta, eta Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari helaraziko dizkiote.

  2. Hautatutako izangaien zerrendak argitaratzea.

    Langileak Kudeatzeko zuzendariak ebazpena emango du, hautatutako izangaien behin-behineko zerrendak argitaratzeko, eta zerrenda horiek non jarriko diren adieraziko du.

    Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpena eta behin-behineko zerrendak interesdunei jakinarazteko, Interneteko helbide hauetan argitaratuko dira: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/ («EPE2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua») eta https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuta).

    Behin-behineko zerrenda horien aurka, interesdunek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute, 5 egun balioduneko epean, zerrenda horietan egon daitezkeen akatsengatik.

  3. Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratuko dira Hezkuntzako sailburuaren agindu baten bidez.

    Hautatutako izangaien behin betiko zerrendak eta agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, bai eta Interneteko helbide hauetan ere: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ («EPE2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua») eta https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuta), interesdunei jakinarazteko.

    Agindu horren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  4. Kontuan hartuta iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan izangaiak espezialitate eta kidego batean bakarrik hautatu ahal izango direla, Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten Kidegoko espezialitate batean eta irakasleen beste kidego bateko beste espezialitate batean hautatuak dauden pertsonak badaude, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez (2022-09-30eko EHAA) deitutako salbuespenezko egonkortze-prozesu horren lehen zatiaren barruan, 5 egun balioduneko epea emango da, hautatuen behin betiko zerrendak argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, espezialitate eta kidego bat hauta dezaten. Aukera egiten ez bada, guztizko puntuazio handiena lortu duten espezialitatean hautatuko dira azkenean, eta puntuazio bera lortuko dute I. eranskineko 1.1 azpiatalean puntuazio handiena lortu duten espezialitatean.

  5. Espezialitate bakoitzean hautatutako izangaien behin betiko zerrendekin batera, ordezko izangai hautatuen zerrenda ordenatua egingo da, kopuru berekoa, eta horrela, aurretik espezialitate batean hautatutako pertsonak ez dira inola ere sartuko eskatutako beste espezialitate batzuetako ordezkoen zerrendetan, baldin eta lehentasun-ordena txikiagoa adierazi badute (edo puntuazio txikiagoa badute, lehentasunik adierazi ezean).

    Ordezko izangaien hautatutako zerrenda hori erabiliko da aldez aurretik hautatutako izangairen batek izaera hori galtzen badu, honako arrazoi hauengatik:

    Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan aurkeztutako hautaketa-prozeduratik eratorritako eskubideei uko egiteagatik, 2023ko irailaren 30era arte, egun hori barne, edo 7.5. oinarrian aurreikusitako aukera egiteagatik.

    egon daitezkeen errekurtsoak baiesteagatik.

    deialdiaren 8. oinarrian eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik edo aurkezpenetik ondorioztatzen bada 2. oinarrian eskatutako betekizunen bat ez duela betetzen, edo eginkizunak betetzeko eskatzen den gaitasun fisiko eta psikikoa ez izateagatik.

    Arestian aipaturiko hiru kasuetako bat gertatuz gero, ordezkoen zerrendan agertzen den puntuazio-hurrenkeraren arabera hautatutako pertsonen zerrenda osagarria argitaratuko da, eta aipatutako inguruabarren ondorioz hutsik geratu diren plaza adina izangai hautatuko dira, betiere kontuan hartuta espezialitate bakar batean hautatua izateko muga. Beraz, beste espezialitate batean hautatutako pertsonen behin betiko zerrendan dagoeneko agertzen diren ordezko hautatuak badaude, zerrenda osagarria argitaratu aurretik, 5 egun balioduneko epea emango zaie hautatuak izan ziren espezialitatean jarraitzea edo ordezko izendatu zituzten espezialitatean sartzea hautatzeko. Adieraziko ez balute, lehenengo hautatua izan ziren espezialitatean jarraitzen dutela ulertuko da.

  6. Hautaketa-prozesuaren ondorioz plaza hutsak geratzen badira, hautatutako izangairik ez dagoelako edo deitutako plazei dagozkien sarrera-kidegoko espezialitateetako hautagairik ez dagoelako, deklarazioak, hala badagokio, berekin ekarriko luke aurreikustea, behin salbuespenezko deialdi hau ebatzita, plaza horiek handitu ahal izango liratekeela enplegu-eskaintzak gauzatzean deitzen diren ondorengo hautaketa-prozesuetako plazen kopurua, baldin eta espezialitate berberak badira baimentzen badira, hutsik deklaratutako plazen beste deialdi berri bat egin beharrik gabe.

  7. Hautatutako izangaiek egin beharrekoak.

  1. Dokumentuak aurkeztea.

    Hogei egun naturaleko epean, hautatutako izangaien behin betiko zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, pertsona horiek honako dokumentu hauen kopia aurkeztu beharko dituzte, «Hautatuek dokumentazioa entregatzea» ereduarekin batera:

    1. Nortasun Agiri Nazionala, indarrean dagoena, salbu esanbidezko adostasuna adieraztea Hezkuntza Sailak nortasun-datuak kontsultatzeko, nortasun-datuak egiaztatzeko sistema elektronikoen bidez.

      Espainian bizi diren atzerriko izangaiek nortasun-agiriaren edo pasaportearen fotokopia aurkeztu beharko dute, bai eta Europar Batasuneko egoiliarraren edo Europar Batasuneko egoiliarraren senitartekoaren indarreko txartelaren fotokopia edo, hala badagokio, Europar Batasuneko egoiliarraren edo mugakide den Europar Batasuneko langilearen indarreko aldi baterako txartelaren fotokopia ere.

      Europar Batasuneko gainerako estaturen bateko nazionalitatea duten izangaiek, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen zirkulazio askea aplikatu behar zaion estaturen bateko nazionalitatea dutenek, atzerrian bizi direlako edo Espainian egonaldi-erregimenean daudelako Espainian bizi ez badira, nortasun-agiriaren edo pasaportearen fotokopia aurkeztu beharko dute.

      Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea duten herritarren ezkontideak diren izangai atzerritarren kasuan, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen zirkulazio askea aplikatzekoa den estaturen bateko herritartasuna dutenen kasuan, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta haien ondorengoek edo ezkontideek bisatutik salbuetsita badaude, bisatutik hogeita bat urte baino gutxiagoko edo gehiagoko ordezkagiria aurkeztu beharko dute, eta, hala badagokio, mendeko pasaportea aurkeztu beharko dute. Dokumentu horiek eskatu ezean, ahaidetasun-lotura egiaztatzen duten agintaritza eskudunek emandako dokumentuak aurkeztu beharko dituzte, bai eta Europar Batasuneko nazionalitatea duen pertsonaren edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen zirkulazio askea aplikatu behar zaion estaturen bateko pertsonaren zinpeko aitorpena edo hitzematea ere, lotura hori izatez bere ezkontidearengandik bananduta ez dagoen eta bere kargura bizi den izangaiaren kasuan.

    2. Zinpeko aitorpena edo hitzematea, honako hauek adieraziz: diziplina-espediente baten bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendu ez dutela, funtzio publikoak betetzeko desgaituta ez dagoela, eta Herri Administrazioen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako ezgaitasun eta bateraezintasuneko legezko kausaren batean ere ez dagoela.

      Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, beren estatuan funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina-zehapenik edo zigor-kondenarik ez dutela adieraziz.

    3. Kidegoan sartzeko eskatutako titulua edo titulu hori lortzeko ikasketa guztiak gainditu direla eta titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen ziurtagiria. Ez dute aurkeztu beharko hautaketa-prozesuan zehar aurkeztu dutenek edo kontsultatzeko esanbidezko adostasuna ematen dutenek.

      Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, deitutako kidegoko irakaslearen lanbide arautuan sartzeko, kasuaren arabera, eta jarduteko lanbide-kualifikazioa aitortzen duen egiaztagiria edo homologazioa erantsi beharko da.

    4. Eskatutako hizkuntza-eskakizuna betetzen dela egiaztatzen duten titulazioak edo ziurtagiriak, salbu 2.4.1 oinarriko a), b), c), d), e), f), g), h) eta i) letretan aipatutakoak, irakaskuntzako 2. hizkuntza-eskakizunerako eta oinarri bereko a), b), c), d), e), f), g) eta h) letretan, 1. hizkuntza-eskakizunerako, betiere Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan edo Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota badaude. Aurretik aurkeztutako titulu edo ziurtagiririk ere ez da aurkeztu beharko, baldin eta noiz, zer prozeduratan eta zer organoren aurrean aurkeztu zen adierazten bada.

      Prozesu honetan parte hartzeak esan nahi du Hezkuntza Sailak datu horiek kontsultatu ahal izango dituela Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan, parte-hartzaileak berariaz horren aurka egiten ez badio.

      Hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko aldi baterako salbuespen-egoeran daudenek, 2.1.f) oinarrian aurreikusitakoaren arabera, «Hautatuek dokumentazioa entregatzea» ereduan adierazi beharko dute.

    5. Deialdiaren 2.5 oinarrian aurreikusitako titulu edo egiaztagiriak, Espainiako nazionalitatea ez duten eta hizkuntza ofizialtzat gaztelania ez duten pertsonen kasuan.

      2.2.2 oinarrian aipatzen den prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa dutela egiaztatzen duen ziurtagiria edo titulua, edo, hala badagokio, baldintza horretatik salbuetsita daudela egiaztatzen duen titulua.

      Oinarri horrek aipatutako prestakuntzaren baliokidetzat jotzen duen aurretiazko irakaskuntza-esperientzia I. eranskineko I. atalean adierazitako moduan egiaztatuko da.

    1. Sexu-ukigabetasunaren askatasunaren aurkako delituren batengatik epai irmoz kondenatua ez izanaren ziurtagiria, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emana. Delitu horien artean daude sexu-erasoa eta -abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, adingabeak galbidean jartzea eta gizakien salerosketa. Hala ere, ez dute aurkeztu beharko Hezkuntza Sailak datu hori kontsultatzeko berariazko baimena eman dutenek, elkarreragingarritasun-sistema elektronikoen bidez, 3.1.2 oinarrian adierazitakoaren arabera.

      Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute beren jatorrizko herrialdeetan kondenarik ez dutela egiaztatzen duena, aipatutakoen izaera bereko delituei dagokienez.

  2. Gaztelania edo euskara ez den beste hizkuntza batean emandako dokumentazio guztiarekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako batera egindako itzulpen ofiziala aurkeztu beharko da, zinpeko itzultzaileak egina edo dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.

  3. Aukeratutako kidegoaren eta espezialitatearen eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala zehazteko, eta, horrela, hautatutako pertsonek irakaskuntza-eginkizunak efizientziaz eta autonomiaz bete ahal izango dituztela egiaztatzeko, Hezkuntza Saileko Laneko Arriskuen Prebentzio Zerbitzuan osasun-azterketa egiteko hitzordua emango zaie. Gaikuntza hori zehazteko, erreferentziatzat hartuko da Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren balorazio profesionalerako gida, zeinak zeregin eta eskakizun psikofisikoak definitzen baititu. Azterketa horren emaitza izango da «egokia» edo «ez-egokia» eta Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzara eramango da.

    Mediku-azterketara justifikaziorik gabe joaten ez badira, ez gaitzat hartuko dira. Arrazoi justifikaturik badago, beste egun batean joan beharko da azterketa medikora, eta ez dago frogatik behin betiko salbuesteko justifikaziorik.

  4. Ezarritako epearen barruan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskatutako dokumentazioa aurkezten ez duten pertsonek, edo dokumentazio hori aztertuta 2.1 eta 2.2 oinarrietan adierazitako baldintzaren bat betetzen ez dutela ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatuak izateko eskubide guztiak galduko dituzte, hargatik eragotzi gabe hasierako eskabidean faltsukeria egiteagatik izan dezaketen erantzukizuna. Era berean, beren eskubide guztiak galduko dituzte osasun-azterketan ez-gaitzat jotzen direnek.

    Kasu horietan, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzarak dagokion ebazpena emango du karrerako funtzionario izendatuak izateko eskubideak galdu direla deklaratzeko.

    Ezinbesteko kasuren batean aurkitzen denak berehala jakinarazi beharko dio Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariari, idatziz, zuzendaritza horrek balora dezan. Kode Zibilaren 1105. artikuluaren arabera, ezinbesteko kasua aurreikusi ezin diren egoerei buruzkoa da, edo, aurreikus zitezkeen arren, saihestu ezin izan ziren egoerei buruzkoa. Nolanahi ere, ezinbesteko kasuak ez du salbuetsiko baldintzak betetzetik, baina, hala badagokio, aurkezpenarako aurreikusitako epe orokorra gainditu ahal izatea ekarriko du.

  1. Karrerako funtzionario izendatzea eta destinoak esleitzea.

    Hautatutako pertsonek deialdi honetan ezarritako parte hartzeko baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, Hezkuntzako sailburuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko du izendapena karrerako funtzionario gisa. Izendatutakoek izendapen-aginduan adierazitako egunean jabetu beharko dute lanpostuaz.

    Karrerako funtzionario izateko destinoen behin-behineko esleipena hautatuak izan diren espezialitatean egingo da, prozesuan lortutako puntuazioaren arabera. Era berean, deitzen diren lanpostuak betetzeko hurrengo lehiaketetan parte hartu beharko dute, Hezkuntza Sailak zuzenean kudeatutako ikastetxeetan eta hautatuak izan diren espezialitatean behin betiko lehen destinoa lortu arte.

  1. Datua pertsonalen tratamendua.

    Parte-hartzaileek emandako datu pertsonalak hautaketa-prozedura honetan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

    Datu horiek tratatu eta Tratamendu Jardueren Erregistroan sartuko dira, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza arduradun duen «Hautaketa Prozesuak eta Hornidura» izeneko tratamendu-jarduerari, prozedura hau kudeatzearen ondoriozko administrazio-izapideak egiteko eta aplikatzekoak diren legezko betebeharrak betetzeko beharrezko tratamendua emateko.

    Datuen lagapenaren hartzaile izan daitezke, hala badagokio, Estatuko Administrazioko organo eskudunak, Euskal Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk, sindikatuak eta langileen batzordeak.

    Interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, bai eta www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/es/transparencia/048000-capa2-es.shtml webgunean kontsulta daitezkeen beste eskubide batzuk ere.

    Datu pertsonalen tratamendua, hirugarrenei lagatzea eta datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta eramateko eskubideak Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (2018ko abenduaren 6ko BOE), Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorrean (EB) eta aplikatzekoa den gainerako araudian xedatutakoaren arabera arautuko dira.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (12)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.