Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko otsailaren 14koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2018. urteko lan-eskaintza publikoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 37
  • Hurrenkera-zk.: 940
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/02/14
  • Argitaratze-data: 2018/02/21

Testu legala

Urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartzen duen Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 70. artikuluak ezartzen duenez, «giza baliabideen beharrizanak daudenean, eta, horretarako aurrekontuko diru-izendapena egonda, langile berriak sartzea beharrezko denean, lan-eskaintza publikoa egin behar da, edo langile beharrizanak betetzeko antzeko beste kudeaketa-tresnaren bat erabili behar da; horretarako, beharrezkoa izango da sortutako plaza horiek betetzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egitea».

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23.1 artikuluak lege hori aldatzen duen azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazkera berriaren arabera ezartzen duenez, «Administrazio Publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza baliabideak, hots, aurrekontu-izendapena dutenak, lan-eskaintza publikoaz beteko dira».

Aipatutako artikulua betez, agindu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren lan-eskaintza publikoa onartzen da. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoetan hutsik dauden plazak sartzen dira eskaintza honetan, hain zuzen ere zerbitzu publikoen funtzionamendu egokirako geroago betetzeko utzi ezin diren plazak.

Agindu honen eranskinean azaltzen diren eskainitako plaza guztien barruan daude bete beharreko lanpostu hutsak: batetik, txanda irekikoak; bestetik, desgaitasuna dutenentzat gordetako txandakoak, eta hirugarrenik, goragoko maila batean sailkatuta dagoen irakasleen kidego batera iristeko prozedurakoak.

Lan-eskaintza publikoa eta haren deialdia urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartzen duen Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 70. artikuluan ezarritako gehieneko epearen barruan garatuko dira.

Hezkuntza Sailaren proposamenez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 6.1.e) artikuluarekin eta Gobernantza Publiko eta Autogobernua Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3. artikuluarekin bat etorriz, honako hau

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango diote Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Aginduaren aurka, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 14a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa: 1.337 plaza.

Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa: 174 plaza.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.