Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko martxoaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez 2021eko ekainean hasiera ematen baitzaie Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretako probei, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko, eta aldatu egiten baita sailburu horren 2020ko uztailaren 29ko Agindua (aipatutako hautaketa-prozeduretako epeei eta denbora-erreferentziei buruzkoa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 72
  • Hurrenkera-zk.: 2119
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/03/29
  • Argitaratze-data: 2021/04/14

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurak deitu ziren, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere (otsailaren 27ko EHAA).

Deialdi horrek epeak finkatzen ditu eta deitutako prozeduren garapenean egiturazko eragina duten denbora-erreferentziak ezartzen ditu.

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak alarma-egoera deklaratu zuen, COVID-19 koronabirusak eragindako osasun-larrialdiko egoerari aurre egiteko, eta horren hirugarren xedapen gehigarriak, sektore publikoko prozeduretako epeei buruzkoak, epe-mugak eta epeen zenbaketa eten zituen. Xedapen gehigarri horrek deitutako prozeduren baldintzak aldatu zituen, eta eraginik gabe utzi zuen epeen zenbaketa eta epeen denbora-erreferentzien aplikazioa. Beraz, prozeduraren hurrengo faseak berriz programatu behar izan ziren.

Horregatik, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko uztailaren 29ko Aginduaren bidez, argitara eman ziren 2020ko otsailaren 18ko deialdian aipatutakoak ordeztu behar zituzten epe eta denbora-erreferentzia berriak, eta, osasun-inguruabarrek ahalbidetzen bazuten, oposizio-fasea 2020ko abendutik aurrera hastea aurreikusi zen.

Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren bidez, berriz deklaratu zen alarma-egoera, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapenari aurre egiteko. Era berean, 2020ko azaroaren 5ean, lehendakariak, Labiren Aholku Batzordearen bileraren ondoren, 36/2020 Dekretua aldarrikatu zuen, prebentzio-neurri espezifikoak zehazten dituena, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko. Dekretu horretan hainbat aldaketa egin dira, egoera epidemiologikora egokitzen dela bermatzeko. Azkenik, lehendakariaren abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuak testu bakar batean bildu eta prebentzio-neurri espezifikoak eguneratu zituen, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan.

Gertakarien bilakaerak, alarma-egoera bigarrenez deklaratzeak eta pandemiaren bilakaera ikusita adierazpen horren esparruan hartu ziren prebentzio-neurriek berekin ekarri zuten hautaketa-prozedura horien probak 2020ko abenduan edo hurrengo hilabeteetan egitearen egokitasuna berriz aztertzea, eta horretarako Osasun Sailarekin koordinazio-bilerak egin ziren.

Horrenbestez, adierazitako testuinguruan, izangaien eta, oro har, herritarren osasuna babesteko beharrari lehentasuna emanez, eta hautaketa-prozeduraren garapen normala bermatzeko, bai eta funtzio publikoan sartzeko eskubidea berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioen arabera ere, oposizio-faseko probak egiten hastea atzeratu zen.

2021eko martxoaren 8an argitaratu da EHAAn lehendakariaren martxoaren 6ko 13/2021 Dekretua, non 2021ean testu bakar batean lehenengoz bildu eta eguneratu baitira hartutako prebentzio-neurri espezifikoak, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapenari aurre egiteko hartuak. Martxoaren 27ko EHAAn, berriz, aldaketa bat argitaratu zen, martxoaren 26ko 16/2021 Dekretuaren bidez. Aipatutako 13/2021 Dekretuak osasun publikoaren arloko neurri espezifikoak ezartzen ditu, eta horietara egokitu beharko dute azterketen eta hautaproben deialdiek.

Bada, adierazitako neurriak kontuan hartuta, eta aipatutako martxoaren 6ko 13/2021 Dekretuaren azalpen-zatian adierazten den bezala, osasunaren babesaren eta gizarte gisa dugun aurrerapenaren arteko oreka zaintze aldera, 2021eko ekainean hasiko dira Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretako probak.

Beraz, hau

Lehenengoa. Hasiera ematea 2021eko ekainean Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretako probei (horren bidez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurak deialdia egin zen, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere). Egutegia honako hau da:

  1. Gai bat idatziz garatu (lehenengo probaren B zatia): sarbide libreko txandetako eta desgaituentzat gordetako txandetako parte-hartzaileentzat.

  1. 2021eko ekainaren 19an, goizez, egingo da Barakaldoko (Bizkaia) Bilbao Exhibition Centreren (BEC) Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko honako espezialitate hauek:

    Latina.

    Geografia eta Historia.

    Matematika.

    Fisika eta Kimika.

    Biologia eta Geologia.

    Euskara eta Euskal Literatura.

    Frantsesa.

    Hezkuntza-orientabidea.

    Enpresen administrazioa.

    Sistema elektroteknikoak eta automatikoak.

  2. 2021eko ekainaren 19an, arratsaldez, egingo da Barakaldoko (Bizkaia) Bilbao Exhibition Centreren (BEC) Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko espezialitate hauek:

    Sukaldaritza eta gozogintza.

    Estetika.

    Ile-apainketa.

    Soldadura.

    Zurgintzako eta altzarien fabrikazioa eta instalazioa.

    Ibilgailuen mantentze lanak.

    Makinen mekanizazioa eta mantentzea.

  3. 2021eko ekainaren 20an, goizez, egingo da Barakaldoko (Bizkaia) Bilbao Exhibition Centreren (BEC) Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko honako espezialitate hauek:

    Filosofia.

    Gaztelania eta Literatura.

    Marrazketa.

    Ingelesa.

    Musika.

    Gorputz Hezkuntza.

    Informatika.

    Analisi eta kimika industriala.

    Irudi pertsonalerako aholkularitza eta prozesuak.

    Eraikuntza zibilak eta etxegintza.

    Ostalaritza eta Turismoa.

    Laneko prestakuntza eta orientabidea.

    Esku-hartze soziokomunitarioa.

    Merkataritza-antolaketa eta kudeaketa.

    Ibilgailuak mantentzeko antolakuntza eta prozesuak.

    Fabrikazio mekanikoko antolakuntza eta proiektuak.

    Osasun-prozesuak.

    Akuikultura prozesuak.

    Sistema elektronikoak.

  1. Proba praktikoa: sarbide libreko txandetako eta desgaituentzat gordetako txandetako parte-hartzaileentzat (lehenengo probaren A zatia) eta goragoko maila batean sailkatuta dagoen irakasleen beste kidego batera iristeko prozedurarako parte-hartzaileentzat.

  1. 2021eko ekainaren 19an, goizez, egingo da Barakaldoko (Bizkaia) Bilbao Exhibition Centreren (BEC) Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko honako espezialitate hauek:

    Latina.

    Geografia eta Historia.

    Matematika.

    Fisika eta Kimika.

    Biologia eta Geologia.

    Euskara eta Euskal Literatura.

    Frantsesa.

    Hezkuntza-orientabidea.

    Enpresen administrazioa.

    Sistema elektroteknikoak eta automatikoak.

  2. 2021eko ekainaren 20an, goizez, egingo da Barakaldoko (Bizkaia) Bilbao Exhibition Centreren (BEC) Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko honako espezialitate hauek:

    Filosofia.

    Gaztelania eta Literatura.

    Marrazketa.

    Ingelesa.

    Musika.

    Gorputz Hezkuntza.

    Informatika.

    Analisi eta kimika industriala.

    Irudi pertsonalerako aholkularitza eta prozesuak.

    Eraikuntza zibilak eta etxegintza.

    Ostalaritza eta Turismoa.

    Laneko prestakuntza eta orientabidea.

    Esku-hartze soziokomunitarioa.

    Merkataritza-antolaketa eta kudeaketa.

    Fabrikazio mekanikoko antolakuntza eta proiektuak.

    Osasun-prozesuak.

    Sistema elektronikoak.

  3. Trebetasun instrumentalen edo teknikoen erakustaldi praktiko bat egiteko, proba praktikoa 2021eko ekainaren 20a baino geroago egingo da, honako espezialitate hauen kasuan, dagokion epaimahaiak aldez aurretik zitazioa eginda eta proba egiteko eguna, ordua eta tokia adierazita:

    Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa:

    Ibilgailuak mantentzeko antolakuntza eta prozesuak.

    Akuikultura prozesuak.

    Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa:

    Sukaldaritza eta gozogintza.

    Estetika.

    Ile-apainketa.

    Soldadura.

    Zurgintzako eta altzarien fabrikazioa eta instalazioa.

    Ibilgailuen mantentze lanak.

  4. Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko Makinen mekanizazioa eta mantentzea espezialitateko proba praktikoa bi unetan egingo da:

    lehenengoa, idatziz izango da eta 2021eko ekainaren 19an, arratsaldez, egingo da Barakaldoko (Bizkaia) Bilbao Exhibition Centreren (BEC); ordubeteko iraupena izango du.

    bigarrena 2021eko ekainaren 19 eta gero egingo da. Epaimahaiak aldez aurretik zitazioa egin ondoren, eguna, ordua eta tokia adierazita.

  1. Ahozko proba: sarbide libreko txandetako eta desgaituentzat gordetako txandetako (bigarren proba), goragoko maila batean sailkatuta dagoen irakasleen beste kidego batera iristeko prozedurarako eta espezialitate berriak eskuratzeko prozedurako parte-hartzaileentzat.

    2021eko irailaren 6tik aurrera hasiko da.

    Bigarrena. Epaimahaiek argitaratuko dituzte ahozko probarako izangaien zitazioak eta Bilbao Exhibition Centre (BEC)-en egingo ez diren proba praktikoetarako zitazioak, bai eta egokitzat jotzen dituzten beste gai batzuk ere, ondorengo tokietan:

    epaimahaien egoitzen Iragarki-taulak.

    dagokion epaimahaiaren «Iragarki-taula»-n (informazio-ondorioetarako). Taula hori kontsultatu daiteke: http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz).

    Hirugarrena. Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpen baten bidez zehaztuko dira epaimahaien egoitzak, BEC Bilbao Exhibition Centre-n egingo diren probak zein ordutan izango diren, bai eta probak garatzeko egokitzat jotzen diren gaiak ere. Ebazpen hori argitara emango da 2021eko maiatzeko bigarren hamabostaldian, honako Interneteko helbide hauetan: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/ («2020ko EPE. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa») eta http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartu beharko dira).

    Laugarrena. Aldatzea Hezkuntzako sailburuaren 2020ko uztailaren 29ko Aginduaren lehen paragrafoko i) eta j) letrak. Agindu hori Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretako epeei eta denbora-erreferentziei buruzkoa da, zeinaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurak deialdia egin zen, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere. Bertan aurreikusitako datak agindu honen lehenengo atalean adierazitako proben egutegira egokitzeko.

    Beraz, i) eta j) letrak honela geratzen dira idatzita:

    1. Hautaketa-prozeduratik eratorritako eskubideei uko egiteko epemuga, 10.3.3 oinarrian adierazia, honako hau izango da:

      Hautaketa-prozeduratik eratorritako eskubideei uko egin izangatik Langileak Kudeatzeko zuzendariaren aurrean aurkeztuak hautatutako izangaiek dokumentazioa aurkezteko ezarriko den epea amaitu baino lehen.

      1. Praktikaldia hasteko denbora-erreferentzia, 13.1 oinarriaren azken paragrafoan finkatua, honako hau izango da:

        Fase hori 2022-2023 ikasturtearen hasierarekin batera hasido da.

        Bosgarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, bai eta Hezkuntza Saileko Interneteko helbide hauetan ere: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/ («2020ko EPE. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa») eta http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartu beharko dira).

        Seigarrena. Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

        Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 29a.

        Hezkuntzako sailburua,

        JOKIN BILDARRATZ SORRON.